Irpingo gudua

Koordenatuak: 50°31′N 30°15′E / 50.52°N 30.25°E / 50.52; 30.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irpingo gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko otsailak 27martxoak 28
LekuaIrpin, Kiev Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak50°31′N 30°15′E / 50.52°N 30.25°E / 50.52; 30.25
EgoeraUkrainak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
ezezaguna Ukraina Oleksii Kuleba[4]
Ukraina Oleksandr Markuxyn[5]
Ukraina Casper Komandantea[6][7][oh 1]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
ezezaguna  Ukrainaren arabera:
c. 50 soldadu hil[8]
 Ukrainaren arabera: 290 zibil hil[9]

Irpingo gudua Kieveko erasoaldiaren parte den 2022ko Ukrainaren inbasioan Irpin hiria kontrolatzeko helburua zuen gudu bat izan zen, Errusiako Indar Armatuen eta Ukrainako Lurreko Indarretako elementuak artekoa. Guduak 2022ko otsailaren 27tik martxoaren 28ra iraun zuen; izan ere, ukrainar indarrek hiria berreskuratu zutenean amaitu zen.[10][11] Gudua KievUkrainako hiriburuainguratzeko taktika handiago baten parte izan zen. Ukrainako Indar Armatuek Errusiaren aurrerapenari aurre egin zioten hiriburuko mendebaldean kokaturiko Irpin, Butxa eta Hostomelgo aldirietan.[12][13][14] Honen ondorioz, Irpin Kiev Oblasteko tokirik arriskutsuenetako bat izendatu zuen Kiev Oblasteko Estatuko Administrazioak.[15] Borroka hiri baitan gertatutako hiri-borroka gogorraz egon zer markaturik.[16][17]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Antonov Aireportuko gudua»
Artikulu nagusia: «Hostomelgo gudua»

Otsailaren 25ean, Errusiako Indarrek Hostomel zein bere aireporturantz joan ziren, ipar-mendebaldera, Ivankiven ukrainar defentsak partzialki hautsi ondoren; ondorioz, aireportua harrapatu eta herrian base militar bat ezarri zuten. Hostomelen oraindik ukrainar erresistentzia zegoen arren, errusiar indarrak hegoalderantz aurrera egiten hasi ziren ondoko Irpin eta Butxa hiriak harrapatzeko helburuarekin; azkenean, Kiev inguratzeko.[13][14]

Egun hartan, errusiar zutabe bat garaitu zuten ukrainar indarrek Irpin inguruan.[18][19] Otsailaren 26an, Irpingo bizilagunek jakinarazi zuten errusiar sabotatzaileak ukrainar soldaduz mozorrotzen ari zirela.[20]

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiaren erasoen ondorioz, zibilak Irpinetik Kievera ebakuatu ziren.

Otsailaren 27an, Ukrainako Indarrek jakinarazi zuten Errusiako Lurreko Indarrak Butxaraino aurreratu zirela, bai eta hiria zeharkatu eta Irpinerantz aurrera egin zutela. Hiri barruan tanke-gudu bat gertatu zen, ukrainar infanteria errusiar paraxutisten aurka aritzen zen bitartean.[14][21] Oleksandr Markuxyn-ek, Irpingo alkateak, adierazi zuen Errusiako Indarrak hiria zeharkatzen saiatzen ari zirela, baina Ukrainako Lurreko Indarrek eta Lurralde Defentsako Indarrek saiakera horiek uxatzen ari zirela, Butxatik Ukrainako tanke-errefortzuak zetozen bitartean. Butxa eta Irpin arteko merkataritza-gune batean borroka biziak gertatu ziren ere.[22] Soldadu ukrainarrek argitaratutako bideoetan suntsitutako soldaduen garraio blindatu errusiar bat eta, gutxienez, sei soldadu errusiar hil ikus zitezkeen.[23][24][25]

Ukrainako Indarrek misilak, artilleria eta aire-erasoak erabili zituzten Errusiaren aurrerapena geldiarazteko; testuinguru horretan, Butxaa eta Irpin lotzen zituen zubi bat suntsitu zuten.[26][27]

Otsailaren 28an, Oleksii Arestovytx-ek, Ukrainako ofizialak, adierazi zuen Ukrainako Indarrek M06 autobidean errusiar indarrei eraso ziela goizean zehar; bai eta, arratsalderako, 200 ibilgailu errusiar baino gehiago suntsitu edo kaltetu zituztela.[28][29]

2022ko martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko martxoak 1–5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainako Estatuko Zerga Zerbitzuko Unibertsitatea, Irpinen, Errusiaren bonbardaketak kaltetuta, martxoaren 4an.
Irpin, Errusiaren okupazio-ostean.
Ibilgailu-hilerria, Irpinen.

