Pasai Donibaneko traineruak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Juan
Sorrera Arrantzaleen Kofradia
C.D. Yola (1958)
Sanjuandarra (1961-1963)
C.A. Koxtape (1965)
Donibaneko Arraunlariak (1991-2001)
Pasai Donibane Koxtape (1991)
Itxaspe A.E. (1994)
Herria Euskal Herria Pasai Donibane, Gipuzkoa
Patroia(k) Francisco Laboa "Matxet"
Jose Angel Lujanbio
Bibiano Etxabe
Juan Mari Lujanbio
Joseba Arbona
Kolorea(k)      arroxa
Trainerua      Erreka
Palmaresa 10 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
3 Euskal Liga
6 Espainiako Txapelketa
3 Euskadiko Txapelketa
5 Gipuzkoako Txapelketa
2019: Kontxa ez
2019: Liga 5.a (KAE 1 Liga)
2020 KAE 1 Ligan
Webgunea www.sanjuankoxtape.eus

Pasai Donibaneko traineruak ugari izan dira historian zehar. Inoiz gertatu diren istiluen erruz sarritan banaketak egon dira, baina hala ere herriak oso emaitza onak izan ditu. Gaur egun Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea bezala lehiatzen du, jendartean San Juan izenarfekin aipatzen bada ere.

Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasai Donibaneko traineruen kolorea arroxa izan da beti.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendearen hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Juango arraunlariak, irabazitako bandera eta garaikurrak erakusten (1941).

1897, 1899 eta 1901ean parte hartu bazuen ere 1915ean lortu zuen lehenengo emaitza ona Kontxako Banderan Pasai Donibanek donostiarrekin finala jokatzean. Final hau galdu egin zuten arren gustoa hartu zioten eta 1931 arte ia urtero aurkeztu ziren estropadetara, bai eta 1924ean irabazi ere Francisco laboa "Machet" patroi zutela. Aurrez 1921ean San Pedrorekin bat eginda 1921ean bandera bat irabazi zuten, baina 1922an deskalifikatu ondoren pasaitarren arteko batasun hura hautsi egin zen.

Bigarren sasoi ona 50. hamarkadan iritsi zen, gerora 60. hamarkadan luzatu zena. Jose Angel Lujanbioren gidaritzapean 1952 eta 1961 artean eta oso traineru lehiakorra osatu zuten. Espainiako Txapelketan hiru aldiz nagusitu ziren, baina Kontxa bakarra irabazi zuten, 1956koa, eta herrian lehenengo banaketa iritsi zen. 1961eko Kontxarako bi traineru azaldu ziren, bata ofiziala eta bestea Sanjuandarra izenarekin Bibiano Etxabek gidatzen zuena. Sanjuandarra traineruak irabazi zuen Kontxa eta garaipen honi esker kuadrila hau izan zen hurrengo Kontxatan azaldu zena bi bandera gehiago irabazi zituelarik. Jose Angel Lujanbiok alde egin behar izan zuen eta bost urte beranduago Hondarribia handia gidatuko zuen.

Koxtape Arraun Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965ean Koxtape Arraun Elkartea sortu zen. 1966an eta 1969an bigarren postuak lortu zituen Kontxako Banderan. Baina Klubaren garai onenak 80. hamarkadan izan ziren, Juan Mari Lujanbio txopan zela hiru Kontxako Bandera (1986, 1988, 1990), Espainiako Txapelketa bat, Euskadiko hiru Txapelketa, eta kantauri kostaldean jokatzen ziren bandera onenak eskuratu baitzituzten, Zumaiarekin eta San Pedrorekin lehian.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koxtapeko Erreka trainerua, 1990 urtean.

1990an bigarren traineru bat atera zuten, Yola Kirol Elkartea izenarekin eta hau ere bikain aritu zen birritan sartu baitzen Kontxako Banderan. Bigarren aldian ordean epaileek deskalifikatu egin zuten eta honek klubean sorturiko ezinegonak elkartea bitan banatzera eraman zuten, arraunlariek Donibaneko Arraunlariak sortuz eta elkarteak Pasai Donibane Koxtape A.E. izenarekin jarraituz. Hasieran Donibaneko Arraunlariak indartsuago ibili zen baina denborak aurrera egin ahala Koxtape nagusitu zitzaion.

  • Donibaneko Arraunlariak: 1995ean Kontxa eta Liga irabazi zituen eta Euskadiko Txapelketan bi aldiz izan zen bigarren, 1992 eta 1994ean. 1992an Gipuzkoako txapeldun izan zen.
  • Pasai Donibane Koxtape: 1999an Kontxa irabazi zuen eta bi Liga 1999 eta 2000n. Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak 2000 urtean.

Urte batzuetan talde bakoitzak bigarren traineru bat ere atera zuen, Donibanekorenak Yola izena hartu zuen eta Koxtaperenak Itxaspe.

