Ur-jauzi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ur-jauzi bat fenomeno geologiko bat da, zeinetan ur ibilgu bat altuera batetik amiltzen den.

Ur-jauziak sortzeko arroka gogor baten gainetik joan behar du errekak eta gertakari geologiko batek sortutako amildegia aurkitu. Hau faila bat, haustura bat edo bestelakoa izan daiteke. Orokorrean azpian dagoen arroka multzoa goikoa baino bigunagoa bada denborarekin higatu eta ur-jauzia geroz eta altuagoa egingo da.

Ur-jauziek denborarekin aldatzen dute (bai urtaro bakoitzean bai eta urteetan zehar) eta sailkapen ezberdinak dituzte euren formaren arabera.

Iguazuko ur-jauziak (Argentina)

Ur-jauziak munduan

Delikako ur-jauzia (Araba), neguan.

Garaieraren arabera

World Waterfall Databasearen arabera honako hauek dira munduko ur-jauzirik garaienak. Gocta ur-jauzia, 14. agertzen dena, jauzi bakar batean garaiera gehien duen 3.a da, berriki jakin den bezala.

Izena Garaiera Herrialdea
Angel 979 m Venezuela
Tugela Falls 948 m Hegoafrika
Las Tres Hermanas 914 m Peru
Olo'upena 900 m Estatu Batuak
Vinnufossen 860 m Norvegia
Balaifossen 850 m Norvegia
Pu'uka'oku 840 m Estatu Batuak
Browne ur-jauziak 836 m Zeelanda Berria
Strupenfossen 820 m Norvegia
Ramnefjellsfossen 818 m Norvegia
Waihilau 792 m Estatu Batuak
Colonial Creek ur-jauziak 788 m Estatu Batuak
Mogenfossen 773 m Norvegia
Gocta 771 m Peru
Mutarazi 762 m Zimbawe

Ur-bolumenaren arabera

World Waterfall Databasearen arabera honako hauek dira munduko ur-jauzirik handienak ur-bolumenaren arabera.

Izena Bolumena (oin-kubiko segundoko) Ibaia Herrialdea
Inga ur-jauziak 1.500.000 Kongo ibaia Kongoko Errepublika Demokratikoa
Livingstone ur-jauziak 1.240.000 Kongo ibaia Kongoko Errepublika Demokratikoa
Boyoma ur-jauziak 600.000 Lualaba Kongoko Errepublika Demokratikoa
Guaira 470.000 Parana Brasil
Khone 410.000 Mekong Laos
Niagara 212.000 Niagara ibaia Estatu Batuak / Kanada
Celilo ur-jauziak 191.215 Columbia ibaia Estatu Batuak
Para 125.000 Caura Venezuela
Cachoeira de Paulo Afonso 100.000 Sao Francisco Brasil
Urubupunga 97.000 Parana Brasil
Iguazuko ur-jauziak 61.660 Iguazu Argentina / Brasil
Patos e Maribondo 53.000 Rio Grande Brasil
Victoria ur-jauziak 38.340 Zambezi Zimbawe / Zambia
Virginia ur-jauziak 35.300 Hegoaldeko Nahanni ibaia Kanada
Grand Falls 35.000 Hamilton ibaia Kanada

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ur-jauzi Aldatu lotura Wikidatan