Stelvioko igarobidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stelvioko igarobidera igotzeko errepide bihurgunetsua.

Stelvioko igarobidea (Passo dello Stelvio italieraz, Stilfser Joch alemanez), Italian dagoen mendi pasabide bat da, 2757 metroko altuerara dagoena, hala Ekialdeko Alpeetako garaiena eta Alpeetako bigarren garaiena delarik, 2770 metroko garaiera duen Col de l'Iseranen ondoren. Bere ospearen zati bat Italiako Giroko mendaterik gogorrenetako bat izateari zor dio. Bere luzera 24 kilometrokoa da, %7,6ko batez besteko goitierarekin, eta gertu duen Stelvio herritik hartu du izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stelvioko igarobideko errepidearen ondoko hotel baten hondakinak. Lehen Mundu Gerran suntsitu zuten.

Jatorrizko bidea 1820 eta 1825 artean eraiki zuen Austriar Inperioak Lonbardiako austriar probintzia zaharra gainontzeko Austriarekin lotzeko, 1871 metroko garaierara iristen zen igoera zuelarik, Proiektuaren ingeniari eta gerenta Carlo Donegani (1775-1825) izan zen. Ordutik, ibilbidea oso gutxi aldatu da.

Lehen Mundu Gerra baino lehen Austriar-Hungariar Inperioa eta Italiako Erresumaren arteko muga sortu zen. Gerra garaian, pasabidea, Italiak Austria eta Suitzarekin zuen mugatik gertu zegoena, elurretan gertatutako gudu izugarrien zelai izan zen, neutrala zen Suitzako lurraldera ere iritsi zirenak. Hiru estatuen arteko adostasun baten bidez Suitzan ez borrokatzea erabaki zuten, bi etsaiak ziren Austria-Hungaria eta Italiaren artean ziri bat bezala sartzen zena, lehena iparraldean eta bigarrena hegoaldean zituelarik.

1919 ondoren, Italiaren hedapenarekin, pasabidea Italiara pasa zen eta bere garrantzi estrategikoa galdu zuen.

Stelvioko igarobidea oso erabilia da kirolerako, irekita dagoen hilabeteetan, ekainetik irailera. Ugari dira udan bere kurbak igarotzen dituzten txirrindulari eta motoziklistak. Igarobideak duen ospearen zati bat Italiako Giroak zeharkatu izanak eman zion publizitatearen ondorio da. Itzuli handi hori Stelvioko igarobidetik lehen aldiz 1953an pasatu zen; etapa haren garailea Fausto Coppi izan zen, eta ordu arte sailkapen nagusiko liderra zen Hugo Kobleti lidertza kendu zion.

2008an, Moto Guzzi konpainia Stelvio izeneko bere modeloa merkaturatzen hasi zen. Mendate ospetsuagatik jarri zioten izen hori.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Stelvioko igarobidea