San Juan bateratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanjuandarrak Donostian, 2018an.

2002an biek berriz bat egin zuten. 2003an Pasai Donibanek TKE Ligan hirugarren egin zuen baina 2006an KAE Ligara jeitsi zen. 2009an berriz igo eta 2010an hirugarren postua errepikatu zuen. Gaur egun taldearen izen ofiziala San Juan da. Azken urteetan bigarren txandako trainerua izan den arren Kontxan sarri sailkatu da, 2010an ere laugarren egin zuelarik. 2013ko denboraldian arraunlari aldaketa ugari izan ditu taldeak, hala ere Liga 7. postuan amaitu du. Kontxara ez da sailkatu ordea. 2014an maila hobetu du eta Ligan zein Kontxan bosgarrena izan da, 2015ean bezala. 2015eko Kontxako Banderarako arraunlarien eskariz traineruari Erreka izen historikoa ezarri diote.

Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan gizonezkoen traineruak garaipen handirik izan ez badu ere emakumezkoen arraunketan klubik indartsuena izan da, 2014 eta 2018 artea bosna Kontxako Bandera eta Euskotren Liga irabazi baititu, besteak beste. 2018 urtearen amaieran ez adostasun handiak agertu ziren arraunlari eta klubeko teknikarien artean. Arraunlari guztiek kluba uzi egin zuten eta Oriotik ekarritako arraunlari batzuekin osatu ahal izan du trainerua.

Patroi historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira San Juango traineruekin Kontxako Bandera irabazi duten patroiak:

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Juan (1965 arte)
  • Yola Kirol Elkartea (1958-1959, 1989-1991)
  • Sanjuandarra (1961-1963)
  • Koxtape (1965- )
  • Donibaneko Arraunlariak (1991-2001)
  • Itxaspe AE (Koxtape B)
  • Yola (Donibaneko B)

Modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bateletan eta batez ere trainerilletan titulu asko irabazi dituzte sanjuandarrek, guztira 12 Espainiako txapelketa, 5 Euskadiko txapelketa eta 9 Gipuzkoako txaeplketa.

Arraunketa mugikorrean ere aritu dira. Koxtaperen barnean 1991 arte eta ondoren Donibaneko Arraunlariak izenarekin.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (10): 1924, 1956, 1961, 1962, 1963, 1986, 1988, 1990, 1995 eta 1999.
  • Bigarrena (26): 1915, 1917, 1920, 1926, 1927, 1929, 1941, 1942, 1953, 1954, 1957, 1958, 1959, 1960, 1966, 1969, 1978, 1989, 1992, 1993 eta 1997.
  • Hirugarrena (13): 1923, 1928, 1931, 1943, 1952, 1959, 1965, 1975, 1983, 1985, 1987, 1997 eta 2001.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (4): 1977, 1986, 1994 eta 2010.
  • Sailkatua (34): 1972, 1974, 1975, 1977, 1978, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2005, 2010, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016 eta 2017.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0):
  • Hirugarrena (2): 2003 eta 2010.
  • Irabazitako estropadak (2019 barne): 2
  • Euskal Liga (3): 1995, 1999 eta 2000.

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (6): 1957, 1958, 1959, 1962, 1963 eta 1991.
  • Bigarrena (2): 1987 eta 1990.

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (3): 1985, 1990 eta 2000.
  • Bigarrena (8): 1986, 1987, 1988, 1989, 1992, 1994, 1997 eta 1999.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (4): 1991, 1992, 2000 eta 2003.

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerillatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bateletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aulki mugikorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Juan
Entrenatzailea Euskal Herria Guruzne Azpiroz
Patroia(k) Euskal Herria Maider Etxaniz
Euskal Herria Irati Salazar
Kolorea(k)      arroxa
Trainerua      Batelerak
Palmaresa 5 Kontxako Bandera
5 Euskotren Liga
2 Gipuzkoako Liga
0 ETE Liga
2 Euskadiko Txapelketa
4 Gipuzkoako Txapelketa
2019: Kontxa 6.a
2019: Liga 5.a (ETE Liga)
2020 ETE Ligan
2016ko Kontxako garaipena ospatzen.
Batelerak 2016ko Kontxako sailkapen estropadan.

2010an emakumezkoen trainerua uretaratu zuen eta Gipuzkoako Ligan eta Txapelketan hirugarren egin zuten. 2014 eta 2018 artean Kontxako Bandera eta Euskotren Liga guztiak irabazi zituzten, Hibaikarekin lehia gogorrean.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 2013.
  • Laugarrena (1): 2012.
  • Sailkapen estropada (1): 2017.
  • Sailkatua (8): 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019.

Emakumezkoen Traineru Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
  • Bigarrena (1): 2013.
  • Gipuzkoako Liga (2): 2014, 2017.
  • ETE Liga (0): bosgarrena 2019an.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]