Sociedad Deportiva Tirán
- Artikulu hau Tirán traineruari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tiran (argipena)».
| Sociedad Deportiva Tirán | |
|---|---|
| Sorrera | 1993 |
| Herria | |
| Lehendakaria | |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | urdin iluna eta argia |
| Trainerua | Mar do Con |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 2 Galiziako Liga 4 Espainiako Txapelketa 10 Galiziako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025 | 2.a (Galiziako A Liga) |
| Webgunea | www.tiranpereira.com |


Sociedad Deportiva Tirán (euskaraz: Tirán Kirol Elkartea) Moaña udalerriko Tirán parrokiako (Pontevedra) arraun taldea da. Espainiako Txapelketa lau aldiz irabazi du eta Kontxako Banderan bigarren egindakoa da. Lehia historikoa izan du Moañako beste taldearekin, Meira parrokiako S.D. Samertolameurekin.
TKE Ligan (gizonezkoak) eta Euskotren Ligan (emakumezkoak) ibili izan da eta birritan Galiziako Traineruen Liga eskuratu du.
Uniformea eta trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sociedad Deportiva Tirán bi kluben elkarketatik eratu zen 1993. urtean:
- San Juan de Tirán
- Nosa Señora dos Remedios de Tirán
Horregatik elkarte berriak talde bien koloreak hartu zituen, urdin iluna eta argia, eta baita zuria ere.
San Juan de Tirán taldearen traineruaren izena Anduriña zen (euskaraz "enara") eta harekin hasi ziren arraunean.[1] TKE Ligan hasi zenean izen berezirik ez zuen eta Pereira esaten zitzaion, hura baitzen babesle nagusia eta traineruan letra handiz ikusten zena. 2012 denboraldian Balea izan zen Tiranen traineruaren izena. Gaur egun Mar do Con trainerua erabiltzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tirángo traineruak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tirán auzoak ohitura zuen arraun munduan, izan ere 1960an Educación y Descanso de Moaña taldea Espainiako txapeldun izan zenean tirandarrak zeuden traineruan eta 1961ean Educ. y Desc. Tirán izenarekin bigarrena lortu zuten.[2] BIgarren hartan "Virgen del Carmen" zen traineruaren izena eta Armando Iglesias patroia. Aurrez patroi ezagunak aritu ziren Tirángo traineruan, José González, Joaquín Parcero, Manuel Outeiral, Manuel Germade eta denetan ezagunena Francisco Fernández "Fanchuco", parrokia hartako traineruko sinbolo handia.[2] 1962an Generalísimoaren Kopan bigarrena izan zen Jaizkibel donostiarraren atzetik.[2] Urte haietan auzoko Meiratarrek ere traineru indartsua izan zuten eta bien arteko lehiak ikusgarriak izan ziren.
Bi elkarte: San Juan eta N.S. Remedios
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979tik aurrera, arraunketak berpizkundea izan zuen Galizia aldean eta auzoan Club de Remo San Juan de Tirán eta Nosa Señora Dos Remedios de Tirán elkarteak sortu zituzten. Biek ala biek irabazi zituzten estropadak baina San Juanek arrakasta handiagoa izan zuen, birritan irabazi baitzituen Vigoko El Corte Inglés Bandera (1983 eta 1984) eta Conde de Fenosa ospetsua (1983 eta 1988). Remedios Tirán taldea Galiziako txapelduna izan zen 1989an.
1990. hamarkadaren hasieran elkarte biek bat egiteko asmoa azaldu zuten eta 1993an Sociedad Deportiva Tiran elkartea sortu zuten.[3]
1990. hamarkadan Espainiako txapeldun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995ean Galiziako bi estropada handienak irabazi zituen, Conde de Fenosa eta Teresa Herrera. 1996an Jose Manuel Francisco entrenatzaile meiratarra fitxatu zuen eta puntako taldea osatu zuen[4] izan ere urte hartan tirandarrek Euskal Herriko estropada batean lehenengo aldiz garaipena lortu zuten, Getxoko Banderan, eta 1996an Kontxako Banderan parte hartu eta bigarrenak izan ziren, ohorezko txanda irabaziz[5]. Hori gutxi balitz 1996an eta 1997an Espainiako Traineruen Txapelketa berriak lortu zituzten. Urte haietan Galiziako ontzi handiena izan ziren, beren auzoko diren Meirakoei aurre hartuaz.
