Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea

Wikipedia(e)tik
NATO» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea
Flag of NATO.svg
Egoitza Brusela (Belgika)
Kideak 28 estatu
Idazkari nagusia Anders Fogh Rasmussen
Sorrera 1949ko apirilaren 4a
North Atlantic Treaty Organization (orthographic projection).svg
Erakundearen webgunea

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea edo NATO 1949. urtean Mendebaldeko Europako zenbait estatuk sortu zuten Gobernu arteko aliantza militarra da. Arlo politiko, militar eta ekonomikoan elkarri laguntzeko helburua du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Atlantikoko Ituna sinatzeko ekitaldia, Washingtonen, 1949ko apirilaren 4an.

1949. urtean Belgikak, Frantziak, Luxemburgek, Herbehereek, Danimarkak, Islandiak, Italiak, Norvegiak, Portugalek, Kanadak eta Erresuma Batuak defentsa erakunde bat sortzea erabaki zuten, eta Ipar Atlantikoko Ituna sinatu zuten Washingtonen.

1952an Grezia eta Turkia elkartu ziren, eta 1955ean Alemaniako Errepublika Federala. 1982an Espainia sartu zen.

Sortu zenetik eta batez ere 1950etik 1980ra bitartean, NATOk garrantzi handiko papera izan du Europako politika bilakaeran. Aurrez aurre zuen Varsoviako Ituna. Gero, ordea, haren eta Sobietar Batasunaren eragina desegin ziren, eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen zeregina ere murriztuz joan da.

2014ko irailaren 5ean, NATOko herrialdeek erantzun azkarreko indar berezia sortzeko plana (RAP, ingelesezko siglak) onartu zuten babes kolektiboa sendotzeko eta munduko edozein tokitan berehalako indar armatuen esku-hartzea ahalibidetzeko[1]. Irailaren 30ean, Norvegiako lehen ministro ohi Jens Stoltenbergek hartu zuen Anders Fogh Rasmussenek NATOko idazkaritza nagusian utzitako kargua. "Aliantza sendo" bat osatzearen alde lan egingo zuela adierazi zuen[2].

Antolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundearen zuzendaritza Ipar Atlantikoko Kontseiluaren esku dago, eta Kontseilu hori kide diren herrialdeen ordezkariez eratuta dago. Kontseiluko burua da erakundearen idazkari nagusia.

Alderdi militarrari begiratuta, hainbat adar eta agintaritza ditu: Hego Europakoa, Atlantikokoa, Mantxako itsasartekoa, eta Estatu Batuetakoa eta Kanadakoa.

Idazkari nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urriaren 1etik aurrera Jens Stoltenberg norvegiarra NATOko idazkari nagusi da.

Herrialde partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NATOko kideak Europan NATOko kideak mundu mailan
A map of Europe with countries in blue, cyan, orange, and yellow based on their NATO affiliation. A world map with countries in blue, cyan, orange, yellow, purple, and green, based on their NATO affiliation.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «NATOk munduko erantzun azkarreko indar berezia sortzea baimendu du», EiTB, 2014-09-05
  2. «Stoltenbergek Rasmussen ordezkatu du NATOko idazkaritzan», Berria, 2014-10-01