Taklamakan
| Taklamakan | |
|---|---|
| تەكلىماكان قۇملۇقى | |
| Eskualdea | |
| Koordenatuak | 38°53′28″N 82°10′40″E / 38.89111°N 82.17778°EKoordenatuak: 38°53′28″N 82°10′40″E / 38.89111°N 82.17778°E |
| Azalera | 337.000 km² |
| Luzera | 1.000 km. |
| Zabalera | 400 km. |
| Punturik beherena | Lop Nor (780 m.) |
| Tenperatura gorena | 50 °C |
| Tenperatura baxuena | -40 °C |
| Prezipitazioa | < 30 mm/ur |
Taklamakan[1] (txineraz: 塔克拉玛干沙漠; uigureraz: تەكلىماكان قۇملۇقى), batzuetan Takla Makan, Erdialdeko Asiako basamortua da, Xinjiang Txinako Herri Errepublikako lurralde autonomoan. Hegoaldean Kunlun mendiak eta mendebaldean eta iparraldean Pamir mendiak eta Tian Shan mendilerroak ditu.
Taklamakan munduko bigarren hareazko basamorturik handiena da, 270.000 km² azalera, 1.000 km luzera eta 400 km azalera ditu. Bere iparraldeko eta hegoaldeko muturrak Zetaren bidearen ibilbide biek zeharkatzen dituzte. Azkenaldian, Txinak autopista bat egin du hegoaldeko Hotandik iparraldeko Luntaira.
Basamortua ia ez du ur iturririk eta oso zaila da zeharkatzeko, izan ere, bere izena "sartu eta ez zara inoiz irtengo" [2] esan nahi du. Hala ere, badaude zenbait herri-oasis, Kashgar edo Marin bezalakoak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11
- ↑ (Ingelesez) Zetaren bidea eta Eurasiako geografia