Edukira joan

Élie Decazes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Élie Decazes

Frantziako gobernuburua

1819ko azaroaren 19a - 1820ko otsailaren 20a
Jean-Joseph Dessolles - Armand Emmanuel du Plessis de Chinon
Prefect of Police of Paris (en) Itzuli

1815eko uztailaren 9a - 1815eko irailaren 29a
Eustache-Marie Courtin (en) Itzuli - Jules Anglès (en) Itzuli
Frantziako par


Frantziako parea



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


enbaxadore

Bizitza
JaiotzaSaint-Martin-de-Laye1780ko irailaren 28a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1860ko urriaren 24a (80 urte)
Hobiratze lekuaBonzac
Heriotza modua: haustura
Familia
AitaMichel Decazes
AmaCatherine Trigant de Beaumont
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, abokatua eta epailea
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaSociété de l’histoire de France (en) Itzuli

Élie Louis Decazes, Decazesko I. dukea eta Glücksbiergeko I. dukea (Saint-Martin-de-Laye, 1780ko irailaren 28a - Paris, 1860ko urriaren 24a) frantziar politikari eta industrialaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1819tik 1820ra.

Zuzenbidea ikasi zuen eta epaile izan zen hainbat auzitegitan. Inperioaren erorketaren ondoren, bere burua Luis XVIII.a erregearen aldekotzat jo zuen, eta Ehun Egunetan Borboiei leial izan zitzaien. Errealista mideratuen alderdiko diputatua eta ministroa izan zen.

Barne eta Polizia ministro gisa, ultra errealisten matxinadari aurre egin behar izan zion (Izu zuria). Prentsarako zentsura-legeak indargabetu zituen, finantzak berrantolatu zituen, industria babestu zuen eta obra publikoak egin zituen.

Lehen ministro izan zen 1819ko azarotik 1820ko otsailera. Espainiako 1820ko ekaineko iraultzak eta Berryko dukearen hilketak, bere gobernua ahuldu zuten. Karguan ordezkatu zuten, eta duke eta enbaxadore izendatu zuten Britainia Handian.

Pareen Ganberan ideia liberalak defendatzen jarraitu zuen eta 1848ko Frantziako Iraultza babestu zuen.