Edukira joan

1842ko Iberiar Penintsulako zikloi tropikala

Wikipedia, Entziklopedia askea
1842ko Iberiar Penintsulako zikloi tropikala
MotaNorth Atlantic tropical cyclone (en) Itzuli
Honen parte da1840–1849 Atlantic hurricane seasons (en) Itzuli
Denbora-tarte1842ko urriaren 24a - 1842ko urriaren 29a
HerrialdeaEspainia
Presio atmosferikorik baxuena965 mbar

1842ko zikloia ekialdeko Atlantikoan sortutako zikloi tropikala izan zen, Iberiar Penintsula zeharkatu duen urakanik bortitzena izandakoa.[1]

Urriaren amaieran, ekialdeko Atlantikoan oso ohiz kanpoko zikloi tropikala sortu zen, lehendabizikoz Madeiraren hego-mendebaldean urriaren 24an antzeman zutena.[2] Urriaren 26an, Madeiratik gertu zebilen itsasontzi batek 965 mb-ko presio barometrikoa neurtu zuen, hau da, 2 mailako urakan baten antzekoa.[3] Urriaren 27an urakana Madeiratik iparralderantz pasa zen eta Funchalen kalte handiak eragin zituen. Urriaren 28–29ko gauean Marokoko ipar-mendebaldeko kostaldea doi-doi ukitu ondoren,[4] urakana Espainiako hego-mendebaldeko kostalderantz jo eta (ziur asko) zikloi estratropikal bilakatu zen. Estratropikal iragaite honek haize bortitzak sortu zituen ekaitzaren zentrotik, Espainia penintsularraren eskualde zabalak kaltetu zituztenak.[5] Zikloiak dozenaka itsasontzi, tartean Espainiako Itsas Armadaren hiru, hondoratu eta asko kaltetu zituen. Cádizen bi zubi eraman zituen eta Sevillan etxeak eraitsi zituen.[4][6][7] Urakan-haizeak Madrileraino ere ailegatu ziren eta Badajozko probintzian milaka zuhaitz sustraietatik eraitsi zituen.[8] 2005eko urriko Vince urakanak antzeko ibilbidea izan zuen.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Vaquero, J.M.; García-Herrera, R.; Wheeler, D.; Chenoweth, M.; Mock, C.J.. (2008ko otsaila). «A Historical Analog of 2005 Hurricane Vince» Bulletin of the American Meteorological Society (American Meteorological Society) 89 (2): 191–201.  doi:10.1175/BAMS-89-2-191. Bibcode2008BAMS...89..191V..
  2. (Ingelesez) Chenoweth, Michael. (2006ko maiatza). «A Reassessment of Historical Atlantic Basin Tropical Cyclone Activity, 1700–1855» (PDF) Climate Change (National Hurricane Center) 76 (1): 64–65.  doi:10.1007/s10584-005-9005-2..
  3. Vaquero, et al., p. 197
  4. a b Vaquero, et al., p. 192
  5. Vaquero, et al., p. 199
  6. Vaquero, et al., p. 195
  7. (Gaztelaniaz) «El huracán Vince, que afectó a España en 2005, tuvo un precedente en 1842» ABC 2008-5-19.
  8. Vaquero, et al., p. 193
  9. Vaquero, et al., pp. 198–199

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.