Ugo Foscolo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ugo Foscolo

Ugo Foscolo italiar idazlea izan zen (Zante, 1778 - Turnham Green, Londrestik hurbil, 1827). Aita Veneziakoa zuen, ama, berriz, Greziakoa. Foscolok haurtzaroa Dalmazian igaro zuen, eta ondoren Veneziara joan zen (1794); idazle klasikoak eta modernoak irakurri zituen eta literaturarekiko zaletasun handia izan zuen. Borroka abertzaleek erakarririk, Napoleonen Europak liluratu zuen (Ode a Buonaparte liberatore, 1797), eta Massenarekin austro-errusiarren kontra borrokan jardun zuen, eta ondoren Suitzara (1814), eta azkenik, Londresa (1816) erbesteratu zen. Foscoloren obrak erromantizismo aurreko sentiberatasuna du, antzinako edertasunaren jaierari loturik. Ultime Lettere di Jacopo Ortis (1799) obran Risorgimento garaiko borrokak goretsi zituen. Dei Sepolcri (1806) poema luzean, hildakoenganako jaierak maitasuna luzarazten duela azaltzen du. Le Grazie (1813) obra amaitu gabean Venus, Vesta eta Pallas jainkosak zeruaren eta lurraren arteko bitarteko gisa aurkezten ditu. Foscolo, bere erritmo berriekin, Italia modernoko olerkarien aitzindaria izan zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ugo Foscolo Aldatu lotura Wikidatan