Étienne Cabet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Étienne Cabet
Cabet 1840.jpg
Blason département fr Côte-d’Or.svg
Côte-d’Orko Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1831ko uztailaren 5a - 1834ko maiatzaren 25a
Bizitza
JaiotzaDijon1788ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSaint Louis1856ko azaroaren 9a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria eta idazlea
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak

Étienne Cabet (Dijon, 1788ko urtarrilaren 1aSaint Louis, Missouri, 1856ko azaroaren 9a) frantziar filosofo eta sozialista utopikoa izan zen. Frantziar Iraultzan bideratutako berdintasunerako ideien ondorengoa izan zen. Gizarte ia-ia komunista irudikatu zuen, herri asanbladak gobernatua eta produkzio bitarteko kolektiboekin. Praktikan jartzen saiatu zen eta horretarako sortu zuen Texasen eta gero Illinoisen Icaria Kolonia. Probak huts egin zuen, baina haren lanak, "Icariarako ostera" (1840), langileen artean arrakasta handia izan zuen.

Cabetek hainbeste jarraitzaile katalan izan zituenez, Katalunian ere izan zuen eragina Icariako koloniak. Komunitate erlijioso askotan gertatzen denen antzera, gizatalde honek bere paradisua sortu nahi izan zuen lurrean. Hala eta guztiz, amishei, menonitei eta hainbat gizatalde erlijiosoei Jaungoikoak eta erlijioak ematen dien indarra eta kohesiorik gabe, Icariako proiektu utopiko honek porrot egin zuen.

Hainbeste liskar eta barne arazo izan eta gero, 1898an azkenengo Icariarren kolonia desegin egin zen.