Odesako bonbardaketa (2022)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odesako bonbardaketa (2022)
Ukrainako inbasioa (2022)
Odesa hiriko biltegi baten aurkako misil-jotze baten ondorioa, otsailaren 24ean.
Data2022ko otsailak 24egun (2 urte, 2 hilabete eta 6 egun)
LekuaOdesa, Odesa Oblasta (Ukraina)
EgoeraMartxan
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
ezezaguna Ukraina Serhiy Brattxuk[1]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
Moskva gerraontzia hondoratu Mil Mi-8 bat eraitsi[3] 22 soldadu hil[4][5]
Hegazkin bat eraitsi
Bederatzi zibil hil

2022ko Odesako bonbardaketa –edo Odesako gudua– egun abian den Ukrainako Odesa hiriaren aurka egindako bonbardaketa-ekintza bat da, Ukraina hegoaldeko erasoaldiaren parte gertatzen dena –beraz, 2022ko inbasio errusiarraren testuinguruan–. Errusiako indarrek hiria zein inguruko eskualdea anitz bonbardatu dute inbasioa hasi zenetik; batez ere, Itsaso Beltzean, itsas zabalean, kokatutako gerraontzi errusiarren bidez. Hiriaren aurka, gainera, gurutzaldi-misilak ere erabili dira.

Denbora-lerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiar sabotatzaileei konfiskatutako ekipoak, otsailaren 27an.

Odesaren aurkako lehen aire-erasoak inbasioaren lehen egunean izan ziren, otsailaren 24ko lehen orduetan, eta hiriko biltegiak zein ukrainar radar- eta aire-defentsarako sisteman izan zituzten helburu. Erasoan, 22 soldadu hil eta beste seik zauriturik bukatu zuten.[4][5] Errusiako Aire Armadako Sukhoi Su-30 ehiza-hegazkin bat Odesaren gainera eraitsi zuten ukrainarrek lehen aire eraso horietan.[6] Otsailaren 27an, Errusiako saboteatzaileak Odesan lanean hasiak ziren, Ukrainako agintariek atxilotu eta konfiskatu egin baitzituzten. Ebakuazio-trenak martxoaren 2an hasi ziren zibilak hiritik ateratzen, Txernivtsi eta Uzhhoroderako bidean; era berean, beste ebakuazio-tren batzuk martxoaren 8an jarri ziren martxan.[7]

Errusiako gerraontzi batzuk Odesako kostaldearen aurrean porturatu ziren, inguru horretako kostaldea inbaditzeko asmoz. Hala ere, otsailaren 28rako, itsasontziak inguru horretatik erretiratzen hasi ziren; izan ere, itsasontzietan erreklutatutako marinel errusiarrek matxinada-saiakera bat egin zuten Odesako kostaldea Luzanivkako hondartzaren inguruan inbaditzeko asmoen aurka, eta, horrek, aurreikusitako inbasioa bertan behera uztera behartu zuen.[8]

2022ko martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 2ko 12:00ak inguruan, indar errusiarrek Datxne herria bonbardatu zuten, Odesako ipar-mendebaldean, gasbide bati kalte eginez eta bederatzi etxeri eta garaje bati su emanez. Martxoaren 3an, Errusiako indarrek inguruko Zatoka eta Bilenke herrixkak bonbardatu zituzten ere;[9][10] gutxienez, zibil bat hilez, azken horretan.[9] Errusiako gerraontziek Ukrainako Helt ontzi zibila ere bonbardatu zuten Odesako portuan, ontziaren hondoratzea eraginez.[11] Gau hartan bertan, errusiar saboteatzaileek Odesako udal-gobernuaren webguneak pirateatu zituzten, errusiarren aurrean Ukrainako itxurazko kapitulazio bati buruzko albiste faltsuak argitaratuz.

