Superior
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Superior, Michiganen. |
||||||
| Kokalekua | Canada AEB |
|||||
| Garaiera | 183 m | |||||
| Zabalera | 257 km | |||||
| Luzera | 563 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 147 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 406 m | |||||
| Arroa | 82.414 km² | |||||
| Ertzaren luzera | 4.385 km | |||||
| Betebidea | Nipigon ibaia, Saint Louis ibaia, Pigeon ibaia, Pic ibaia, Michipicoten ibaia eta Kaministiquia ibaia | |||||
| Hustubidea | St. Marys ibaia | |||||
| Uharteak | Royale uhartea, Apostoluen uhartedia | |||||
| Hiriak | Duluth (Minnesota) Superior (Wisconsin) Thunder Bay (Ontario) Marquette (Michigan) Sault Ste. Marie (Michigan) Sault Ste. Marie (Ontario) |
|||||
Superior[1] Amerikako Aintzira Handietatik handiena da. Hedaduraz, munduko ur gezako aintzirarik handiena da; hala ere, Siberiako Baikalek bolumen eta sakonera handiagoak ditu. Superiorrek 82.000 km² ditu, Txekiar Errepublika baino handiagoa da. 563 kilometroko luzera eta 257 kilometroko zabalera. Batez besteko sakonera 149 metro da, eta lekurik sakonena 406 metrora dago. Aintzirak 12.232 km3 bete ur dauka. Superiorren kosta 4.393 kilometrokoa da (uharteak barne).
Iparraldean, Kanadako Ontario eta Estatu Batuetako Minnesota ditu, hegoaldean, berriz, Estatu Batuetako Wisconsin eta Michigan.
Aintzirako uharte nagusia Royales uhartea da.
Superiorren 210 ibai baino gehiago isurtzen dira, luzeenak Nipigon eta Saint Louis ibaiak izanik.
Anishinaabez Gichigami («ur handia») izena du. Zenbait kantutan Gitche Gumee izena ere izan du. Izena berez, XVII. mendeko esploratzaile frantsesek jarri zion, Huron aintziraren gainean dagoelako.