Wikipedia:Txokoa/2008ko urtarrila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Logotipo berezien inguruan[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon! Aurreko batzuetan hitz egin dugu Euskarazko Wikipedian logotipo bereziak jartzearen inguruan. Hauek pentsatu, diseinatu eta metan eskatzeko denbora behar da, beraz nire proposamena zerrenda bat egitea da eta hau eztabaidatzea. Besterik jartzea merezi duela uste baduzue jarri. Baten batekin ados ez bazaudete erabili {{aurka}} ({{info}}, {{neutral}} eta {{alde}} ere erabili daitezke, noski!). Honan hemen nire proposamena.

  • Martxoak 16, Aberri Eguna
  • Apirilaren 16tik 20ra Euskal Astea
  • Ekainaren 23a San Juan suak
  • Uztailak 6-14 San Ferminak
  • Abenduaren 5-9 Durangoko Azoka
  • Abenduaren 21-22 Santo Tomas/Santamasak
  • Abenduaren 24a, Olentzero

Beno, hauek bururatzen zaizkidanak, zuen ekarpenen zain. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     20:42, 23 Abendua 2007 (UTC)

Juxtu gai hau plazaratzekotan ibili naiz ni ere!
Ni San Ferminen, Santo Tomasen eta San Juan suen kontra nago. Badaude beste jai asko garrantzi antzekoa dutenak eta ez zait egokia iruditzen batzuk bakarrik aipatzea. Bestalde Abenduak 3 (Nafarroaren eta Euskararen eguna) aipatzeko modukoa dela uste dut. --Janfri; bai esan? 21:27, 23 Abendua 2007 (UTC)
 Neutrala. Honen harira nik uste jai batzuek badutela garrantzia. Egia da asko ditugula eta ezin ditugula horiek guztiak zerrendatu, baina ideia batzuk jartzearren zen. Orain ikusita ihauteriak bai sartuko nituzkela... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     21:37, 23 Abendua 2007 (UTC)
Nahi izatekotan, logotipo osoa ez, baina wikiaren goiburukoa alda daiteke... Posibilitate modura aztertzeko dinot.--Janfri; bai esan? 23:27, 23 Abendua 2007 (UTC)
 Neutrala Ideia ona da... baina nik nioen zapi gorri bat adibidez uztailaren 6ko eguerditik 7ra... ttuntturro bat ihauterietako egunetan. Horrelako zerbait.
Ah! Eta komeni da baita 25.000 artikulu lortu ditugula dioen logotipoa sortzea, laster daude eta! Baditut hainbat ideia artikulu kopuru garrantzitsu hori lortzean zerbait mugitzeko (hitzaldiren bat, iritzi artikulua, tabarra euskal blogosfera osoan...).--Janfri; bai esan? 21:30, 23 Abendua 2007 (UTC)
Ni honekin  Alde, baina ez dakit hori noizko egon daitekeen... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     23:30, 23 Abendua 2007 (UTC)
 Alde. Hala ere, Korrika eta Euskararen Nazioarteko eguna ere aipatuko nituzke. Zer deritzozue? Tximist - Zer berri? 23:42, 23 Abendua 2007 (UTC)
Euskararen Nazioarteko egunarekin ni ere ados, baina... aurten tokatzen da Korrika berriro? Ni bi urtero denez asko galtzen naiz, baina aurten ez ote da izan? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     00:13, 24 Abendua 2007 (UTC)
Ez, aurten ez dago korrikarik, iaz izan zen eta.--Janfri; bai esan? 08:25, 24 Abendua 2007 (UTC)
 Alde: Euskal Wikipedia pertsonalizatzearen alde nago. Aipatu dituzuen oroigarri guztiak jarriko nituzke, eta ahal den heinean zerrenda luzatzen joango gara pixkanaka (Gasteizen ere jaiak baditugu! Kar, kar!) --Unai Fdz. de Betoño 20:49, 25 Abendua 2007 (UTC)

Eguberri on! Sanferminak, Sansebastianak, nik jarriko nituzke baina Bilboko Aste Nagusia (Donostiakoa ere), Gasteizko Birjinak, Baionakoak etab. ere jarri beharko ziren. Eta Irungo sanmartzialak, Hondarribiko alardea, Zarauzko Euskal jaiak... festa herrikoi asko dago. Ez dakit honetan nola egin dezakegun, hiriburuetako festak soilik, garrantzi puntu bat duten guztiak ala bat ere ez. Gero festa orokorrak Theklan-ek esan dituenak gehi beste batzuk proposatuko nituen:

  • Urtarrilaren 20a, sansebastianak.
  • Otsailak 5, Santa Ageda, euskal zaindaria.
  • Martxoak 16 (ez da beti data honetan, aste santuko igandean), Aberri Eguna
  • Apirilaren 16tik 20ra Euskal Astea
  • Ekainaren 23a San Juan suak
  • Uztailak 6-14 San Ferminak
  • Abuztuan, Bilboko Marijaia
  • Abenduaren 3a, Euskararen eta Nafarroaren eguna
  • Abenduaren 5-9 Durangoko Azoka
  • Abenduaren 21 Santo Tomas/Santamasak
  • Abenduaren 24a, Olentzero