Martxoaren 2an, bi Sukhoi Su-25 errusiarrek aire-erasoak egin zituzten Irpinen. Bi misilek etxebizitza-eraikin bat jo zuten, haur bat hil eta emakume bat zaurituz.[30][31][32] Su-25etako bat ukrainar indarrek eraitsi zuten, Errusiaren Guardiako Eraso Hegazkintzako 18. Errejimentuaren parte bezala identifikatu zutena.[33][34]

Ukrainako funtzionario militarrek jakinarazi zutenez, Errusiako Indarrak indarra galtzen hasiak ziren, hildako handiak harturik eta "muga desegokian" geldituak.[35][36]

Martxoaren 3an, Kiev Oblasteko Estatuko Administrazioak iragarri zuen Ukrainako Gobernuak laguntza humanitarioa bidaltzen ari zela Butxa eta Irpinera, bai eta bi hirietan ebakuazioak ere prestatzen ari zela; hala, 1,500 emakume eta haur baino gehiago trenez ebakuatu zirela jakinarazi zuten, bai eta beste 250, autobusez.[37][38] Hala ere, Ukrainako funtzionarioek jakinarazi zutenez, ebakuazioak konplikatuak izan ziren, borroketan zehar trenbide batzuk suntsitu baitzituzten.[39]

Valerii Zaluzhny-k, Ukrainako Indar Armatuen Komandante Nagusiak, iragarri zuen Sukhoi Su-30 ehiza-hegazkin errusiar bat Irpinen gainera eraitsi zutela Ukrainako aire-defentsak martxoaren 3an.[40][41]

Martxoaren 5ean, Ukrainako Indarrak Irpinetik Kievera oinez ebakuatzen hasi ziren zibilak, nahiz eta suntsitutako zubi batek ahaleginak zaildu zituen.[42][43]

2022ko martxoak 6–10[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 6an, Errusiako Indarrek Irpingo zati bat bereganatu zuten.[44] Goizean, hiriko Ukrainako komandante militarrak –Oleksiy Kuleba [uk]– hiritik kanporanzko ebakuazio-bideetako asko ez zirela seguruak adierazi zuen.[4] Egun horretan, beranduago, zibilen ebakuazio-prozedura batean, 8 zibil hil ziren –2 ume barne– Errusiako Indarren mortero-unitateek ebakuazio-bidea bonbardatu zutenean; iturriek diotenez, bonbardaketa-lekuaren inguruan Ukrainaren artilleria-posizio bat zegoen.[4][45]

Human Rights Watchen arabera, baliteke Errusiako bonbardake horrek nazioarteko zuzenbide humanitarioak eskaturiko betebeharrak urratu izana. Era berean, erakundeak adierazi zuenez, Ukrainak hildako zibilak saihesteko betebeharra zuen ere, eremu zibiletan ekintza militarrik ez eginez.[46] Pavlo Li, Lurralde Defentsako Indarretan sartutako aktore ukrainarra, Errusiaren bonbardaketetan hil zen egun hartan.[47]

Martxoaren 8an, hiriko ukrainar indarren zati bat agintzen ari zen Markuxynek adierazi zuen Errusiako Indarrek hiria errenditzeko exijitu ziotela. Hark ideia baztertu zuen, hurrengoa adieraziz: "Irpin ezin da erosi, Irpinek borroka egiten du".[48][49]

Martxoaren 9an, Errusiako tropak Irpingo kaleak patruilatzen ikusi zitezkeen.[50] Ukrainako Indarrek eskala-handiko ebakuazio bat egin zuten orduan Kiev Oblast osoan, Irpinen barne; hala, Kieveko Oblastean zehar 20,000 zibil atera zituzten.[51] Geroago, Kiev Oblasteko Estatuko Administrazioak adierazi zuenez, Irpinen borrokak jarraitu zuten egun hartako gauean zehar.[52]

2022ko martxoak 13–14[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 13an, kontrol bateko Errusiako Indarretako kideek atzerriko kazetariak zeramatzan auto bati tiro egin zioten, Brent Renaud kazetari estatubatuarra hil eta beste bi kazetari zaurituz. Renaudek The New York Timesek emandako prentsa-kreditazioak zeramatzan, nahiz eta 2015etik argitalpenerako lan egiten ez zuen.[53][54]

Martxoaren 14an, Mykhailyna Skoryk-Xkarivska [uk], Irpingo Udaleko kideak, adierazi zuen Irpin erdia Errusiako Indarrek okupatuta zutela.[1]

2022ko martxoak 23–24[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 23an, Markuxynek adierazi zuen ukrainar indarrek hiriaren %80a kontrolatzen zutela;[55] France 24k, berriz, lurrean zeuden ukrainar indarrak aipatuz, Errusiak hiriaren erdia kontrolatzen zuela aitortu zuen.[56]

