Zala konderria
Wikipedia(e)tik
Zala konderria Hungaria osatzen duten konderrietako bat da. Herrialdearen mendebal-hegomendebaldean dago. Bere hiriburua Zalaegerszeg da. 3784 kilometro karratuko hedadura du, eta, 2001eko erroldaren arabera, bere biztanleria 298.374 biztanlekoa da. Muinoz osatutako paisaia du, Zalako muinoak deitzen direnak. Bertako ibairik handienak konderriaren hegoaldetik igarotzen den Drava eta bere ura Balaton lakura daraman Zala ibaia dira.
Herri nagusiak [aldatu]
2001eko erroldaren arabera ordenatuak:
- Zalaegerszeg (61.654)
- Nagykanizsa (52.106)
- Keszthely (22.388)
- Lenti (8.495)
- Zalaszentgrót (7.876)
- Letenye (4.545)
- Hévíz (4.310)
- Zalalövő (3.236)
- Zalakaros (1.345)