Stefan Banach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stefan Banach
Stefan Banachen bustoa Crackòvian

Stefan Banach (Krakovia, Austria-Hungariako Inperioa, 1892ko martxoaren 30aLviv, Polonia, gaur egungo Ukraina, 1945eko abuztuaren 31a), matematikari poloniarra, Lwów-ko matematika-eskolako (Lwowska Szkola Matematyki) kidea gerra aurreko Polonian. Matematikan autodidakta izan zen, eta bere talentua ustekabez aurkitu zuen lehenengo Juliusz Mienek, eta gero Hugo Steinhausek.

Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Banach Poloniar Matematika Elkarteko lehendakaria zen, eta Lviveko unibertsitateko (Uniwersytet Lwowski) irakaslea. Ukrainako Errepublika Sozialista Sobietikoko Zientzia Akademiaren lehendakaria zen, eta Sobietar Batasuneko matematikariekin harreman ona zuen. Harreman horri esker, bere karguan jarraitu ahal izan zuen sobietarrek hiria hartu zutenean (1939).

Banachek alemaniarren okupazioan (1941etik 1944ra arte) bizirik iraun zuen Rudolf Weiglen ikerketa institutuan, zorri bat bere odolarekin elikatzen irabazten zuen diruarekin.

1945ean birikako minbizia diagnostikatu zioten, eta bere azken egunak Lviven pasa zituen, non 53 urterekin hil egin zen 1945eko abuztuaren 31an.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stefan Banach Aldatu lotura Wikidatan