Trianoko mendiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trianoko mendien ikuspegia.

Trianoko mendiak edo Grumerango mendigunea Europako burdin meatzerik garrantzitsuenetakoak izan ziren XIX. mendean. Gaur egun, mendi horietan meatzeen ondorioz, oso paisaia berezia sortu da.

Erromatarren garaietatik izan dira ustiatuak, bertako burdinaren kalitatea eta ugaritasunaren ondorioz, aurkikuntza arkeologikoek (K.O. III eta IV. mendeetako zeramika) eta Plinio Zaharra bezalako historialarien idazkiek frogatzen dutenez. Azken honek K.o. I. mendean, Iberiar Penintsulako iparraldean "burdinazko mendi handi" bat zegoela esaten zuen.[1]

Meatzaldeko eskualdean daude kokatuta, Bizkaiko mendebaldean. Zehazki, mendi hauek Trapagaran (Larreineta eta Zugaztieta) Abanto-Zierbenako (Triano) eta Galdamesko udalerriak barne hartzen dituzte.

Mugakideak

Trianoko mendien beste ikuspegi bat.

Trianoko mendien mugak hauexek dira:

Tontorrak

Mendirik garaienak Eretza (887 m) eta Ganeran (822 m) dira.

Beste tontor batzuk Pico de la Cruz (803 m), Gasterantz (801 m), Pico Mayor (746 m), Pico Menor (746 m), Aldape (716 m), Galdamesko gaina (713 m), Mendibil (565 m), Luxar (542 m) eta Argalario (521 m) ditugu.

Peñas Negras

Zugaztieta auzoaren inguruan Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa dago.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trianoko mendiak Aldatu lotura Wikidatan