Karelia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau eremu geografikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karelia (argipena)».
Kareliako egungo banaketa politikoak
Kareliako banaketa tradizionalak erakusten dituen mapa.

Karelia[1], Ipar Europako eremu geografiko bat da, gaur egun, Finlandia (Ipar Karelia eta Hego Karelia) eta Errusiaren artean (Kareliako Errepublika eta Leningradoko Oblasta) banatua dagoena.

Kareliera, finlandiera eta estonieraz, Karelia, Karjala deitzen da (Karyala ahoskatua); errusieraz Карелия (Kareliya) eta suedieraz Karelen.

Historikoki, Kareliako zatiak, Suedia, Novgorod eta Errusiarenak izan dira, eta, administratiboki, sekula ez dute eremu batu bat osatu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suedia eta Novgorodeko Errepublikak, Karelia eta Ingriagatik borrokatu zuten XIII. mendean. 1323ko Nöteborgeko Hitzarmenak, bien artean banatu zuen Karelia. Vyborg, (karelieraz Viipuri), suediar probintzia berriaren hiriburu bihurtu zen.

Suediar Inperioaren garaian, Ladoga lakua eta Sestra ibaia Auniseko istmoan, Suedia eta Errusiaren arteko muga bezala ezarri zen.

1721ko Nystadeko Hitzarmenak, Errusia eta Suediaren artean sinatua, Kareliaren zatirik gehiena Errusiari ematen zion. Mendekuzko gerra batean, Kapelen Gerra deritzona, errusiarrek aurrera egitea lortu zuten, ia lurralde osoa bereganatuz.

Finlandiar Gerran Errusiak Finlandia konkistatu ondoren, emandako probintzien zatiak (Antzinako Finlandia) Finlandiako Dukerri Handira erantsi ziren. 1917an, Finlandiak bere independentzia lortu zuen, eta muga, 1920ko Tartuko Hitzarmenaren bidez berretsi zen.

Errusiako Gerra Zibila amaitu ondoren, eta 1922an Sobietar Batasuna ezarri ondoren, Kareliako zati errusiarra, Kareliako Errepublika Autonomoan bihurtu zen 1923an.

1939an, Sobietar Batasunak Finlandia eraso zuen, Neguko Gerra abiaraziz. Finlandiarrek, nahiko arrakastarekin borrokatu zuten Karelia iparraldean, Karelia Zurian sartzea lortuz. Baina Kareliako istmoan (edo Auniseko istmoan), errusiar armadak, finlandiarren defentsak gainditu ahal izan zituen. Moskuko Bakean, finlandiar Kareliaren zatirik gehiena, SESBi emana izan zen. 400.000 pertsona baino gehiagok, ia biztanleria osoa, ihes egin zuen eta birkokatu egin behar izan zen.

1941ean, Hirugarren Reichak SESBi egindako erasoa probestuz, Karelia, hiru urtez birkonkistatua izan zen (1941-1944), urte hauetan, Ekialdeko Karelia ere, finlandiarrek hartu zutelarik.

1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, ia Karelia osoa, berriz SESBen barneratua izan zen, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barne, Kareliako Errepublika Autonomoa izenarekin, hiriburu bezala, Petrozadovsk zuelarik.

Finlandiaren jabetzapean geratu den Kareliaren zati txikia, Ekialdeko Finlandia eta Hegoaldeko Finlandia probintzien eta Ipar Karelia eta Hego Karelia eskualdeen zati da. Finlandiako zatian dauden hiririk garrantzitsuenak, Lappeenranta, Joensuu eta Imatra dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karelia Aldatu lotura Wikidatan