Karakalpakstan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Karakalpakstango Errepublika

Estatua UzbekistanUzbekistan
Hiriburua Nukus
uzbekeraz

Estatus politikoa
Қоракалпоғистон Республикаси
Qoraqalpog‘iston Respublikasi
Autonomia errepublika
UZ-Karakalpakstan.PNG
Azalera
160.000 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.200.000 (2005)
7,5 bizt/km²

Karakalpakstan[1] (karakalpakeraz Qaraqalpaqstan Respublikası edo Қарақалпақстан Республикасы, uzbekeraz Qoraqalpog‘iston Respublikasi edo Қоракалпоғистон Республикаси) Uzbekistango autonomia errepublika bat da, estatuko bakarra. Uzbekistango mendebalde eremu osoa hartzen du. Hiriburua Nukus da (karakalpakeraz No'kis edo Нөкис).

Ekonomia [aldatu]

Errepublikaren ekonomia, aspaldi arrantzan oinarritua, orain kotoi, arroz eta meloi ekoizpenean oinarritua dago. Energia hidroelektrikoa ere garrantzitsua da, Amu Daria ibaian sobietar garaiko zentral batek sortua.

Amu Dariaren delta oso populatua zegoen behiala eta ureztatze sisteman oinarritutako nekazaritza zegoen bertan milaka urtez. Khorezmen pean, eskualdeak nahiko botere eta oparotasuna erdietsi zuen. Hala ere, mendeetan zehar jasandako klima aldaketak eta XX. mende amaieran gizakiek sorrarazitako Aral itsasoaren lurruntzeak egoera ia apokaliptikoa eragin du eskualdean. Behialako ibai, aintzira, ihi padurak, basoak eta etxaldeak lehortzen ari dira eta haizeak eramandako gatzak kutsatuak. Udako tenperatura 10 gradu igo dira eta negukoak horrenbeste jaitsi. Anemia eta arnas gaixotasunak izugarri ugaritu dira[2].

Erreferentziak [aldatu]

  1. Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11 
  2. Pearce, Fred, When the Rivers Run Dry: Water, the Defining Crisis of the Twenty-first Century, ISBN 9780807085738 


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Karakalpakstan