The Ten Commandments (1956ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:15, 22 urtarrila 2016

The Ten Commandments (euskaraz Hamar Aginduak) 1956ko Cecil B. DeMille estatubatuar zinema zuzendariaren filma epiko ikusgarri eta erraldoi bat da. Fredric M. Frank
Dorothy Clarke Wilson idazlearen Prince of Egypt, J.H. Ingraham idazlearen Pillar of Fire, A.E. Southon idazlearen On Eagle's Wings eta Biblian oinarritua dago. Bertan, Charlton Heston, Yul Brynner, Anne Baxter, Edward G. Robinson, Yvonne De Carlo, Debra Paget eta John Derek aktoreek antzeztu zuten.

Filmak zazpi Oscar Sarien izendapenak jaso zituen, Efektu berezi onenen Oscar Saria (John P. Fulton) irabaziz.

Argumentua

Biblian jasotako Moisesen (Charlton Heston) istorioa konatzen da, hau jaiotzez judua izan arren Egiptoko faraoiaren familiak semetzat hartu zuen, halere Moisesek bere pribilegioak alde batera laga eta bere jatorrizko hebreerar herria esklabotzatik askatu eta Hitzemndako Lurrera gidatuko du. Filma Moisesen amak bere haurtxoa Nilo ibaieko uretan saskitxo baten uzten duenean hasten da, ibaian beherantz joan eta Ramses I.aren alabak jaso eta semeordetzat hartzen duelarik. Hortik aurrera, Moisesen bizitzako gertakari nabarmenenak agertzen dura, adibidez, bere anaiordea den Ramses II.ak berarekiko duen gorrotoa, basamortura erbesteratzen duelarik, judu herriaren salbatzailearen berpizkundea, Egiptoko hamar izurriak, Irteera (Exodoa), Itsaso Gorriko pasartea, Sinai mendian jazotako Hamar Aginduen errebelazioa eta Urrezko zekorraren gurtzea.

Moises (Charlton Heston).

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Ten Commandments (1956ko filma) Aldatu lotura Wikidatan