Kabri, (erantzunak hemen) 22:33, 25 Abendua 2007 (UTC)

 NeutralaAupa denok! Niri oso ideia ona iruditzen zait. Bai data garrantzitsuetan (aipatu diren ia denak) eta Wikipediarentzako inportanteak direnetan (25.000 artikuluena). Hala ere, jaien kontuarekin iruditzen zait ezin dela jai guztietan logotipo berezia ipintzen ibili; priorizatu behar dela. Hau da, izaera lokala soilik duten jaietan ez nuke logotipo berezirik jarriko. Beraz, Bilboko, Donostiako, Baionako eta Gasteizko jaietan ez nuke egingo, bai ordea Sanferminetan (arrazoia: errelebantzia, bai EH osoan eta bai munduan). Zer iruditzen?? Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 22:45, 25 Abendua 2007 (UTC)
 Alde Nik ere horregatik aipatzen nuen Sanferminena, duten garrantzia dela eta. Beste jaiak nik ez nituzke aipatuko logotipoan (bai ordea, agian, Sitenoticean). Nik uste dut orokorran leku askotan ospatzen diren jaiek (Santo Tomasak edo Ihauteri edo Santa Agedak) bai aipatu behar direla. San Ferminetan egingo nukeena da Uztailaren 7an logotipoa zapi gorri bat jantzita jartzea litzateke. Eta besteetan ba ez egitea hor ezer ere ez. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     00:40, 26 Abendua 2007 (UTC)

 Aurka Aurkakorik ere egon daiteke ezta? kar, kar! Askotan ikusi dut, katalanezko Wikipedian adibidez, logotipoa aldatua data garrantzitsuren batean, eta esan beharra daukat ez zaidala batere gustatzen. Ez zait ondo iruditzen jai edota gertakizun bereziak Wikipedian aldarrikatzea. Hala ere, ideia honekin nahiko gogotsu zabiltzatenez, gehiengoaren nahia jarraituko dut, eta ildo horretan nire iritzia emango dut: jai garrantzitsuenak eta zabalenak soilik aipatzea, izaera lokala dutenak (hiriburuetako festak adibidez) kanpoan utziz. Eta logotipoa aldatu ezkero, ez dadila beste Wikipediaren baten ikusi dudan bezain hortera izan kar, kar! - Keta ?/! 12:26, 26 Abendua 2007 (UTC)

Eta, Olentzero jarri beharrean, Gabon osoetarako egiten badugu zerbait?--Janfri; bai esan? 17:05, 31 Abendua 2007 (UTC)
 Alde Beti ere irudi oso "kurtsiak" sartzen ez baditugu ;) (Sar liteke olentzeroren irudia gabon guztien irudi gisa?) --Orereta (erantzunak) 15:58, 1 Urtarrila 2008 (UTC)

 Aurka Nire ustez wikipediaren neutralitatearen kontra doa. Wikipediarekin zerikusia dutenen alde (25.000 artikuluarena adibidez) nago, baina bestela kontra. Aipatutako data gehienak erlijioarekin erlazionatutako jaiak dira, wikipediak ez du hemen ezer esan beharrik nire ustez. --Alfredo Beaumont 17:42, 31 Abendua 2007 (UTC)

Abeaumontek esandakoa egia da, neutraltasun puntu bat mantendu behar da, orain ohartu naiz. Wikipediarekin zerikusia duten gauzak jartzean behintzat danok gaude ados. Apur bat gehiago pentsatuta, bat egiten dut Abeaumontekin, agian euskararen nazioarteko eguna aipatuz. Azken batean badaude kristauak ez diren euskaldunak —badugu lankide bahai bat—... Aberri egunarekin ere, egongo da identifikatzen ez denik, bere burua abertzaletzat ez duelako... Neutraltasuna mantendu behar da, azken batean denon wikipedia delako.--Janfri; bai esan? 21:39, 4 Urtarrila 2008 (UTC)
Bide batez, noren esku lotuko da 25.000 artikuluen logotipoa egitearen lana? Laster dago kontua eta oker ez banago Meta-Wikikoei edo abisatu behar zaie ez? Hala izatekotan, topa dezakegun burokraziak logoa beilu ez jartzeko, komeni zaigu ahalik eta arinen prest izatea.—Janfri; bai esan? 21:42, 4 Urtarrila 2008 (UTC)
Beno, orduan ados gaude guztiok 25.000 artikuluekin eta Abenduaren 3an Nafarroa eta Euskararen eguna dela aipatzearekin? 25.000koa suposatzen dut burokrataren batek eskatu beharko duela... hala ere ez dakit zenbat tardatzen duen horrek. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     22:07, 4 Urtarrila 2008 (UTC)
Logotipoa itxuraldatzeko adostasun handia lortzen duten gaiekin egin behar da. Beraz, ni ere alde nago Wikipediarekin guztiz lotutako gaiekin (25.000 artikuluena, adibidez) eta abenduaren 3koarekin egitean. Kalitatearen astearekin egiteko denborarik badago? (bestela, aurrera begirako ideia gisa uzten dut hemen). Hala ere, beste bi kontutan egin daitekeela uste dut: Apirilaren 16tik 20ra Euskal Astean (Wikipediarekin lotutako gaia) eta Durangoko Azokan (nire ustez, adostasun handiko gaia). Iritzirik? Orereta (erantzunak) 12:01, 5 Urtarrila 2008 (UTC)
- Txatxi  Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     00:59, 10 Urtarrila 2008 (UTC)
 Neutrala Iepa denoi. Niretzat bai eta ez. Artikulu kopuru jakin batera heldutakoan bai. Euskararren eguna, Olentzero eta Durangoko Azokan ere bai, baina hortik aurrera dena izan daiteke subjektiboa eta euskaldun guztiek nahi ez dutena. —Euskaltzale bat 19:06, 11 Urtarrila 2008 (UTC)