2022ko martxoak 28[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 28an, Markuxynek sare sozialetan esan zuenukrainar indarrek Irpin berreskuratu zutela. Hasierako ziurgabetasunaren ostean,[57][58] Reutersek hiria ukrainar kontrolpean zegoela baieztatu zuen martxoaren 30ean; CNNk, martxoaren 31n, ukrainar hiriaren kontrola baieztatu zuen ere.[3][59]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bere izena ezezaguna da, egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Mass graves in Ukraine: Battered cities are digging makeshift burial sites. BBC News 14 March 2022.
  2. https://www.understandingwar.org/backgrounder/russian-offensive-campaign-assessment-march-28
  3. a b Hnidyi, Vitalii; Karazy, Sergiy. (30 March 2022). «Russia bombs Ukraine cities, despite pledge to pull back from Kyiv» Reuters.
  4. a b c Addario, Lynsey. (6 March 2022). «Russian forces fire on evacuees, leaving 4 people dead outside Kyiv.» The New York Times.
  5. https://www.spiegel.de/international/europe/impressions-from-an-embattled-kyiv-courage-desperation-and-defiance-fuels-the-defense-of-ukraine-a-b049f66f-4046-46ae-b867-2291e31966e0
  6. https://www.washingtonpost.com/world/2022/03/15/ukraine-kyiv-russia-war/
  7. https://www.msn.com/en-us/news/world/we-will-blow-it-up-last-bridge-to-kyiv-stalls-russian-advance/ar-AAUGM6b
  8. https://en.interfax.com.ua/news/general/819473.html
  9. https://edition.cnn.com/europe/live-news/russia-ukraine-war-news-05-03-22/h_d011f43e2c627e95388dffef377cbbd1
  10. (Ingelesez) Kramer, Andrew E.; Berehulak, Daniel. (2022-03-29). «In Kyiv Suburb, Ukrainian Military Claims a Big Prize» The New York Times ISSN 0362-4331..
  11. (Ingelesez) Guerin, Orla. (2022-04-01). «Battle for Irpin: Russian forces pushed out of Kyiv suburb» BBC News.
  12. Clark, Mason; Barros, George; Stepanenko, Kateryna. (27 February 2022). «Russia-Ukraine Warning Update: Russian Offensive Campaign Assessment, February 27, 2022» Critical Threats.
  13. a b (Ingelesez) «Latest Military Situation in Ukraine, 27 February 2022 (Map Update)» Islamic World News 27 February 2022.
  14. a b c Clark, Mason; Barros, George; Stepanenko, Kateryna. (27 February 2022). «Russia-Ukraine Warning Update: Russian Offensive Campaign Assessment, February 27, 2022» Critical Threats.
  15. «Буча, Ірпінь, Гостомель: Кулеба назвав найнебезпечніші місця Київської області» depo kyiv 2 March 2022.
  16. «'Hand-to-hand combat': Street battles rage on Kyiv's edge» France 24 2022-03-07.
  17. Episkopos, Mark. (2022-03-17). «Ukraine Launches Counteroffensives in Key Cities» National Interest.
  18. «Відео розгромлених колон російської техніки в Конотопі та Ірпені» t1.ua 25 February 2022.
  19. «ЗСУ розтрощили російську військову колону в Ірпені» TCH 25 February 2022.
  20. «В Ірпені помітили російських військових, які переодяглися у цивільне (відео)» Segodnya 26 February 2022.
  21. Орлова, Віолетта. (27 February 2022). Бої за Ірпінь, Бучу, та Гостомель: що відбувається в цих населених пунктах на Київщині. .
  22. «Мешканці Бучі спалили коктейлями Молотова два російських БМД — Арестович» HB 27 February 2022.
  23. «ЗСУ відбили Ірпінь у окупантів» Segodnya 27 February 2022.
  24. «Ірпінь відбитий. Купа трупів росіян - мер закликав об'єднуватися» Gazeta 27 February 2022.
  25. «Бої в Ірпені: "шість окупантів знищено, мінус один БТР, працюємо далі"» Novynarnia 27 February 2022.
  26. «Advisor to the President of Ukraine: Russian invaders broke through into Bucha, Irpin, and Hostomil, their advance was stopped» pravda 27 February 2022.
  27. Горбач, Наталія. (27 February 2022). «Колона окупантів заблокована: ЗСУ підірвали міст між Бучею та Ірпенем (ВІДЕО)» Depo Kyiv.
