Edukira joan

Caherdaniel

Koordenatuak: 51°46′10″N 10°05′59″W / 51.769553°N 10.0996°W / 51.769553; -10.0996
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cathair Dónall» orritik birbideratua)
Caherdaniel
Cathair Dónall
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Kerry konderria
Geografia
Koordenatuak51°46′10″N 10°05′59″W / 51.769553°N 10.0996°W / 51.769553; -10.0996
Map
Altuera15 metro
Demografia
Bestelako informazioa

Caherdaniel, irlanderaz: Cathair Dónall, euskaraz "Dónallen harrizko gotorlekua", Irlandako hego-mendebaldeko Kerryko konderriaren mendebaldeko kostaldean dagoen udalerri bat da, hain zuzen ere Iveragh penintsulako hego-mendebaldean dago, Ring of Kerry ibilbide turistikoan. Derrynane badian dago, N70 errepideak zeharkatzen duelarik.

Kokaleku honetan eta bere izenarekin loturik ringfort delako bat dago ("harrizko gotorlekua"), bai eta Derrynane House etxea ere, Daniel O'Connell irlandar nazionalista buruzagi ospetsuaren bizilekua. Leku honetan, kupre meatzeak zeuden, gutxienez K.a. 2000. urtetik haien aztarnak topatu izan direlarik.

2010eko otsailean mendian jazotako sute baten ondorioz etxebizitza ugari kiskaldu eta landa/mendi ingurunea aski kaltetuak izan ziren. Suhiltzaileek sutea jazo eta ordu askotara kontrolpean izatea lortu zuten.

Leku honetan Irlandan bersartua izan den itsas arrano buztanzuriaren ikusketa batzuk izan dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]