Kategoriak nola ezabatu[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Seguru lehen ere norbaitek galdetu duela, kategoria baten izena aldatu nahi nuen, egin al daiteke hori, ala kategoria ezabatu eta berri bat sortu behar da? Eta nola egiten da? Izena aldatu nahi diodan kategoria hau da: http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Jatorrizko_elementuak --Assar 23:23, 23 Abendua 2007 (UTC)

Mugitu sakatu eta behin izena aldatuta, banan-banan joan kategoriako artikuluak zuzentzen (kategoria zaharretara egongo baitira zuzenduta). Artikulu asko izatekotan, eskatu lana bot batek egin dezan.--Janfri; bai esan? 23:26, 23 Abendua 2007 (UTC)
Ez zait agertzen Mugitu botoia kategoriatan, soilik artikuluetan. Bestalde, kategoria hori hutsik dago, beraz ez nuke artikulurik mugitu beharko.--Assar 09:58, 24 Abendua 2007 (UTC)
Kategoria baten izena aldatu nahi izango banu, nik berria sortuko nuke, eta zaharrean {{ezabatu}} idatziko nuke, kudeatzaileren batek ezaba dezan. --Unai Fdz. de Betoño 10:05, 24 Abendua 2007 (UTC)
Ados. --Assar 14:01, 24 Abendua 2007 (UTC)

Ausazko orrialdearen astea[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon guztiei! Ideia baten berri emateko idazten dut, ea zer deritzozuen. Askotan Wikipedian artikuluak egiten ditugu eta jada ez dira berriro irekitzen horiek zabaltzeko. Horrela artikulu asko oso laburrak dira nahiz eta erraza litzatekeen informazio gehiago jartzea. Horregatik proposamen bat egiten dut: hurrengo hilabetean (edo beranduago ere izan daiteke) Ausazko orrialdearen astea egitea. Aste horretan nahi duenak ezkerrean dagoen "Ausazko orrialdea" botoiari emango lioke eta agertzen den artikuluari paragrafo bat gehitzen saiatu. Horretarako interwikiak begiratu daitezke. Modu honetan artikulu asko (eta gainera ausaz) haziko lirateke, wikipediaren kalitatea handiagotuz. Aste horretan, noski, artikulu kopuru berri gutxiago sortuko lirateke, baina bestetik entziklopedia osoaren kalitatea handiagotuko litzateke. Begiratzen egon naiz (oraintxe, esaldi hau hasi aurretik) eta ca:Viquipèdia:Gran Quinzena Anual de la Qualitat proiektua ere interesgarria da, nahiz eta ez den zehazki berdina. Zer deritzozue? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:39, 26 Abendua 2007 (UTC)

