Daegu
Wikipedia(e)tik
|
Daegu |
|
|---|---|
![]() |
|
| Izen ofiziala | 대구 |
| Estatua | |
| Probintzia | Yeongnam |
| Alkatea | Kim Bum-il (김범일) |
| Koordenatuak | 35°52′N 128°36′E / 35.867°N 128.600°EKoordenatuak: 35°52′N 128°36′E / 35.867°N 128.600°E |
| Eremua | 884,10 km2 |
| Dialektoa | Gyeongsang dialektoa |
| Biztanleria | 2.446.418 bizt. (2010) |
| Dentsitatea | 2.767,13 bizt./km² |
| http://english.daegu.go.kr/ | |
Daegu[1] (koreeraz: 대구, 大邱, tɛɡu ahoskatua, euskaraz 'muino handia'), lehen Taegu transliteratua, Hego Koreako hego-ekialdeko hiria eta Kyongsang-pukto probintziako hiriburua da, Nakdong eta Kumbo ibaien bilgunean dagoena, Pusan hiriaren ipar-mendebalean. 2.228.834 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Banaketa administratiboa[aldatu]
Daegu 7 barrutitan (gu) eta konderri (gun) batean banaturik dago:
- Jung-gu (중구, 中區) – erdialdeko barrutia.
- Dong-gu (동구, 東區) – ekialdeko barrutia.
- Seo-gu (서구, 西區) – mendebaldeko barrutia.
- Nam-gu (남구, 南區) – hegoaldeko barrutia.
- Buk-gu (북구, 北區) – iparraldeko barrutia.
- Suseong-gu (수성구, 壽城區)
- Dalseo-gu (달서구, 達西區)
- Dalseong-gun (달성군, 達城郡)
Klima[aldatu]
| Datu klimatikoak (Daegu (1981−2010)) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.5 | 8.3 | 13.5 | 20.6 | 25.3 | 28.3 | 30.3 | 31.0 | 26.7 | 21.9 | 14.7 | 8.2 | 19.5 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.6 | 2.9 | 7.8 | 14.3 | 19.1 | 22.8 | 25.8 | 26.4 | 21.7 | 15.9 | 9.0 | 2.9 | 14.1 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −3.6 | −1.6 | 2.8 | 8.4 | 13.5 | 18.2 | 22.3 | 22.8 | 17.6 | 10.8 | 4.2 | −1.5 | 9.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 20.6 | 28.2 | 47.1 | 62.9 | 80.0 | 142.6 | 224.0 | 235.9 | 143.5 | 33.8 | 30.5 | 15.3 | 1064.4 |
| Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 4.5 | 5.2 | 7.3 | 7.8 | 8.6 | 9.5 | 14.4 | 12.8 | 9.6 | 5.1 | 5.0 | 4.3 | 94.1 |
| Eguzki orduak | 193.5 | 185.2 | 202.9 | 220.4 | 229.7 | 183.8 | 151.3 | 165.3 | 161.1 | 203.2 | 180.0 | 189.7 | 2266.0 |
| Hezetasuna (%) | 54.4 | 53.6 | 54.1 | 53.2 | 58.7 | 65.5 | 73.8 | 72.9 | 71.3 | 64.5 | 60.3 | 56.8 | 61.6 |
| Iturria: Koreako Meteorologia-Elkartea [2] | |||||||||||||
Ekonomia[aldatu]
Bi unibertsitate ditu, eta aireportua. Burdinbide eta errepide-gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen (garia, garagarra, arroza, tabakoa, fruitu-arbolak) merkataritza, administrazioa eta industria (ehungintza, janari industria, tresneria elektrikoak eta mekanikoak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Herri eta hiri senidetuak[aldatu]
Atlanta (Ameriketako Estatu Batuak) (1981)
Almaty (Kazakhstan) (1990)
Qingdao (Txina) (1993)
Minas Gerais (Brasil) (1994)
Hiroshima (Japonia) (1997)
San Petersburgo (Errusia) (1997)
Milan (Italia) (1998)
Plovdiv (Bulgaria) (2002)
Taipei (Taiwan) (2010)
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-10.
- ↑ Koreako Meteorologia-Elkartea, 평년값자료(1981−2010) 대구(143), http://www.kma.go.kr/weather/climate/average_30years.jsp?yy_st=2011&stn=143&norm=M&x=31&y=9&obs=0&mm=5&dd=27.
