Tatiana Warsher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tatiana Warsher
Bizitza
JaiotzaMosku1880ko uztailaren 1a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaErroma1960ko abenduaren 2a (80 urte)
Hobiratze lekuaErroma
Erromako hilerri protestantea
Familia
AitaSergei Varsher
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Irakaslea(k)Franz Noack (en) Itzuli
Gerhart Rodenwaldt
Mikhail Rostovtsev
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa

Find a Grave: 62703487 Edit the value on Wikidata

Tatiana Sergeyevna Warsher Depelnor, errusieraz Татьяна Сергеевна Варшер (Mosku, Errusia, 1880ko uztailaren 1a[1]Erroma, Italia, 1960ko abenduaren 2a) errusiar arkeologoa izan zen, Ponpeiari buruzko ikerketengatik ezaguna, bereziki 40 bolumeneko Codex Topographicus Pompeianus.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tatiana Sergeyevna Warsher Moskun jaio zen, jatorri juduko familia noble errusiar batean.[3] Haren aita, Sergey Adamovich Warsher (1854 – 1889), Shakespeare-n espezializatutako literaturako historialaria izan zen, eta aitona elizako kide ezaguna izan zen.[4] Nina Depelnor amak frantziar jatorria zuen. Tatianak zortzi urte zituenean hil zen aita. Ondoren, haren familiak Pavel Milyukov politikari liberalaren laguntza jaso zuen. Politikari hori, gainera, arkeologia zalea zen eta Tatiana Sergeyevnak 'bigarren aita' gisa zuen.

San Petersburgo eta Riga (1898–1917)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Warsher 1898 eta 1901 bitartean izan zen, San Petersburgoko Emakumeentzako Bestuzkhev unibertsitatean.[3] Han, historia zaharrean aditua zen Mijaíl Rostovtzeff historialariarekin ikasi zuen. Milyukoven bidez San Petersburgoko intelektual liberalen zirkuluan sartu zen. 1900ean, Kontrabandistas-en inguruko eztabaida batean nahastuta zen «Контрабандисты», Savely Litvinen eta Viktor Krylov-en antzerki antisemita batean. San Petersburgoko ikasle batzuk saiatu ziren Suvorin Antzokian obra estreinatzea eragozten, eta istilu batzuk eragin zituzten. Ondorioz, ikasle asko atxilotu eta kanporatu egin zituzten; Warsherrek kanporatzea saihestu zuen, irakasle batzuek bere alde egindako esku-hartzeari esker.[5]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907an Warsher Rigara joan zen, eta han irakasle jardun zuen. 1911n, Suslov herriko medikuarekin ezkondu zen. Eztei-bidaian, Ponpeia bisitatu zuten, eta indusketetako lehen argazkiak atera zituen. Bi urte geroago, senarra bat-batean hil zen, eta Warsher San Petersburgera itzuli zen. Han jarraitu zituen arkeologia-ikasketak Rostovtzeffekin, baina politika eta kazetaritza zituen ardatz nagusi. Milyukoven Alderdi Demokratiko Konstituzionalean sartu zen (Kadets izenez ere ezaguna) eta gai politikoei buruz idatzi zuen. Lehen senarraren anaia alargunarekin ezkondu zen.[3][4]

Errusiako Gerra Zibila eta Berlinera joatea (1917–1923)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako Iraultzari jarraituz, Kadet alderdia kendu egin zuten eta Milyukovek Errusiatik ihes egin zuen. Warsherren bigarren senarra 1917an exekutatu zuten boltxebikeek, Mugimendu Zuriari laguntzeagatik.[4] Warsherrek iparraldera ihes egin zuen Errusiako Gerra Zibilean (1917–1922). Emakumezkoen eskoletan irakatsi zuen Riga eta Dorpat/Tartu hirietan —Errusiatik independente direnak, Letoniaren eta Estoniaren parte gisa, hurrenez hurren— eta Arkhangelsken, Zuriek 1920 arte kontrolatua.[3]

Segodnya argitaletxean ere lan egin zuen, Rigako errusiar hizkuntzako egunkari batean, eta Rul-en korrespontsala izan zen; Berlinen zuen egoitza, eta Parisko Poslednie Novosti. 1923an iraultza eta gerra garaiako bere memoria- liburua argitaratu zuen.

Gerra Zibila boltxebikeek garaituta, Warsherrek azkenean Errusia utzi zuen. 1922ko otsailean Berlinerako abiatu aurretik, Ponpeiako indusketei buruzko hitzaldia eman zuen Rigan agur esateko.[4] Alemanian, Berlingo Unibertsitatean, Franz Noack (arkitektura ponpeiarrean aditua) eta Gerhart Rodenwalt (Pompeiako pinturan aditua) aritu ziren ikasten.[6]

1923an, Parisen elkartu zen Mijaíl Rostovtzeff irakaslearekin, San Petersburgon irakasle izandakoarekin, eta emigrazio zuriaren kide zen. Rostovtzeffek Italiara joatera animatu zuen, Ponpeian zuen interesarekin jarraitzeko, eta Pompeiako berunezko hondeatzaile zen Matteo Della Corte ere aurkeztu zion.[3]

Erroma eta Pompeia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroman, The social and Economic History of the Roman Empire (Erromatar Inperioaren historia soziala eta ekonomikoa) lanaren konposizioan murgildu zen, Ponpeiako indusketetako material argitaragabean oinarrituta. Tatiana Warsher-ek lana onartu eta Erromako Institutu Arkeologiko Alemaniarrean hasi zen lanean, informazioa biltzeko Ponpeiara maiz bidaiatuz. Argitaratu zuen lehen lana gida izan zen, Pompeji: ein Führer durch die Ruinen, 1925ean (ingelesera itzulia: Pompeii in three hours/ Ponpeia hiru ordutan). 1937an, eskuizkribu handiko bolumenak osatu zituen, Codex Topographicus Pompeianus izenekoa, non arkitektura, dekorazioa eta hiri zaharreko kale eta eraikinen edukia (Alinari, Anderson, Vasari, Sommer eta Espostitoren obrak) sartzen ziren.[6]

Erroman hil zenean, 1960an, hogeita hamazazpi liburuki osatuak zituen: Illustrated catalue of Pompeian paintings in the Naples National museum: Hall LXXIX, 1939; Borboien Museoaren Aurkibidea, 1948 Bullettino Archeologico Napoletano: (1841-1847, only the excavations of Pompeii), 1949.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ISSN https://www.brown.edu/Research/Breaking_Ground/bios/Warsher_Tatiana.pdf..
  2. «Guide to Codex Topographicus Pompeianus, by Tatiana Warsher» David M. Rubenstein Rare Book & Manuscript Library.
  3. a b c d e Richardson Jr., L.. «Tatiana Warsher 1880–1960» Breaking Ground: Women in Old World Archaeology (Brown University).
  4. a b c d Нехорошев, Григорий. (15 de septiembre de 2016). Русская принцесса Помпеи. .
  5. Senelick, Laurence. (2003). «Anti-Semitism and Tsarist Theatre: The Smugglers Riots» Theatre Survey 44 (1): 68–101.  doi:10.1017/S004055740300005X. ISSN 1475-4533..
  6. a b «Warsher Collection, 1937-1939 | American Academy in Rome» dhc.aarome.org.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]