Van
Wikipedia(e)tik
Van (turkieraz Van, armenieraz Վան, kurderaz Wan) Turkia ekialdeko hiri bat da Van aintziraren ekialdeko ertzean dagoena, Van probintzian, probintzia honen hiriburua ere badelarik. 2005eko erroldaren arabera, 284.464 biztanlekoa da hiriko biztanleria. Zenbaki ofizialik ez dagoen arren, herriko biztanleriaren gehiengoa kurdua da.
Bere izenaren jatorria, antzinako armenieratik dator, van, "herria" esan nahi duena.
[aldatu] Historia
Bertan aurkitzen diren harrizko etxeen hondakinak, K. a. VIII. mendean datatuak daude, Urartuko erresumako gune nagusia izan zenean. Ninive erori ondoren (K. a. 612)an, jarraika, mediarrek, Pontoko erregeek, arabiarrek (VII. mendea) eta armeniarrek (VIII. mendea) hartu zuten. Ondoren, 1071. urtearen ondoren, Seliuzidar Dinastiarena izatera pasa zen eta Otomandar Inperioarena 1543an. Errusiar ahalmen militarrak atxiki zuen (1915-1917) Lehen Mundu Gerran zehar. Biztanleria kurdua handia du. Noizbait, bertako biztanle gehienak armeniarrak izan ziren, baina modu basatian kanporatuak izan ziren gerran zehar eta armeniar genozidioa deritzonean. Van, larru, ale, fruitu eta barazkien jasotze eta bidaltze puntua da.