Ideia ona da. Katalanena ere ez dago gaizki (antzekoa da; eta agian ideia ona da 15 eguneko epea jartzea). Ausazko orrialdearen astean, zer planteatzen da, orri bat irekitzea eta bertan hobetzen doazen artikuluak zehaztea (edo horrelako zerbait)? Ala dei orokor bat egitea eta bakoitzak ahal duena egitea (bestelako zehaztapen edo "sistematizaziorik" gabe)? --Orereta (erantzunak) 16:54, 26 Abendua 2007 (UTC)
Nire ideia gehiago bigarrena litzateke. Hau da, orrialderik ez ireki, baizik eta ideia moduan ba artikuluak sortu beharrean ausazko orrialdeari ematea eta tokatzen dena hobetzea. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:58, 26 Abendua 2007 (UTC)
Ados ba; ideia ona. Ea zer dioten beste batzuek. --Orereta (erantzunak) 23:01, 26 Abendua 2007 (UTC)
Oso ideia ona iruditzen zait. Halere, [[Kategoria:Artikulu laburregiak]] kategorian dauden artikuluei lehentasuna eman beharko geniokeela deritzot. Zer deritzozue? Tximist - Zer berri? 23:22, 27 Abendua 2007 (UTC)
Ideia guztiak onak dira... baina gauza zera da, beti berdinean gaudela hau da, artikuluak sortu eta sortu eta orain arte egindakoak ahaztuta utzi. Ausazko orrialdearen astea eginda ere beti bezela jarraituko dugu, baina beno ongietorriak ideia berriak. Saiatzea erreza da, zaila da mentalitatea aldatu eta 2 aste artikulurik sortu gabe egotea eta daudenak luzatu. Beharbada artikulu kopuruen zerrendan atzera egingo genuen... Kabri, (erantzunak hemen) 13:27, 28 Abendua 2007 (UTC)
Beno, saiatzeagatik ez da ezer gertatzen. Gainera agian artikulu kopurutan behera egingo genuke besteekin alderatuta, baina hauen kalitatean nabarmenki gora! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:47, 28 Abendua 2007 (UTC)
Niri ideia ona iruditzen zait. Ausazko orrialdea sakatzean gehienetan zirriborroetara jotzen du, eta beharrezkoa da hoiek luzatzea. Kategoria:Artikulu laburregiak kategoriako artikuluak gure Wikipedian dauden ehundaka artikulu motzetatik batzuk bakarrik dira, eta hor agertzen dira horrela sailkatuak izan direlako, ez egiatan motzenak direlako. Ausazko artikuluak landuz tarte zabalagoa hobetuko dugu. - Keta ?/! 13:11, 29 Abendua 2007 (UTC)
Nere ustetan ideia ona da ere. Kalitatea igotzeko modu ezberdinak daude, baina garrantzitsuenetarikoa artikulu bakoitzak gutxieneko maila bat izatea da. Horretarako, lau artikulu zerrenda ezberdin egin dezakegu:
  • Ausazko artikuluak (normalean artikulu motzak agertzen dira tamalez)
  • Orrialde laburrak
  • Zirriborroak
Edozein aukera da ona, agian ausazkoekin hasi eta besteak geroago erabil dezakegu. Izan ere, Kabrik dioen moduan mentalitate aldaketa behar dugu, baina agian estatistika datu positibokin (aste honetan zirriborroen kopurua %20 jeitsi da, artikulu motzena 66byte-tik 100byte-ra pasa da...) jendea honetara animatzen da. Azken finean, danok dugu gustoko euskal wikipedia posizio on batean agertzea, eta horregatik sortzen dira hainbeste artikulu berri. --Alfredo Beaumont 19:04, 29 Abendua 2007 (UTC)
Beno, nahiko kontsentsu dagoela dirudi. Nire ustez Kabrik esaten duena ere begiratu behar da eta horregatik Abeaumontek dionearekin ados nago. Nire ustez ausazko orrialdearen astea baino kalitatea igotzeko astea ere dei genezake eta hiru ideia horiek eman. Saiatu beharko ginateke modu berean estatistika batzuk ematen (horretaz ni ardura naiteke, ez dut arazorik). Bestalde aste bat jarri beharko genuke, ezta? Nire iritziz hoberena pare bat aste hartzea litzateke, posta-zerrendaz igortzeko (nork egingo du?) eta blog eta zabaldu eta bestelakotan jartzeko... zer deritzozue Urtarrileko 3. astean egingo bagenu? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     17:27, 30 Abendua 2007 (UTC)
Aurrera! --Alfredo Beaumont 09:55, 31 Abendua 2007 (UTC)

Beno, txantiloi hau sortu dut Kalitatearen astean goikaldean jarri ahal izateko. Ea zer deritzozuen:

Adi! Kalitatearen astea
Euskarazko Wikipedian Kalitatearen astea ospatzen ari gara. Aste honetan artikulu berriak sortzeari utzi eta ditugunak hobetzeari ekin ahal die nahi duen orok. Horretarako ideia hauek proposatzen dira:
Ausazko orrialde bat aukeratu dezakezu eta bertan paragrafo bat gehitzen saiatu.
Zirriborroak eta artikulu laburregiak ere osa ditzakezu.
Wikitzeko dauden artikuluak wikitu ditzakezu.
Zuzentzeko dauden artikuluak ere zuzendu ditzakezu.
Kalitatezko 100 artikulu lortzen lagundu ahal duzu.

Aldaketak egin nahi badituzue Lankide:Theklan/Txantiloi:Kalitatearen astea txantiloia aldatu zuzenean. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     15:45, 1 Urtarrila 2008 (UTC)

Egokia. Lan ona! Eta gehiegi iruditzen zaizue astea beharren hamabostaldia izatea? --Orereta (erantzunak) 16:02, 1 Urtarrila 2008 (UTC)
Ez dakit. Agian egin genezake bi aldiz urtean, bata orain, urte hasieran, eta bestea udatik bueltan (ideia gisa). Egin behar dena estatistikena da, jarriko naiz horretan oraintxe. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:05, 1 Urtarrila 2008 (UTC)
Bai, lehen aste hau adibide moduan ere har daiteke. Horrela, arrakastaren edo dena delakoaren arabera, gauza batzuk aldatu ahal izango dira hurrengoan (eta horien artean, egokia ikusten badugu, ekimena hamabostaldi bihurtzea). --Orereta (erantzunak) 16:26, 1 Urtarrila 2008 (UTC)
Dagoeneko sortu dut wikiproiektu bat gauza guzti hauek idazteko eta bertan jarraitzeko eztabaidarekin nahi izanez gero: Wikiproiektu:Kalitatearen astea  Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:32, 1 Urtarrila 2008 (UTC)

Noiz izango da azkenean? Urtarrilean baldin bada, parte hartzen saiatuko naiz, baina wikiproiektuan izena eman gabe, azterketekin oso lanpetuta ibiliko naizelako. - Keta ?/! 16:05, 4 Urtarrila 2008 (UTC)

Urtarrilaren 3. astean ondo? Jendeak esan dezala! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     21:29, 4 Urtarrila 2008 (UTC)
 Alde Urtarrilaren 14tik 20ra, beraz. Unibertsitateko ikasleek arazorik ez badute behintzat. Orereta (erantzunak) 11:47, 5 Urtarrila 2008 (UTC)

Gaur hainbat estistika berritu dira, horien artean txantiloirik lotuenaren estatistika... buff! Ze tristea, gure artikuluen herenak txantiloi hori jarri du! Zerbait egin behar dugu! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     17:19, 11 Urtarrila 2008 (UTC)

Ni txundituta gelditu naiz. Esanguratsua da oso eta diozun moduan zeozer egin behar dugu. Ea kalitateen asteak hau konpontzen laguntzen duen --Alfredo Beaumont 19:10, 11 Urtarrila 2008 (UTC)

Egingo dugu pasa den Astearen balorazioren bat edo? Kalitate Astearen eztabaida orrian bertan jarriko ditut kontu batzuk. --Orereta (erantzunak) 16:07, 24 Urtarrila 2008 (UTC)

Asteko itzulpena Joseba Sarrionandia ote?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! Orain dela hilabete bat edo (agian gutxiago), Joseba Sarrionandia proposatu nuen metan asteko itzulpena izan zedin. Nahiko ondo doa, momentuz zerrendan 15.a dago preferentzian eta astero gorenean dagoena kentzen denez baliteke urte honetan agertzea. Metan ibili ohi bazarete edo asteko itzulpena proiektuan parte hartzen baduzue m:Translation_of_the_week/Translation_candidates orrialdera joan zaitezkete, eta bertan zuen bozka eman. Hori bai, beste batzuek merezi dutela uste baduzu horiei ere eman ahal diezue! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:47, 12 Urtarrila 2008 (UTC)

Gaurko urteurrena gaizki dago[aldatu iturburu kodea]

Lenin 1924 JAIO zela jartzen du eta HIL egin zen urte horretan! Ez nenkien hau non aipatu ... Koro 10:43, 21 Urtarrila 2008 (UTC)

Egina.--josugoni (erantzun hemen) 11:25, 21 Urtarrila 2008 (UTC)

Satesclop dela uzte dut, Granadaki beti bueltaka zebilen semi-troll bat. Gaztelerazko wikipedian baneatuta dago dagoneneko. http://es.wikipedia.org/wiki/Usuario:Satesclop Orain blokeatzea izango litzateke hoberena.

Ez dago horren frogarik, asko sentitzen dut. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     21:42, 22 Urtarrila 2008 (UTC)
Ez dut uste orain arte blokeatzeko argudiorik eman duen --Alfredo Beaumont 14:25, 23 Urtarrila 2008 (UTC)

Padulen kasua: argipen orrialdeen politika.[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi. Egun hauetan polemika bat sortu da Padul izenaren erabilpenaren inguruan. Berez Padul Arabako herri bat da, ez udalerri bat. Izen bereko udalerri bat dago Granadako probintzian. Granadar lankideak proposatu duenez Padul izena argipen orrialde bat izan beharko litzateke eta ondoren Padul (Araba) eta Padul (Granada) artikulu bereziak sortu, baina ez l priorizatu Arabako herria Granadoaren gainetik bakarrik Euskal Herrian dagoelako, azken finean Wikipedia euskaraz egoteak ez duelako esan nahi Euskal Herrikoa denik.

Honen harira Orereta lankideak Euskal Herrikoak priorizatu behar zirela argudiatu zuen, eta Janfrik berdina egin du, euskarazkoa izan arren eremu geografikoan interes handiago izan dezakeelakoan. Beraz eztabaida ireki bat dago, ezin dena guztiz jarraitu Granadar lankideak ez duelako euskaraz hitz egiten, baina zuen iritzia jakitea interesgarria da.

Nire proposamena eztabaida sakon bat egitea da argipen orrialdeen inguruan, batez ere toponimoen kasuetan, honako galdera hauei, eta sor daitezkeen beste batzuei, erantzuten:

  1. Euskal Herriko toponimoek prioritatea dute beste toponimoen aurrean? (Padul eta Durango izan daitezke adibide)
  2. Toponimo handiagoek dute prioritatea? (Padul (Granada) izatea Padul eta Arabakoa izatea Padul (Araba))
  3. Toponimoen koinzidentzia egoterakoan argipen orrialde bat egin behar da zuzenean?
  4. Bi toponimok izen ezberdina badute baina azentuazio gai bat dagoenean, azentuazioa mantendu behar al dugu exonimoetan, Wikipediako politiketako bat hautsiz? (ez dakit kasua emango den, baina ziur baten bat aurki daitekela)
  5. {{argitzeko}} edo {{beste erabilpenak}} bezalako txantiloi bat erabil al daiteke, non Padul jartzerakoan Padul (Araba)ra birzuzenketa egingo den eta goian Padul izenak Padul (Araba) artikulura birzuzentzen du. Beste erabilpen batzuetarako kontsulta ezazu Padul (argipen) jarriko duen?

Beno, hona hemen proposamen batzuk. Nire ustez eztabaida hau ematea oso garrantzitsua da, batik-bat euskarazko wikipedia tamainaz hazten ari delako eta geroz eta gehiagotan topatuko garelako bi toponimo berdinekin. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     13:14, 24 Urtarrila 2008 (UTC)

Bastida kasua ere interesgarria da. Bi udalerri ezberdinen izena izateaz gain, hiri mota bat da. Nire ustez kasu horretan ebazpen erabilgarriena eman da, hau da, zuzenean argipen orritik hastea, eta handik Bastida ezberdinetara joan ahal izatea. Hori bai, "argipen" txantiloia badago artikuluaren hasieran, iruditzen zait soberan dagoela errepikatzea "Ikus, gainera" zatian, hemen bezala.--Unai Fdz. de Betoño 14:46, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
Ni ere "Ikus, gainera" horien aurka nago. Azken finean ikus, gainera erlazionatutako gaiekin egin behar da (adibidez, Strepsirrhini artikuluan argi dago Ikus, gainera: Primate agertu behar dela). Hala ere politika orokor bat eztabaidatu beharko genuke, nahiz eta El Padulen kasua jada konpondu den. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:50, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
Nire ustez euskal toponimoak prioritatea daukate. Izan ere, arabako padulen bisitarigai gehiago dauzkagu granadakoan baino, nahiz eta jende gutxiago izan, hori adierazgarria dela uste dut. Hala ere, irizpide orokor bat ematea zaila da. Bastidako kasuan bi herriak dira euskal herrikoak, eta tamaina antzekoa da, beraz, zuzenean argipen orria erabiltzea uste dut nik dela onena. --Alfredo Beaumont 15:00, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
Alfredorekin ados, oro har. Nik argi dudana da herri/hiri/udalerri edo dena delakoaren tamainak ezin duela irizpidea izan. Orain arte, praktikotasunagatik (eta bisitarigaiak direla eta) Euskal Herriko lekuak priorizatu dira, oro har (Durango, Tolosa...). Honen arrazoia, nire ustez, wikipedia honen eremu "naturala" euskarazkoa dela da. Hala ere, beste zenbait kasutan (Valentzian, adibidez) ere egiten dugu, agian beste wikipedia batzuenganako mimetismoz (kasu honetan, gaztelaniazkoa). Beraz, irizpide bat izan daiteke, indarrezko bestelako arrazoirik ez badago, Euskal Herrikoak priorizatzea (beti ere hasieran {{argitzeko}} txantiloia jarriz), eta beste eremukoetan (Valentziakoan bezala), argipen orria zuzenean jartzea. --Orereta (erantzunak) 15:08, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
Ni Alfredo eta Oreretarekin ados nago.--Janfri; bai esan? 09:49, 26 Urtarrila 2008 (UTC)

Argia sariak 2008 euskal Wikipediari[aldatu iturburu kodea]

Zorionak wikipedia egiten duzun guztoi.--Telle 17:43, 25 Urtarrila 2008 (UTC)

Denok lortutako Saria... ZORIONAK! http://www.argia.com/sariak/argazki1.php?id=573 Kabri, (erantzunak hemen) 18:09, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Astebeterako logotipo aldaketa eskatua dago, goian agertzen den bolatxoarekin... ea azkar egiten diguten! Eta zorionak guztioi, hau hasiera baino ez da eta. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     18:12, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Oe, oe, oe! Zorionak! --Orereta (erantzunak) 18:14, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Zorionak denori! Ea honek wikipedista gehiago erakartzen duen! Kabri, esan nortzuk diren argazkian agertzen diren wikipedistak! --Alfredo Beaumont 18:22, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Hori eurek esan beharko dute, nahiz eta Kabri, Janfri eta Abeaumont diren... batek daki nor den nor... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     18:23, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Nor naizen ni badakit, eta ez naiz argazki horretan agertzen! --Alfredo Beaumont 18:34, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Ui, barkatu! Ba orduan nortzuk joan diren eurek argitu beharko dute... jejeje! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     18:36, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Unai Fdz. de Betoño izena irakurri dut nonbait, beraz, Kabri, Janfri eta Unai izango dira ? --Alfredo Beaumont 18:37, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Jajaja hiru gazteenak gara... Janfri, Unai Fdez. de Betoño eta Kabri. Ilaski Serranoren ondoan dagoena Janfri da, azpiko bi makurtuak, alkandora beltzezkoa Unai eta bere ezkerrekoa, Kabri. Kontatuko dizugu nola joan den, oarain lanera joan behar dut. Gaur gaueko albisteetan aterako gara, esan digutenez ETB 1 eta ETB 2an. Euskadi Irratian zuzeneko elkarrizketa egin digute. Sariarekin zer egin ideia bat bururatu zait, besteok enteratuko zarete. Aio! Kabri, (erantzunak hemen) 18:40, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Jode, ze lankide eleganteak ditugun! ;) --Orereta (erantzunak) 18:42, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Bai, esango diguzu zer egin sariarekin! Eta bai, oso elegante agertzen zarete, ez Miren Azkarate bezain ondo jantziak, bere kimonoarekin, baina txukun txukun... hori bai, ni joan izan balitz nire aukera hauxe zen. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     18:47, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Milesker argitzeagatik, telebista begiratu beharko orain! --Alfredo Beaumont 18:50, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Benetan argazki bitxia, kar, kar, zorionak guzti(o)ei!!! Marklar2007 19:07, 25 Urtarrila 2008 (UTC)
Zorionak argazkikoei! Eta, zer arraio, baita gehixeago edo gutxixeago wikipedian kolaboratzen dugun guztioi ere! —Euskaltzale bat 19:11, 25 Urtarrila 2008 (UTC)

Ni goian, erdian dagoena naiz, sudadera berdearekin. Aber, sariarekin pentsatu duguna egitea zera da, urtebetez lankide batek edukitzea eta aldatzen joatea urtero. Lekuko edo sari aldaketa hori ospatzeko, bide batez, wikilarion afari bat montatuz, zer deritzozue?--Janfri; bai esan? 19:24, 25 Urtarrila 2008 (UTC)

Benga, zuontzat, danontzako saria hau:

--Janfri; bai esan? 20:02, 25 Urtarrila 2008 (UTC)

Joer, garaikur bat bakarrik? Eta ez dute dirurik ematen ala? Hemen lan egiten dugun gehienok diruagatik ari gara ta!!! Beno, behintzat sari honek balio izan dit jendearen aurpegiak ikusteko, eta gainera mugimenduan!!! --Assar 21:13, 25 Urtarrila 2008 (UTC)

To, gag bat eta guzti, saria jasota: Eitb24  Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     01:37, 26 Urtarrila 2008 (UTC)

Berandu banabil ere, ZORIONAK wikilari guztioi!!! --josugoni (erantzun hemen) 09:38, 26 Urtarrila 2008 (UTC)
Oso ondo gelditu dira logoa zein sariaren argazkia!! Zorionak wikilari guztioi!!!!!!!!!!!!! --Unai Fdz. de Betoño 10:07, 26 Urtarrila 2008 (UTC)
Aipamena Berrian --Unai Fdz. de Betoño 10:10, 26 Urtarrila 2008 (UTC)
La ospera! Orain jakin berri dut. ZORIONAK eta TOPA! Merezi duzue eta! Laster arte. Azterketak bukatu bezain pronto bueltatuko naiz. Tximist - Zer berri? 10:55, 26 Urtarrila 2008 (UTC)
Ni ere berandu nabil, baina Zorionak Euskal Wikipediari eta wikilari guztioi! --birasuegi 13:17, 26 Urtarrila 2008 (UTC)
Hau da hau, zelako poza! Oraintxe bertan ikusi dut albistea. Zorionak wikilari guztioi!!! - Keta ?/! 11:30, 27 Urtarrila 2008 (UTC)
Ieupa! Beno ba albistea ETB 1 eta 2n kateetan eta Berria, Gara, Deia eta Diario Vascon agertu zen larunbatean, argazki eta guzti. Bestalde, sariarena, urtero batek edukitzeko proposatu genuen Janfri, Unai Fdez. de Betoño eta nik. Gauza da urtero behintzat, ba leku batean ahal duten lankideak batu, gure artean ezagutu eta afaritxo bat egitea izango zen. Zer deritzozue? Kabri, (erantzunak hemen) 15:51, 28 Urtarrila 2008 (UTC)
Niri oso ondo iruditzen zait. Zorionak guztioi jasotako sari honengatik! Aurrera egiteko eta jende berria erakartzeko balio diezagula! :-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:03, 28 Urtarrila 2008 (UTC)

