Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera
Return of the jedi logo.png
Datuak
Jatorrizko izenburua Star Wars: Episode VI - Return of the Jedi
Izenburua euskaraz Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera
Urtea 1983
Estreinaldia 1983ko maiatzaren 25a
Generoa abentura, zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 134 minutu
Aurrekontua 32,5 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Richard Marquand
Ekoizleak
Howard Kazanjian
Gidoilariak
Lawrence Kasdan
George Lucas
Aktoreak
Mark Hamill
Harrison Ford
Carrie Fisher
Billy Dee Williams
Ian McDiarmid
David Prowse
Musikagileak
John Williams
Argazkilariak
Alan Hume, B.S.C.
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera edota Jediaren Itzulera (ingelesez Star Wars: Episode VI - Return of the Jedi edota Return of the Jedi) 1983an Richard Marquand estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu, Howard Kazanjian ekoizleak ekoiztu, eta Lawrence Kasdan eta George Lucasek idatzitako zientzia-fikziozko abentura filma bat da.

Star Wars filma saga ospetsuaren 6. filma izanik, 1980ko Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa filmaren jarraipena da.

Jatorrizko trilogiako hiru filmeen artean kritikatuena izan zen, ewok izakiek haur filma baten ukitua ematen ziolako iritziz. Beste batzuk aldiz, trilogiaren amaiera bikaintzat jo ohi dute.

Filmak Efektu berezi onenen Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Luke Skywalker eta Leia printzesa Tatooinera Han Solo askatzera joateko galaxia guztiko gangster berldurgarriena den Jabba the Hutten ezkutalekura doaz. Behin hiruak berrelkartuta, taldeak indar inperialen aurka borrokatzeko asmoz Endorreko ilargiko basoetan bizi diren ewok izakiak erreklutatzen dituzte. Bienbitartean, Enperadoreak eta Darth Vaderek Luke alde ilunera erakartzeko azpilanean dabiltza, baina gazteak bere aitaren Jedi espiritua berpizteko borondatea du. Gerra zibila indar errebeldeen eta babesgabe eta osatzeke dagoen bigarren Heriotz IZararren arteko borrokan amaitzen da, gudu honek galaxiaren patua erabakiko duelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]