Sirdaryo probintzia
|
Sirdaryo |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Guliston
40°25′″N 68°40′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 40°25′″N 68°40′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea |
||
| uzbekeraz | Sirdaryo viloyati, Сирдарё вилояти | ||
| Azalera |
5.100 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
648.100 (2005) 127 bizt/km² |
||
Sirdaryo (edo Sir Daria) probintzia Uzbekistango probintzietako bat da, herrialdearen erdialdean kokatua Sir Daria ibaiaren ezker aldean (hortik datorkio izena). Mugakide ditu Kazakhstan, Tajikistan, Tashkent probintzia eta Jizzakh probintzia. Eremuak 5.100 km² hartzen ditu, ia guztia basamortua. Bertan 648.100 biztanle inguru bizi dira.
Probintzia 9 barrutitan banatua dago. Hiriburua Guliston da (54.000 bizt). Beste hiri nagusiak honakoak dira: Baxt, Boyovut, Farhod, Qahramon, Sayhun, Sirdaryo, Shirin eta Yangiyer.
Bertako klima kontinentala da, negu epel eta hezeekin eta uda bero eta lehorrekin.
Ekonomia kotoi eta zereal landaketan datza. Garrantzi gutxiago dute bazka-landare, barazki, meloi, kuia, patata, arto, fruta eta mahats landaketak. Gainera, Uzbekistango zentral hidroelektriko handienetako bat dago bertan, herrialdeko argindarraren herena ekoizten duena.
| Uzbekistango probintziak | ||
|---|---|---|
|
Andijan • Bukhara • Fergana • Jizzakh • Namangan • Navoiy • Qashqadaryo • Samarkanda • Sirdaryo • Surxondaryo • Tashkent • Xorazm |
||