Xabier Peñalver

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Peñalver

Bizitza
JaiotzaDonostia1952ko abenduaren 22a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea

Xabier Peñalver Iribarren (Donostia, 1952ko abenduaren 22a) arkeologoa da, eta Aranzadi Zientzia Elkartean lan egiten du, Historiaurreko Arkeologia sailean. Hiru lizentziatako ikasketak egin zituen Zaragozako Unibertsitatean: Filosofia eta Letretakoak, Historiakoak eta Arkeologiakoak.[1] Arkeologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 1980az geroztik Gipuzkoako historiaurreko hainbat aztarnategitako indusketak zuzendu ditu, hala nola Praileaitz haitzulokoak (Deba), Langagorri (Astigarraga-Errenteria) eta Mulisko Gaina (Hernani-Urnieta) aldean dauden monumentu megalitikoetakoak, eta Intxur (Albiztur-Tolosa) eta Basagain (Anoeta) herrixketakoak.[2] Dibulgazioan ere lan handia egina du, hainbat liburu publikatu ditu Euskal Herriko historiaurreaz eta hitzaldi ugari ekaini ditu.

Xabier Peñalver gogor mintzatu zen Eusko Jaurlaritza Praileaitzen egiten ari zen kudeaketa dela eta. Peñalverrek zioenez, kultura ondarea babesteari lehentasuna eman beharrean, Sasiolako harrobia ustiatzen duen Amenabar Taldeko Zeleta enpresaren interesen alde egin zuen Jaurlaritzak.[3][4] Horretan guztian Peñalverrekin bat datoz Aranzadi Zientzia Elkartea, Mutriku Natur Taldea, Praileaitzen Lagunak eta Praileaitz SOS elkartea;[5] era berean, harrobia hondatzen ari den mendi magala osorik babestearen alde agertu dira Arkeologiako eta Historiako mundu osoko beste 360 aditu, Peñalverrekin batera.[6][7][8]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arqueologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020. Basagain: Bi Aroen arteko herrixka = Un poblado en el límite entre dos Eras. Egilekide: Eloísa Uribarri Agirrebengoa. Donostia. Aranzadi. ISBN-13 : 978-8417713300[9]
  • 2014 "La cueva de Praileaitz I : (Deba, Gipuzkoa, Euskal Herria); intervención arqueológica 2000-2009", in Munibe Monographs. Anthropology and Archaeology Series, 1. Aranzadi Zientzia Elkartea. Egilekideak: Sonia San José Santamaría eta Jose Antonio Mugika Alustiza.
  • 2008: La Edad del Hierro. Los vascones y sus vecinos el ultimo milenio anterior a nuestra era. Txertoa.
  • 2006: "Praileatz I haitzuloko Madeleine aldiko zintzilikarioak", in Bertan. Donostia. Gipuzkoako Foru Aldundia. Kultura Zuzendaritza Nagusia. Egilekideak: Sonia San José Santamaría eta Jose Antonio Mugika Alustiza.
  • 2005: Orígenes, Txalaparta.
  • 2004: Mairubaratzak: Pirinioetako harrespilak, Munibe aldizkaria, 19. gehigarria.
  • 2004: Euskal Herriko historiaurrea, Ibaizabal. Egilekide: María José Noain.
  • 2003: Burdin Aroko herri harresituak Gipuzkoan, Gipuzkoako Foru Aldundia. Egilekide: Sonia San José Santamaría. Argazkiak: Lamia.[10]
  • 2002: Intxur: Burdin Aroko herrixka, Lizardi. Egilekide: Eloísa Uribarri Agirrebengoa.
  • 2001: El hábitat en la vertiente atlántica de Euskal Herria: el Bronce final y la Edad del Hierro, Bizkaiko Foru Aldundia.
  • 1999: Sobre el origen de los vascos, Txertoa.
  • 1996: Euskal Herria en la prehistoria, Orain.
  • 1995: Carta arqueológica de Gipuzkoa II: cuevas, Munibe aldizkaria, 10. gehigarria.
  • 1993: Azken Brontze Aroa eta Burdin Aroa Euskal Herrian, Mensajero. Egilekide: Carlos Olaetxea Elosegi.
  • 1990: Gipuzkoa, karta arkeologikoa: megalitoak, Munibe aldizkaria, 7. gehigarria. Hainbat egilekiderekin.
  • «El Bronce Final y la Edad del Hierro en Euskal Herria», in «Prehistoria», Enciclopedia General Iustrada del País Vasco.
  • 1987: «Mudisko gaineko indusketa arkeologikoa. Urnieta-Hernani. Gipuzkoa», Munibe aldizkaria, 39.
  • 1984: «Excavación del monolito de Supitaitz (Aralar occidental)», Munibe aldizkaria.
  • 1983: «Estudio de los menhires de Euskal Herria», Munibe aldizkaria, 35. liburukia.
  • 1982: «Carta arqueológica de Gipuzkoa», Munibe aldizkaria. Hainbat egilekiderekin.

Museo alternatiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022: Revolución, Resistencia y Memoria. Patrimonio de la Humanidad. Txalaparta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Xabier Peñalver Iribarren», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. Hitzak & Ideiak, 29. zenbakia, 2005eko abendua.
  3. Ainhoa SARASOLA: «Xabier Peñalver: "Atzera bueltarik ez duten kalteak egiten ari dira Praileaitzen"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-04-21.
  4. Fermin MUNARRIZ: «Xabier Peñalver: "El presente es desolador en el campo de la investigación arqueológica"», bideoa (3' 51''), Gara, 2010-09-05. Elkarrizketa berberaren transkripzioa[Betiko hautsitako esteka].
  5. Juan Luis ZABALA: «Praileaitz babesteko dekretua "etika arloko iruzurra" dela diote»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-07-17.
  6. Javier FERNÁNDEZ ERASO, José A. MUJIKA ALUSTIZA eta beste 359 sinatzaile: Pro Praileaitz y su ladera (Deba, Gipuzkoa)[Betiko hautsitako esteka], 2007-12-12.
  7. Martin ANSO: «Munduko 361 aditu, "Praileaitz eta bere mendi-hegalaren alde"»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2007-12-13.
  8. Xabier MARTIN: «Zibilizazioaren historiarako "testigantza baliotsuak" direlako»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2008-07-09.
  9. Peñalver, Xabier; Uribarri Agirrebengoa, Eloisa. (2020). Basagain: Bi Aroen arteko herrixka = Un poblado en el límite entre dos Eras.. Aranzadi ISBN 978-8417713300..
  10. Peñalver Iribarren; San José Santamarta, Sonia; Lamia. (2003). «Bertan 20 - Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan. Kapitulo 7: Etxebizitzak» bertan.gipuzkoakultura.net (Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.) (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]