Joan Karlos I.a Espainiakoa
| Joan Karlos I.a Borboikoa Berorren Maiestatea |
|
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 1975-(e)tik | |
| Aurrekoa | Francisco Franco |
| Oinordekoa | Filipe Borboikoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1938ko urtarrilaren 5a Erroma, Italia |
| Ezkontidea | Sofia Greziakoa |
| Egoitza | Zarzuela jauregia |
| Sinadura | |
Joan Karlos I.a, izen osoa gaztelaniaz Juan Carlos Alfonso Víctor María de Borbón y Borbón-Dos Sicilias edo Juan Carlos I, (Erroma, 1938ko urtarrilaren 5a - ) 1975tik gaur egun arte, Espainiako erregea eta estatuburua da. Francok izendatu zuen bere ondorengo estatuburu, nahiz eta, izatez, errege izatea Joan Karlosen aitari zegokion. Horrela, Franco hil eta gero Espainian monarkia berrezarri zen.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Erroman (Italia) jaio zen 1938ko urtarrilaren 5ean. Madrilen (Espainia), batxilergoa ikasi zuen erbestea eta gero. 1962.ean, Sofia Greziakoarekin ezkondu zen. Hauek dira gaur egundo Espainiako Errege-Erreginak. Ezkontza horretatik hiru seme-alaba dituzte:
- Elena Borboikoa infanta.
- Kristina Borboikoa infanta.
- Filipe Borboikoa printzea. Hau da Koroaren oinordekoa.
1969an Espainiako Gorteek Francisco Francoren oinordekoa dela onartu zuten. 1975eko Azaroaren 22an izendatu zuten Espainiako Errege.
Tituluak [aldatu]
Espainiako Konstituzioak, bere II. tituluko, 56. artikuluko, 2. parrafoan errege-titulua Joan Karlos I.ari ematen dio. Bestelako tituluak erabiltzea ere baimentzen du:[1]
- Espainiako, Gaztelako Erresumako, Leóngo Erresumako, Aragoiko Erresumako, Bi Sizilietako (Napoliko Erresuma eta Siziliako Erresuma), Jerusalemgo Erresumako, Nafarroako Erresumako, Granadako Erresumako, Toledoko Erresumako, Valentziako Erresumako, Galiziako Erresumako, Mallorcako Erresumako, Sevillako Erresumako, Sardiniako Erresumako, Kordobako Erresumako, Korsikako, Murtziako Erresumako, Menorcako, Jaéngo Erresumako, Algarveko Erresumako, Algecirasko Erresumako, Gibraltarko Erresumako, Kanarietako, Mendebaldeko Indietako, Ekialdeko Indietako eta Ozeano Itsasoko Uharte eta Lehorreko erregea.
- Austriako artxidukea.
- Borgoiniako dukerriko, Brabanteko dukerriko, Milanerriko, Atenasko dukerriko eta Neopatriako dukerriko dukea.
- Habsburgoko, Flandriako, Tirolgo, Roussillongo eta Bartzelonako kondea.
- Etab.[2]
- Errege Katolikoa (edo Berorren Gorentasun Katolikoa).
- Indar Armatuetako Kapitain Nagusia.
- Urrezko Ardi-larruaren Ordenako Maisu Subirano Handia.
- Karlos III.aren Ordenako Maisu Handia.
- Elisabet Katolikoaren Ordenako Maisu Handia.
- Meritu Zibilaren Ordenako Maisu Handia.
- Antso X.a Jakitunaren Ordenako Maisu Handia.
- San Raimundo Peñafortekoaren Ordenako Maisu Handia.
- Montesa Ordenako, Alcántarako Ordenako, Calatravako Ordenako eta Santiagoko Ordena militarretako Maisu Handia.
- San Xabierren Ordenako, Iragarpenaren Ordenako, Jarreteraren Ordenako eta Britainiar Inperioaren Ordenako zalduna.
- Greziako eta Maltako Ordenako bailea.
- Sabako Erreginaren eta Irango Reza dinastiaren Lepoko Handia.
- Japoniako Crisantemo Ordenako Axubeta Handia.
- Ohorezko Legioaren eta Merituaren Ordena Nazionaleko Gurutze Handia.
- Ronda, Sevilla, Granada, Valentzia eta Zaragozako zaldun-elkarteetako Anaia Nagusia.
- UNESCOren Félix Houphouet-Boigny saria.
- Karlomagno saria.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Royal Styles Spain. En heraldica.org
- ↑ Espainiako monarkiak horrenbeste titulu dituenez, garrantzitsuenak idatzi ohi dira, baina badaude gaur egun erabiltzen ez diren hainbat titulu monarkia espainiarrak dituenak:
Hungariako, Dalmaziako eta Kroaziako erregea
Linburgoko, Lotaringiako, Luxenburgoko, Gelderlandeko, Estiriako, Karniolako, Carintiako eta Würtembergeko dukea
Alsaziako landgrave-a
'Suabiako printzea
Franche-Comtéko konde palatinua
Artoisko, Hainauteko, Namurko, Goriziako, Haut-Rhingo eta Kiburgoko kondea
Oristano eta Goceanoko markesa
Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta Burgauko margrave-a
Salinsko, Malinasko, Esloveniar Markako, Pordenoneko eta Tripoliko jauna.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Espainiako Errege Etxearen webgune ofiziala
| Espainiako errege-erreginak | ||
|---|---|---|
|
Fernando II.a eta Elisabet I.a | Joana eta Filipe I.a | Joana eta Karlos I.a | Filipe II.a | Filipe III.a | Filipe IV.a | Karlos II.a | Filipe V.a | Luis I.a | Fernando VI.a | Karlos III.a | Karlos IV.a | Josef I.a | Fernando VII.a | Elisabet II.a | Amadeo I.a | Alfontso XII.a | Alfontso XIII.a Egungoa: Joan Karlos I.a |
||
| Artikulu hau monarkiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |