Sofene

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sofene erromatar probintzia, gorriz

Sophene edo Sofene (armenieraz Ծոփք Tsopk edo Tsopq), Antzinaroan, Erromatar Inperioaren eta Armeniako erresumaren probintzia bat izan zen, gaur egungo Turkiaren hegoekialdean kokatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean kokatua, Shahuni edo Tsopq ere deitua, eskualde zehatz baten izena bada ere, Melitene eta Diyarbakir arteko iparraldeko eremu osoari ere eman zitzaion, Eufrates ibaiaren haraneraino.

Greziar garaian, Armenia Sofene deitu izan zen Mendebaldeko Armenia edo Armenia Txikiko erresuma. I. mendean, erromatarrek, denbora batez, eskualdea, Armenia txikia iparraldean (Sofene hartzen ez zuena) eta Armenia Sofene artean banatu zuten, Derzene, Keltzene, Acisilene, Khorzene, Daranaliq, Balabitene, Astianene, Sofene, Anzitene eta Arzanene eskualdeekin batera.

Sofeneren hiriburua, Estrabonen arabera, Carcathiocerta zen (beharbada Hierapolis). Armenia, 387an, Persia eta Erromaren artean banatu ondoren, Sofene, erromatar eraginpean geratu zen.


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Roman empire.png
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre