Tony Rominger
Tony Rominger (Vejle, Danimarka, 1961eko martxoaren 27a-), daniar jatorriko txirrindulari profesional ohi suitzarra da.
Biografia[aldatu]
Hainbat talderekin aritu zen, Clas-Cajastur, Cilo, Brianzoli, Chateau d'Ax, eta Toshiba taldeekin, besteak beste. Edozein eratako lasterketetarako txirrindulari bikaina zen, eta ongi moldatzen zen maldan gora, erlojuaren kontra zein ibilbide luzeko lasterketetan. Txirrindularitzan gertatu ohi ez den bezala, bere karreraren amaiera aldean lortu zituen garaipen handienak gainera. 31 urterekin irabazi zuen Espainiako Vuelta lehen aldiz, eta hurrengo bi urteetan ere garaipena lortu zuen (1992, 1993 eta 1994); 1995ean Italiako Giroan garaile izan zen; bestalde, orduaren errekorra gainditu zuen bi aldiz, eta errekor horren jabe izan zen 1994-1996 bitartean.
Garaipen aipagarriak ditu, orobat, munduko txapelketako brontzezko domina (1996), Nazioen bi sari nagusi (1991 eta 1994), Paris-Niza (1991), Lonbardiako beste bi (1989 eta 1992), Euskal Herriko Itzulia hiru aldiz (1992, 1993 eta 1994).
Romingerrek behin baino gehiagotan parte hartu zuen Frantziako Tourrean, baina bigarren gelditzea izan zuen lasterketa horretan emaitzarik onena. 1997an utzi zuen txirrindularitza profesionala.
Kirol ibilbidea[aldatu]
| Urtea | Taldea |
|---|---|
| 1986 | Clio-Aufina |
| 1987 | Supermercati Brianzoli-Chateau d'Ax |
| 1988-1990 | Chateau d'Ax |
| 1991 | Toshiba |
| 1992-1993 | CLAS-Cajastur |
| 1994 | Mapei-CLAS |
| 1995-1996 | Mapei-GB |
| 1997 | Cofidis |
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.