Árainn Mhór
Itxura
| Árainn Mhór | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 16 m |
| Mota | uhartea |
| Azalera | 22 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 54°59′22″N 8°31′51″W / 54.989531°N 8.530889°W |
| Irlandaren banaketa administratiboa | |
| Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Árainn Mhór (ingelesez Arranmore) Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldean dagoen Donegalgo konderrian kokatzen den uharte bat da. Gaeltacht eremuan dago, hots, irlanderaz mintzatzen den eremua. 2006. urtean 528 biztanle zituen.
Uhartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartea Donegalgo kostaldean dagoen Burtonport udalerriko portutik 5 kilometrotara dago, bertaratzeko egunero bi ferry itsasoratzen direlarik. Uhartean dauden etxebizitzetako asko bai bertakoek zein euren ondorengoek oporraldietan erabili ohi dituzte.
An Leadhb Gharbh uharteko herri nagusia da.
Irlandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006ko erroldaren arabera uhartean 528 biztanle bizi ziren, 2002an 543 ziren eta 1996an 600, horietatik %62a irlandera hiztuna zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arranmore uhartearen webgunea (Ingelesez)
- Arranmore Ferryen webgunea (Ingelesez)