  28. «"Якби ж ви знали...": Арестович про знищення військової техніки окупантів» TCH 28 February 2022.
  29. «До 14:00 було знищено понад 200 одиниць техніки окупантів на напрямках траси Ірпінь-Житомир, - Арестович» Espreso 28 February 2022.
  30. «Російські окупанти ракетами обстріляли Ірпінь: подробиці» TCH 2 March 2022.
  31. «Уранці окупанти завдали двох авіаударів по Ірпеню, зруйновано житловий будинок. Фото і відео» Gordonua 2 March 2022.
  32. «Внаслідок ворожого обстрілу Ірпеня загинула дитина та поранили жінку» 24tv 3 March 2022.
  33. Орлова, Віолетта. (2 March 2022). Знищено російський літак Су-25, який бомбив Ірпінь (фото). .
  34. «Збито російський Су-25, який бомбив Ірпінь» mil.in.ua 2 March 2022.
  35. «"Легкої прогулянки" не вийшло": в ЗСУ розповіли про ситуацію в Україні і "прозріння" окупантів» TCH 3 March 2022.
  36. «Генштаб заявляє про «перехоплення ініціативи у російських окупантів»» Radiosvoboda 2 March 2022.
  37. «ІРПІНЬ ТА БУЧА – УКРАЇНСЬКІ!» КИЇВСЬКА ОБЛАСНА ДЕРЖАВНА АДМІНІСТРАЦІЯ 3 March 2022.
  38. БАЛАЧУК, ІРИНА. (3 March 2022). «З Ірпеня і Бучі вивезли понад 1,5 тисячі жінок і дітей, з Фастівщини – ще 500» Pravda.
  39. «Буча, Ірпінь, Гостомель і Ворзель: що відбувається в найгарячіших точках Київщини» Ukrinform 3 March 2022.
  40. «Російський літак СУ-30 збили у небі над містом Ірпінь – Залужний» Radiosvoboda 3 March 2022.
  41. Гірко, Вікторія. (3 March 2022). «Над Ірпенем збили російський літак Су-30» Fakty.
  42. «Люди після бомбардувань намагаються покинути місто Ірпінь (відео)» Radiosvoboda 5 March 2022.
  43. «З Ірпеня на Київщині триває евакуація населення (фото, відео)» Konkurent 6 March 2022.
  44. «ОКУПАНТИ ЗАХОПИЛИ ЧАСТИНУ ІРПЕНЯ І ВБИЛИ МІНІМУМ 8 ОСІБ: МЕР ПОВІДОМИВ ПРО СИТУАЦІЮ В МІСТІ» TCH 6 March 2022.
  45. «Під час евакуації з Ірпеня війська РФ відкрили вогонь по цивільних, є загиблі – кореспондент Радіо Свобода» Radio Svoboda 6 March 2022.
  46. (Ingelesez) Ukraine: Russian Assault Kills Fleeing Civilians. Human Rights Watch 8 March 2022.
  47. Pasha Lee, Ukrainian Actor and TV Host, Killed by Russian Shelling at 33. IMDb.
  48. (Ingelesez) "Irpin can't be bought, Irpin fights": Mayor refuses Russian demand to surrender. 8 March 2022.
  49. (Ingelesez) Reuter, Christoph. (2022-03-11). «Impressions from an Embattled Kyiv: Courage, Desperation and Defiance Fuels the Defense of Ukraine» Der Spiegel ISSN 2195-1349..
  50. Exclusive: Footage shows Russian troops inside besieged Irpin, 13 miles from central Kyiv. ITV News 9 March 2022.
  51. «До 20 тысяч человек были эвакуированы из Бучи, Ирпеня, Гостомеля, Ворзеля и других городов Киевской области» TCH 10 March 2022.
  52. Житомирська траса, Буча, Ірпінь, Макарів - найнебезпечніші напрямки Київщини. 10 March 2022.
  53. Alex Woodward; David Harding. (13 March 2022). «Award-winning US filmmaker Brent Renaud killed by Russian forces in Ukraine, authorities say» The Independent.
  54. Keiran Southern. (13 March 2022). «American journalist Brent Renaud shot dead near Kyiv» The Times.
  55. Kyiv suburb Irpin now 80% under Ukrainian control, mayor says. CNN 23 March 2022.
  56. The battle of Irpin: Meeting the Ukrainian resistance. France24 24 March 2022.
  57. (Ingelesez) Mayor tells CNN that Ukraine has reclaimed Kyiv suburb Irpin from Russian forces. CNN 2022-03-28.
  58. (Ingelesez) «Irpin mayor says Kyiv suburb 'liberated' from Russian forces» Timeso of Israel.
  59. Cotovio, Vasco; Pleitgen, Frederik; Blunt, Bryon; Markina, Daria. (31 March 2022). Ukrainians have retaken Irpin from the Russian invaders. But it's a city that now lies in ruins. CNN.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]