Club de Mar de Castropol
Club de Mar de Castropol | |
---|---|
Sorrera | 1949 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | berdea eta zuria |
Trainerua | Ría del Eo (oraingoa) Castropol (historikoa) |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 1 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 5 Asturiasko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 1.a (Galiziako B Ligan) |
2023 | Galiziako A Ligan |
Webgunea | www.clubdemardecastropol.com |

Club de Mar de Castropol Asturiasko Castropol herriko arraun elkartea da. 1949. urtean sortu zen Eo ibaiaren ertzean eta emaitzarik onenak batel, trainerilla eta arraunketa olinpikoan lortu baditu ere trainerutan garaipenik izan du. Garai onena 1990. hamarkadan izan zuen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1949. urtean sortu zen eta hasiera batean bateletan bakarrik aritu izan zen. Soto de Barco eta Avileskoak ziren bere aurkari asturiarrak, baina lehia handiena ibaiaren beste aldeko Ribadeoko galiziarrekin izan zuen. 1962. urtean Espainiako txapeldun izan zen lehenengoz eta gaur egun sei titulu ditu.
60. hamarkadako garai on haiek aprobetxatuz trainerilletan (1961an) eta traineruan (1962an) hasi zen. Trainerilletan ere lortu du Espainiako txapeldun izatea eta trainerutan sona handia duten banderak irabazi baditu ere inoiz ez da liga handietan ibili, ez TKE Ligan, ez eta aurretik jokatu zen Euskal Ligan ere. 90. hamarkada hasieran nahiko ongi ibili zen, 1989 eta 1996 artean 15 bandera lortuz.
Gaur egun zailtasun handiekin urte batzuetan ateratzen du trainerua eta talde galiziarrekin batera Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligan aritzen da. Hainbat urtetan trainerua lehorrean eduki ondoren 2015 denboraldian Galiziako Ligako B mailan aritu zen eta bigarren postua eskuratu zuen. Ondoren play-offak jokatu eta mailaz igotzea lortu zuen. Hurrengo bi urtetan A Ligan 5. postua eskuratu zuen baina 2018an maila galdu zuen. 2020an B ligako hirugarren posturako lehian ibili zen uztailean baina abuztu hasieran COVID-19 agerraldia izan zen herrian eta traineruak lehiari uko egitea erabaki zuen[1].
2022 denboraldian Galiziako B Ligako estropada guztiak irabazi ditu eta mailaz igo da. Urte honetan Espainiako txapelketa antolatu zuen, eta partaidetza eskasa izanik laugarren postuan amaitu zuen, hala gizonezkoetan nola emakumezkoetan.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- laugarren 1962, 1994, 1995 eta 1996an.
Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Galiziako Traineruen Liga
- A Liga (0): Bosgarrena 2016 eta 2017an
- B Liga (1): 2022
Asturiasko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapeldun (5): 1971, 1986, 1989, 2002, 2003
Gainontzeko Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etxekoa | Asturiasko Printzearen Bandera (3): 1994, 1999, 2022 Castropol Saria (1): 2008 |
Asturiasen | Llanesko Bandera (2): 1991, 2000 Gijongo Bandera (1): 2001 Avilesko Zelta-arteko Jaialdiko Bandera (3): 2001, 2002, 2008 Trofeo Previnsa Luanco (1): 2017 |
Galizian | O Groveko Bandera (3): 1991, 1992, 1994 Oleirosko Bandera (1): 1999 |
Kantabrian | Santanderko Bandera (2): 1994, 1995 Astilleroko Bandera (2): 1994, 1995 Castro Urdialesko Bandera (2): 1995, 1999 Camargoko Bandera (1): 1996 |
Bizkaian | Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1989 |
Gipuzkoan | Urumeako Sprint estropada (1): 1991 |
Besterik | Bartzelonako estropada olinpikoa: 1992 |
Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako Batel Txapelketa (6): 1962, 1964, 1965, 1994, 1999, 2003
Trainerilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (1): 1995
Aulki mugikorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arraunketa olinpikoari dagokionez, 1977. urtean egin zuen debuta Menquinenza urtegian, Espainiako Txapelketan. 2003. urtean lortu zuen garaipenik handiena Sevillan jokaturiko Espainiako Txapelketan zortzikoan nagusitu zelarik Orioren aurretik.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako zortziko txapelketa (1): 2003
Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Liga | Espainia |
---|---|---|
2003 | ? | 8.a |
2004 | ? | 8.a |
2005 | Galiziako Liga, 14.a | - |
2006 | Galiziako Liga, 14.a | - |
2007 | Galiziako Liga, 13.a | - |
2008 | Galiziako Liga, 13.a | - |
2009- 2014 |
ez | |
2015 | Galiziako B maila, 2.a | - |
2016 | Galiziako A maila, 5.a | - |
2017 | Galiziako A maila, 5.a | - |
2018 | Galiziako A maila, 11.a | - |
2019 | Galiziako B maila, 6.a | - |
2020 | Galiziako B maila, 6.a | - |
2021 | Galiziako B maila, 6.a | - |
2022 | Galiziako B maila, 1.a | 4.a |
Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club de Mar de Castropol | |
---|---|
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | berdea eta zuria |
Trainerua | Ría del Eo |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 6.a (Galiziako Liga) |
2023 | Galiziako Ligan |
2022. urtean atera du aurrenekoz emakumezkoen trainerua.
Urtea | Liga | Espainiako txap. |
---|---|---|
2022 | Galiziako Liga, 6.a | 4.a |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Castropol renuncia a competir en la Liga Gallega de Traineras por motivos sanitarios» La Voz de Galicia 2020-08-15 (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa