Zentral termiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zentral termikoa energia elektrikoaren sorkuntzarako instalazioa da eta bertan ikatza, gasa, olio astunak edo beste erregairen bat erretzen dira ura lurrintzeko behar den bero-energia lortzeko hain zuzen ere. Zentral hauek hainbat multzo turboalternadore dituzte, eta horiek elikatzeko instalazio laguntzaileak behar izaten dituzte ( batez ere ikatzez hornitzen direnetan ). Zentral termikoak meategi inguruetan eraikitzen dira ( erregaiaren garraio-gastuak saihesteko ), hiri handien inguruko aldirietan edo industriguneetan ( korrontea garraiatzean izaten diren galerak murrizteko ).


Ziklo konbentzionaleko zentral termoelektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentral klasikoak edo ziklo konbentzionaleko zentralak ikatza, gasa, olio astunak edo beste erregairen bat erretzen ura lurrintzeko behar den bero-energia lortzen dutenei deritze. Antza denez, zentralen artean ekonomikoenak eta errentagarrienak dira, izan ere, bere erabilpena oso zabalduta baitago mundu ekonomiko garatuan eta garapenaren bidean, nahiz eta kritikatuak egon inguru gaineko eragin handiak izateagatik.

Hurrengo irudian ikatzezko ziklo konbentzionaleko zentra termiko bateko funtzionamendua ageri da:

Ikatzezko ziklo konbentzionaleko zentral termiko bateko irudia
1. Errefrigerazio dorrea 10. Gasen kontrolerako balbula 19. Superberogailua
2. Bonba hidraulikoa 11.Presio altuko lurrun turbina 20. Haizagailua
3. Transmizio-lerroa) 12. Desgasifikatzailea 21. Birberogailua
4. Transformadore (trifasikoa) 13. Berogailua 22. Aire-hartunea errekuntza
5. Sorgailu elektrikoa (trifasikoa) 14. Ikatzaren zinta garraiatzailea 23. Ekonomizatzailea
6. Presio baxuko lurrun turbina 15. Karboizko tobera 24. Airezko berogailua
7. Kondentsazio bonba 16. Ikatz langargailua 25. Prezipitatzaile elektrostatikoa
8. Kondentsadorea 17. Lurrun-danborra 26. Haizagailua
9. Presio erdiko lurrun turbina 18. Errauts tobera 27. Tximinia

Ziklo konbinatuko zentral termoelektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklo konbinatuaren deskribapena.

Gaur egun ziklo konbinatuko zentral termoelektriko ugari eraikitzen ari dira. Hauek gas naturala, gasolioa edota ikatza erabiltzen dute gas-turbina elikatzeko. Ondoren, gas-turbinako gas-jarioak oraindik tenperatu altua dute eta bigarren lurrun-turbina bat mugitzen duen lurruna produzitzeko erabiltzen da. Turbina hauetako bakoitzak elektrizitatea sortarazten duen alternadore bat dauka, zentral termoelektriko klasiko baten antzera.

Zentral hauen prozesuaren unean, lurrun-turbinak baino ez du funtzionatzen; honi, ziklo irekia deitzen zaio. Era honetako zentral gehienak erregaia trukatzeko ( gasa eta dieselaren artean) gai dira funtzionamenduan ari diren bitartean ere. Diesel petrolioarekin funtzionatzen dutenez, bere irteerako potentzia ukitu egiten da, hau da, %10 gutxi gorabehera jaisten da eta mantenimendu handien eta failen artean bortizki murrizten dira.

Errekuntzaren eta gas-jarioaren arteko tenperatura diferentzia gas-turbina edo lurrun-turbina baino handiagoa denez, emaitza hobeak lortzen dira, %55-ak hain zuzen ere.

Inguru gaineko eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondakinen igorpena atmosferara eta zentral termikoetan sortzen diren errekuntza prozesuak,eragin garrantzitsua dute ingurugiroan. Hauen eragina gutxitzeko, instalazioei hainbat elementu edota sistema eransten zaie

Kutsaduraren arazoa gehienezkoa da zentral termoelektriko konbentzionalen kasuan, izan ere, ikatza erregai moduan erabiltzen baitute. Gainera, ikatzaren errekuntzak partikulen eta sufre azidoen igorpena du ondorio moduan. Fuel-olio errekuntzatan berriz, kutsagarri hauen igorpen maila txikiagoa da. Hala ere, sufre oxidoen eta kedar azidoen igorpena kontuan hartu behar da.

Izan ere, argi dago guztiek kantitate handian zein txikian atmosferara karbono dioxidoa ( C02 ) igortzen dutela.

Ongi-gaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentral merkeenak dira eraikitzeko (ezarritako megawatt bakoitzaren prezioa kontuan izanda ), batez ere, ikatzezkoak. Izan ere, eraikitzeko ez du inolako zailtasunik eta energia masiboki sortarazten du.

Gas naturaleko ziklo konbentzionaleko zentralak, zilo konbentzionaleko zentral termoelektrikoak baino askoz merkeagoak dira. Hain zuzen ere, sortarazitako energia termikoa ugaritu egiten da, nahiz eta errekuntza kantitate berdina erabili eta igorpenak murriztu.

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregai fosilak erabiltzeak, berotegi-efektuko eta euri azidoko gasen igorpena sortarazten du atmosferara metal astunak dituzten partikula hegalarienakin batera.

Gainera, erregai fosilak energia iturri finak direnez, euren erabilpena mugagabea da erreserben iraunaldian.

Bere igorpen termikoek eta lurrunekoek tokiko mikroklima asaldatu ahal dute.

Negatiboki eragiten ditu ekosistema flubialak.

Bere errendimendua, errendimendu idealarekin konparatuz, kasu askotan nulua da, eraginkortasunean hobekuntza haundia eman arren; izan ere, errekuntzan energia liberalaren %90 elektrizitatean bilakatzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]