Usain Bolt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Usain Bolt
Usain Bolt
Datu pertsonalak
Izen osoa Usain St. Leo Bolt
Jaio 1986ko abuztuaren 21a
Trelawny (Jamaika)

Usain Bolt (Trelawny, Jamaika, 1986ko abuztuaren 21a - ) atleta jamaikarra da. Bere azkartasunagatik, Lightning Bolt. tximista, deitzen diote. Bere probak abiadurakoak dira, batez ere 100 eta 200 metroko lasterketak. Bere gorpuzkeragatik da nabarmena beste atleten artean, izan ere, 1,96 m neurtzen ditu eta 86 kg pisatzen ditu. Bere plus-marka mundialak harrotasunez erakutsi ditzake; 100 metroetan 9,69 segundoko denbora lortu zuen, munduko marka ezarriz, 2008ko abuztuaren 16ean 2008ko Beijingo Olinpiar Jokoetan, eta urte berean abuztuaren 20an 200 metroetan 19,30 segundoko denborarekin erakutsi zuen bere bizkortasuna. 4x100 metroko erreleboetan ere munduko marka egin zuen, Nesta Crater, Michael Frater eta Asafa Powellekin batera, hauek guztiak 2008an Beijingen (Txinan) ospatu ziren Joko Olinpikoetan lortu zituen emaitzak dira. Munduko lehenengo atleta da hiru plus-markak gainditzen dituena txapelketa bakar batean eta munduan dagoen gizakirik azkarrena da historia guztian zehar, gaur egun arte. 2008an egindako esfortzua saritzeko Urteko Atleta izendatu zuten IAAFen partez Jelena Isinbajevarekin batera.

2009ko abuztuaren 16an Berlingo Atletismoko Munduko Txapelketan 100 metroetako errekorra berriz ere hautsi zuen, oraingoan denbora 9,58 segundora jaitsiaraziz. Abuztuaren 20an, 200 metroetako errekorra ere hautsi zuen, marka 19,19 segundoan ezarriz.

2011ko Munduko Txapelketan, Daegun, irteera ustela egin eta lehiatik kankpo geratu zen 100 metroko lasterketan, harrigarriki.

2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan, 100 metrokoan, 9,63 segundo egin zuen, inoizko bigarren markarik onena, zortzi finalistetatik zazpik hamar segundoren azpitik lasterkatu zuten finalean. Bi olinpiar jokotan 100 metroko lasterketa irabazitako hirugarren gizona da horrez gero, Archie Hahn (1904) eta Carl Lewisen ondoren (2006).

Olinpiar urte berean, 200 metrokoan ere nagusitu zen, eta horrela bi lasterketa laburrenak bi aldiz jaraian irabazitako lehen gizaki bilakatu zen. Olinpiar errekorra berdintzetik bi ehunenekora sartu zen (19,32 segundo), zein 2008tik bere eskuetan den.

Horretaz gain, lasterketan bigarren eta hirugarren beste bi jamaikar iritsi ziren helmugara, Yohan Blake eta Warren Weir, hain zuzen ere, eta biak ere beren marka pertsonalak hobetuz.

Londresko Olinpiar Jokoetan atletismoa borobiltzeko, Jamaikako taldearekin errelebo laburreko lasterketa, hots, 4x100 metrokoa, irabazi zuen, gainera 37 segundotik behera eta munduko errekor berria ezarriz 36,84 segundoan. Harekin, lehenengo hiru tandetan Nesta Carter, Michael Frater eta Yohan Blake.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Usain Bolt Aldatu lotura Wikidatan