Ukrainaren aireko defentsa-indarrek, Odesan, Errusiaren gerra-hegazkinak eraitsi zituzten martxoaren 3an Bilhorod-Dnistrovskyren gainean, pilotuak onik eta salbu ejektatzea lortu zuen arren.[12] Martxoaren 5ean errusiarren eraisteak gertatu ziren ere, baina Odesa hiriaren gainean.[13] Martxoaren 8an, Ukrainako Lurralde Defentsarako Indarren brigada berri bat sortu zen Odesan, armarik gabe etxera bidaltzean antolamendu-faltagatik defentsa-indarretan sartu nahi zuten hiriko zibilen hasierako kexen ondoren.[14]

Errusiarrek Odesan egindako erasoak martxoaren amaieran areagotu ziren. Martxoaren 21eko goizean, Errusiako gerraontziak itsaso zabalean agertu ziren berriro, eta Odesako helburu zehatzak bonbardatzen hasi ziren, hiri-portua barne, Ukrainako kostalde-artilleriak sua itzuli eta errusiarrak Itsaso Beltzerantz atzerarazi aurretik.[15] Martxoaren 25ean, Ukrainako aire-defentsak hiru gurutzaldi-misil eraitsi zituen Itsaso Beltzaren gainera, Odesa eta inguruetan helburuak jotze-itu zutenak.[16] Martxoaren 27an beste bi gurutzaldi-misil errusiar eraitsi zituzten Odesako kostaldearen aurrean.[17] Ondoren, ordea, morterozko su handi bat izan zen hirian, Odesako administrazio militarreko bozeramaile den Serhiy Brattxuk-ek Telegram-en egindako adierazpen baten arabera.[1]

2022ko apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 13an, Oleksiy Arestovytx-ek, Ukrainako residentetzarako kontseilariak eta Maksym Martxenko-k Odesako Gobernadoreak esan zuten Errusiaren Itsaso Beltzeko Flotaren intsignia-ontzi den Moskva gurutzaontzi errusiarra ontzien aurkako bi Neptune-motako misilek jo eta itsaso zakar batean sutan zegoela. Misilak Odesa inguruan jaurti zituzten, antza denez, kostaldetik 60 eta 65 itsas miliatara zegoen Moskvaren kontra.[18][19] Errusiako Defentsa Ministerioak, ordea, sutea munizio-eztanda egin sortu zuela esan zuen, ontzia larriki kaltetutuz eta tripulazioa guztiz ebakuatzera eraman duena; halere, ez zen Ukrainako erasoari buruzko erreferentziarik egin.[20] Hurrengo egunean, ontzia hondoratu egin zen, konponketak egiteko portura iristen saiatzen ari zela.[3] Errusiak adierazi zuen Moskvako marinel bat hil eta beste 27 desagertu zirela, 396 tripulatzaile erreskatatu zituzten bitartean.[2]

Apirilaren 23an, Errusiaren misil-eraso batek instalazio militar bat eta bi etxebizitza-eraikin jo zituen,[21] zortzi zibil hilez eta beste 18–20 zaurituz, Ukrainako iturrien arabera.[22] Errusiak erasoa berretsi zuen, helburu-instalazioa Ukrainari emandako AEB eta Europako armak biltzen zituen aireportu militar bateko terminal logistiko bat zela adieraziz.[23]

Apirilaren 27an, Errusiako indarrek Zatokako zubia eraso eta suntsitu zuten, Odesa hiria Dniester ibaiaren ekialdean kokaturiko gainerako herrialdetik isolatzeko helburuarekin.[24]

2022ko maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odesatik gertu dagoen Fontanka herriko merkataritza-gunea, maiatzaren 9an suntsitu zutena.

Maiatzaren 1ean, Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, esan zuen Errusiako Indarrek Odesako Aireportuko pista eraiki berria suntsitu zutela. Ukrainako funtzionarioek esan zutenez, Errusiako Indarrek Bastion-motako misil bat erabili zuten erasoan.[25] Maiatzaren 7an berriro bonbardatu zuten hiria, non lau misilek eraikin zibil bat jo zuten eta, beste bik, hiriko aireportua.[26]

