Valentina Terexkova

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Valentina Vladimirovna Terexkova
Валенти́на Влади́мировна Терешко́ва
RIAN archive 612748 Valentina Tereshkova.jpg
1969ko irudia
Valentina Tereshkova Signature.svg
Sobietar kosmonauta
Herrialdea  Sobietar Batasuna
ErrusiaErrusia
Egoera Erretiratua
Jaiotza 1937ko martxoaren 6a (77 urte)
Bolshoje Maslennikovo, Jaroslavleko oblasta, Errusiako SESF,  Sobietar Batasuna
Lehenengo lanbidea(k) Hegazkinlaria
Graduazio militarra Major-jenerala
Denbora espazioan 2 egun, 23 ordu eta 12 minutu
Aukeratze-urtea 1962
OKI(ak), guztira 1
Misioa(k) Vostok 6
Misioaren entseina(k) Vostok5-6patch.png
Erretiroa 1997
Saria(k) Sobietar Batasuneko Heroia

Valentina Vladimirovna Terexkova (errusieraz: Валенти́на Влади́мировна Терешко́ва; Bolshoje Maslennikovo, Jaroslavleko oblasta, Errusiako SESF, 1937ko martxoaren 6a - ) sobietar kosmonauta da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea Vostok 6 espazio-ontzian 1963ko ekainaren 16an. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen pertsona ez-militarra ere izan zen espaziora bidaiatzea lortzen zuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maslennikovon jaioa, Errusiako gaur egungo Jaroslavleko oblastan jaioa. Eskola ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingeniaritza ikasten hasi aurretik. Aurrekoez gain jausgailuz saltoak egiten ere aritu zen. 1962. urtean emakume kosmonauta elkarterako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua (Tatiana Kuznetsova, Irina Soloviova, Zhanna Jerkina, Valentina Ponomariova eta Terexkova bera) eta beraz espaziora irteten zen lehen emakumea izateko.

26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espazio-ontzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen. Bere misio artarako ezizena Txaika (Чайка) izan zen, euskarazko kaio izeneko hegaztia. Bere portaerarekin ados ez zegoenez Sergei Koroliov misioko zuzendariak Vostok 6-aren eskuzko kontrolen erabilera debekatu zion, nahiz eta misioko betebeharretan azaldu. 19 urte pasa ziren beste emakume batek, Svetlana Savitskaiak (sobietarra berriz), lurreko orbitara iristeko. Valentinarekin aukeratuak izan ziren beste 4 emakumeek ez zuten Terexkovaren aukera izan.

1963. urteko azaroaren 3an Andrian Nikolaievekin (1929-2004) ezkondu zen eta hurrengo urtean bere alaba Elena erditu zuen (1964). 1982. urtean dibortziatu zen bigarren aldiz 1999. urtean ezkonduz Xapoxnikov doktorearekin (1999 urtean hil zen azken hau).

Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovskiko Aire Srmadako Akademian ikasketetan aritu zen 1969. urtean ingeniaritza espazialean titulua lortu zuen artean. Emakume kosmonauten taldea desegin zen ostera. 1977. urtean ingeniaritzako doktoratua lortu zuen. Gainditu zituen erronkak zela eta zenbait kargu politiko burutu zituen: 1966-1974 boladan Sobietar Goreneko kide izan zen, 1974-1989 urte tartean Sobiet Goreneko Presidiumean parte hartu zuen eta 1969tik 1991 arte Alderdi Komunistako Komite Nagusian iraun zuen. 1997an erretiratu zen azkenik Aire Armadatik eta baita Kosmonauta zerbitzutik.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Valentina Terexkova