Ukraina v. Errusiako Federazioa (2022)

Wikipedia, Entziklopedia askea
NJGaren zigilua.

Genozidio-delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioaren ondoriozko Genozidio-alegazioak (Ukraina v. Errusiako Federazioa) Nazioarteko Justizia Gorteetako (NJG) kasu judizial bat da, Nazio Batuen organo judizial nagusia. Ukrainak 2022ko otsailaren 26an aurkeztu zuen kasua Errusiaren aurka, Errusiaren Ukrainako inbasioaren hasieraren ondoren, 1948ko Genozidioko Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioari buruzko auzi baten harira.

Karguak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainak bi argudio aurkeztu zituen. Lehenengoak, errusiarren baieztapenen aurka,[1] Luhansk eta Donetsk Oblastetan genozidio-ekintzarik ez dela gertatu zehazten zuen. Baieztapen horiek Donetskeko Herri Errepublikaren eta Luhanskeko Herri Errepublikaren aintzatespen errusiarraren oinarria direnez, geroko Errusiako "operazio militar berezia" ez dago justifikatuta. Ukrainak adierazi zuenez, auzitegiak hori erabakiko balu, "Errusiak ez luke inolako oinarri legalik Ukrainan eta Ukrainaren aurka jarduteko, ustezko genozidioak prebenitu eta zigortzeko".[2]

Bigarren puntuan, gobernu errusiarrak "genozidio-ekintzak Ukrainan" egiteko asmoa zuela zioten alegazioei buruz dihardu, eta honako hau dio: "Inbasioan, Errusiako Indar Armatuak, nahita, [zibilak] hiltzen eta kalte larriak eragiten ari dira Ukraina[n], (...) Genozidioari buruzko Konbentzioaren II. Artikuluaren arabera genozidioaren actus reus delakoa [suposatuko lukeena]".[2]

Epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasuaren hasierako entzunaldiak 2022ko martxoaren 7an izan ziren, Hagako Bakearen Jauregian, auzitegiaren egoitzan.[3] Errusiako ordezkaritza ez zen aurkeztu entzunaldi horretara,[4] baina idatzizko adierazpen bat aurkeztu zuen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]