Maiatzaren 9an, Errusiak hiru Kinzhal-motako misil jaurti zituen Odesa Oblastera. Momentu horretan, Charles MichelEuropako Kontseiluko Presidentea– eta Denys ShmyhalUkrainako Lehen Ministroa– Odesan zeuden eta bonba-aterpe batean ezkutatu behar izan zuten. Egun bereko arratsaldean, Errusiako tropek misilak jaurti zituzten Odesako hiru biltegi eta hiritik gertu dagoen Fontanka herriko merkataritza-gune batera. Erasoan pertsona bat hil eta beste bi zauritu ziren biltegietan, bai eta beste hiru pertsona zauritu ziren merkatalgunean.[27]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ukraineraz) Закревська, Софія. (2022-03-28). «Окупанти втекли та залишили на полі бою рідкісну зброю – міномет 2С23 Нона-СВК. Фото» OBOZREVATEL NEWS (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  2. a b (Ingelesez) «Russia says one sailor died, 27 missing after missile cruiser sank» Al Arabiya English 2022-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  3. a b «Russian missile cruiser Moskva sunk in Black Sea, Ukraine says - The Washington Post» web.archive.org 2022-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  4. a b (Ukraineraz) «На Одещині російські окупанти вбили 18 осіб» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  5. a b (Ukraineraz) «В Подільську на Одещині прощаються з загиблими внаслідок ворожого авіаудару по військовій частині – новини Одеси» www.depo.ua (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  6. (Ukraineraz) «Над Одесою українські захисники збили російський військовий літак» www.unian.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  7. «Ситуація в Одесі 3 березня 2022 - що відбувається в місті, всі новини | Стайлер» web.archive.org 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  8. «Російські морпіхи-строковики влаштували бунт і відмовилися висаджуватися в Одесі – стали відомі подробиці» web.archive.org 2022-03-22 (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  9. a b «Окупанти двічі обстріляли село Біленьке на Одещині, загинула людина (фото)» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  10. (Ukraineraz) «Ворог обстріляв курортну Затоку на Одещині» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  11. «​Російські кораблі в Одеському порту потопили цивільне судно, яке не погодилося стати живим щитом (оновлено) (фото)» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  12. (Ukraineraz) Цензор.НЕТ. «Українські військові збили ворожий літак над Білгород-Дністровським: пілот встиг катапультуватися» Цензор.НЕТ (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  13. (Ukraineraz) «ППО України збила російський літак в Одесі» www.unian.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  14. (Errusieraz) «Що відбувається у Одесі зараз. Ситуація в місті 9 березня: онлайн» РБК-Украина (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  15. (Ukraineraz) «Одеське узбережжя обстріляли два кораблі рф – артилерія ЗСУ відігнала ворога» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  16. (Ukraineraz) «Над Одещиною збили три ворожі крилаті ракети» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  17. «Бойові дії 27 березня: ворог намагався обстріляти Одесу ракетами (ВІДЕО)» Одесский Курьер (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  18. Axe, David. (April 13, 2022). «One Of Russia's Biggest Cruisers Knocked Out Near Odessa» Forbes.
  19. Manash Pratim Boruah; Prathamesh Karle; Shaurav Gairola. (April 14, 2022). Fire puts Russian Navy's Black Sea Fleet flagship out of action. Janes Information Services.
  20. Russia Says Major Ship in Black Sea Fleet Badly Damaged in Blast - Interfax. April 13, 2022.
  21. As a result of missile attack on Odesa, military facility and two residential buildings damaged
  22. 8 dead in Russian missile strikes in Southern Ukraine, Odesa mayor says
  23. Russian army eliminates logistics terminal with foreign weapons near Odessa. .
  24. (Ingelesez) «Russia bombs the strategic Zatoka bridge in a bid to cut off part of Odessa» Atalayar 27 April 2022.
  25. «Russia-Ukraine war: Odesa airport runway 'destroyed'» Aljazeera 1 May 2022.
  26. «Live Updates: Russian Pullback Seen Near Kharkiv, Despite Victory Day Push for Gains» The Neww York Times 8 May 2022.
  27. (Errusieraz) Россия бомбила Одессу 9 мая. Последний удар был после праздничного салюта в Москве. Фото. BBC 2022-05-10.