Éamonn Ceannt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Éamonn Ceannt
Ceannt.jpg
Bizitza
Jaiotza Ballymoe1881eko irailaren 21a
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Heriotza Kilmainham Gaol1916ko maiatzaren 8a (34 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra (fusilamendua)
Lanbidea
Lanbidea iraultzailea
Kidetza Irlandar Anaitasun Errepublikarra
Zerbitzu militarra
Gatazka Pazko matxinada

Éamonn Ceannt, jaiotzez Edward Thomas Kent (1881eko irailaren 21a, Ballymoe, Galway konderria - 1916ko maiatzaren 8a, Kilmainham Gaol, Dublin) irlandar errepublikarra eta 1916ko Pazko matxinadan Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena sinatu zuten buruzagietako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galway konderrian dagoen Ballymoe udalerrian jaio zen, zazpi-anai-arrebetatik zaharrena izanik. Bere aita Royal Irish Constabularyko polizia zen eta 1892an erretiroa hartu zuen, familia osoa Dulinera lekualdatuz. Jada gaztaroan Edwardek irlandar nazionalismoarekiko interesa piztu zitzaion. Liga Gaelikoa edo Conradh na Gaeilge erakundeko kidea egin eta bere izena irlandera hizkuntzako izenera itzuli zuen (Éamonn), gainera uilleann pipes irlandar gaitajole trebe bilakatu zen, behin batez erbesteratuak zeuden irlandar apaiz batzuk lagundurik Pio X.a Aitasantuaren aurrean ere musika emanaldia eskeiniz. Dublingo Udalarentzat kontulari gisa ere lan egin zuen.

Gaur egun Dublingo Éamonn Ceannt parkean dagoen oroitarria.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905ean Áine O'Brennanekin irlanderaz ospatutako ezkontzan ezkondu zen. 1906an Ronán semea eduki zuten. Áine Ceanntek Gurutze Zuria (ingelesez White Cross) sortu zuen, Britainiar Armadaren ekintzen ondorioz eta Anglo-Irlandar Gerran independentisten alde ateratzeagatik baliabiderik gabe gelditu ziren irlandar familia txiroei laguntzeko erakundea.

Pazko matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pazko matxinada»

1913an Irlandar Anaitasun Errepublikarraren kide egin zen, eta gerora Irlandar Boluntarioak erakundeko kide soratzaileetako bat ere izan zen. 1916ko Pazko Matxinadan, Batzorde Militarreko kideetako bat izan zen, bai eta Irlandako Errepublikaren Aldarrikapenaren zazpi sinatzaileetako bat ere. IV, Boluntarioen Bataloiko kide izan zen, eta matxinadan South Dublin Union eraikinean eta Marrowbone Lane destilategian bere agindupeko ehun gizonekin batera gotortua egon zen, haien artean bere menpeko buruzagiak ziren Cathal Brugha eta William T. Cosgrave. Bere taldea aste batez gogor borrokatu zen, baina azkenean matxinadaren buruzagi nagusia zen Patrick Pearsek hala aginduta errenditu egin ziren. Ceanntek kokalekua matxinada osoan garaitua izan ez zen gutxienetakoa izan zen, Éamon de Valeraren Boland's Mill eraikineko kokalekuaren antzera.

Matxinada amaitu ostean, Britainiarrek hartan parte hartu zuten guztiekin batera Kilmainham espetxean preso sartu zuten, eta 1916ko maiatzaren 8an fusilatua izan zen.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galway hirian bere omenez izena darama Ceannt geltokia dago, hiriko autobus eta tren geltoki nagusia da, bestalde, bere izena daramaten beste leku batzuk Dublingo Éamonn Ceannt parkea eta 2005ean erautsia izan zen Ballymun auzoko Eamonn Ceannt dorrea dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • William Henry, Supreme Sacrifice: The Story of Eamonn Ceannt, Mercier Press, 2005
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Éamonn Ceannt Aldatu lotura Wikidatan