Diario Vascokoek elkarrizketa bat egin zidaten atzo eta datorren astelehenean aterako omen da berau, wikipedia eta sariaren kontuarekin...--Janfri; bai esan? 08:45, 29 Urtarrila 2008 (UTC)

Datorren astelehenera arte? Berandu xamar iruditzen zait, baina tira... Goienakoek ere eman dute sariaren berri :-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:10, 29 Urtarrila 2008 (UTC)
Astelehenetan ateratzen (omen) da kontrazalean euskarazko edukia eta bertan jarriko (omen) dute elkarrizketa, itzulpenak edota bestelako eraldaketarik ez izateko. Guapo zagoz argazkian gero e! Gainera oso ondo adierazita dago dena, era labur, ulergarri eta osoan, klap klap klap.-Janfri; bai esan? 09:19, 29 Urtarrila 2008 (UTC)
Niri Diario Vascon eginiko elkarrizketa hemen topa dezakezue. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 18:52, 4 Otsaila 2008 (UTC)

Azkeneko kontutxo bat. Goian argazkia jarri dut Sitenoticean... noiz arte mantenduko dugu? Nire ustez egokiena litzateke horrela edo pixka bat txikiagoa denbora luzez uztea, azken finean ondo geratzen delako... bota zuen iritzia! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:07, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Ni ere txikian denbora batean mantentzearen aldekoa naiz. Oso ondo lotzen da bertan.--Janfri; bai esan? 14:15, 5 Otsaila 2008 (UTC)
Nik ongi ikusten dut. Agian 25.000 artikulura ailegatzerakoan beste zer edo zer jar zitekeen... --Unai Fdz. de Betoño 23:03, 5 Otsaila 2008 (UTC)
Nik ere oso ondo ikusten dut horrela. Eta 25.000 artikuluekin ere zerbait jar badaiteke hobe. --Orereta (erantzunak) 09:47, 8 Otsaila 2008 (UTC)

Uste dut gaur gauean (hilaren 11) gaueko bederatzietan ETB1eko Postdata saioa Wikipediari eskeinia dela. Ez didate konfirmatu, baina aste honetan zehar izango da, eta esango nuke gaur gauekoan. Telebista piztera badazpada ere ;) Kabri, (erantzunak hemen) 15:59, 11 Otsaila 2008 (UTC)

Azkenean, bihar (otsailaren 12a) irtengo da Postdatan Wikipediari buruzko erreportaia. ETB 1en, arratsaldeko 14:45 eta gaueko 21:05 albistegien ondoren emitituko dute. Ongi izan Kabri, (erantzunak hemen) 20:30, 11 Otsaila 2008 (UTC)
Nik ezin izan nuen osorik ikusi baina bai zatirik handiena (uste dut). Propaganda ona egin zenuten ;) -- Lankide:Euskaltzale bat, erantzunak hemen

Desenpatea nabarmendutako artikuluan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Jende gutxik bozkatzen dugunez zein den nabarmendutako artikulua enpatea dago... komenigarria litzateke guztiek bozkatzea hilabetea bukatu baino lehen, desenpatea apurtu eta nabarmendutako artikuluak aukeratu ahal izateko. Egin ez duenak Wikipedia:Bozketak/Nabarmendutako_artikuluak orrialdean egin dezake. Gogoratu bestelako bozkaketak ere baditugula! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     15:36, 26 Urtarrila 2008 (UTC)

Egina. Ez dut begiratu ea desenpatea apurtu dudan baina... - Keta ?/! 11:39, 27 Urtarrila 2008 (UTC)

Bozketen gaineko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Goian ikusi dut desenpatearena, eta zera konturatu naiz: nik behintzat arazoak izaten ditut bozketak bilatzerakoan, eta hemen hasiberria den jendeak ere izango dituela pentsatzen dut. Parte hartzea handitzeko, zergatik ez jarri azalean bozketetarako esteka bat? Ea ba zer iruditzen zaizuen. —Euskaltzale bat 22:03, 27 Urtarrila 2008 (UTC)

Aldaketa Berrietan duzu justu Asteko Herriaren eta Asteko Herrialdearen gainean, zabalik dauden bozketa guztien estekak. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 22:07, 27 Urtarrila 2008 (UTC)
Jode, ezta enteratu ere! Barkatu eta eskerrik asko —Euskaltzale bat 23:49, 27 Urtarrila 2008 (UTC)