Betika
Wikipedia(e)tik
Erromatarren Hispaniaren probintzia-banaketa
Betika (latinez, Baetica) antzina erromatarrena zen Hispania hegoaldeko probintzia baten izena zen; gaur Andaluzia dena gutxi gorabehera.
Izena Betis (egun, Guadalquivir) ibaitik zetorkion.
Mugak: Anas ibaia (egun, Guadiana) iparraldean, eta Mediterraneo itsasoa hego eta ekialdean.
Augustok probintzia bihurtu aurretik, Hispania Ulterior deiturikoaren barnean zegoen. Hiri nagusiak Kordoba, Hispalis (Sevilla) eta Italica (Trajano, Hadriano eta Teodosio I.aren sorlekua) izan zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.