TKE Ligan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003. urtean TKE Ligaren sortzaileak izan ziren, baina bigarren denboraldian Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligara jeitsi ziren jeitsiera faseko estropadan helmugako balizan gaizki sartzeagatik. Urte eskas batzuk pasa ondoren 2007. urtean Galiziarren liga irabazi eta berriz TKE ligara igotzea lortu zuten.[6] Hurrengo urteetan maila gorenean aritu ziren. TKE Ligako lehen garaipena Orion lortu zuten 2011n[7]. 2012 denboraldian bikain aritu ziren, Ligan laugarren eta Kontxako banderan hirugarren egin baitzuten.[3]
2013ko denboraldirako tripulazioaren erdia aldatu zuten eta traineru irregularra izan zen. Hala ere TKE Ligan bosgarren postua lortu zuten eta honetaz gain bi bandera eskuratu zituzten[3][8]. Denboraldia biribiltzeko hirugarren aldiz jarraian sailkatu ziren Kontxako Banderarako. Aipatzekoa ere bada Galizian nagusi izan zirela azken sei urtetatik Galiziako bost txapelketa irabazi dituztela.
2015ean berriz itzuli ziren Kontxara eta 2016an errepikatu zuten, bietan zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 2016an ordea arraunlari batek positibo eman zuen estropada ondorengo kontrolean eta urtebete beranduago deskalifikatua izan zen[9]. Ligan erdialdean ibili zen hurrengo urteetan, 2015ean zazpigarren, 2016an seigarren eta 2017an berriz ere zazpigarren. 2017an berriz ere Kontxan aritu zen, hamalaugarren aldiz.[10]
Ziklo berri bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018 denboraldian taldea eraberritu zuen baina Ligan azken postuan gelditu eta maila galdu zuen[11]. 2019an bigarrena izan zen Galiziako ligan eta 2020an garaipena lortu zuen Samertolameu auzokoarekin puntutan eta estropada kopurutan berdinduta. Ligako azken estropada irabazi izanak eman zion Ligako garaipena[12]. Play-offetan TKE Ligara itzuli zen, urtebeterako ordea.[3]
2023. urtean etxean antolatu zuen Espainiako Txapelketa eta irabaztear egon zen, Ares txapeldunak 18 ehunenekoren aldeaz garaitu baitzuen.[13] 2025. urtean Ligako azpitxapelduna izan zen eta bost urteren ondoren igoera lay-offak jokatu zituen baina ez zuen igotzerik lortu.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 1996.
- Hirugarrena (2): 2000 eta 2012.
- Sailkapen estropadako irabazlea (0)
- Sailkatua (14): 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2004, 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016 eta 2017.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Laugarrena (1): 2012
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 4
- Parte hartu (14): 2003, 2004, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021
- Galiziako Traineruen Liga (2): 2007, 2020
- Txapelduna (4): 1996 eta 1997. Aurrez 1960 (Educ. y Desc. de Moaña) eta 1961 (Educ. y Desc. Tirán).
- Bigarrena (4): 1998, 2000, 2001 eta 2010.
- Txapelduna (10): 1989 (Remedios), 1995, 1996, 1997, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2017.
- Hegoaldeko Galiziako Txapelketa (1979-1986) (1): 1983 (San Juan)
Galiziako Bandera handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1960 (Educ. y Desc. de Moaña) eta 1961 (Educ. y Desc. Tirán).
- El Corte Inglés Bandera (Vigo) (7): 1983, 1984, 1996, 1997, 1998, 2000 eta 2001.
- Conde de Fenosa Bandera (8): 1983, 1988, 1995, 1996, 1997, 1998, 2000 eta 2001.
- Teresa Herrera Bandera (8): 1995, 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2007 eta 2016.
- Pontevedrako Diputazioaren Bandera (7): 1994, 1997, 1998, 2000, 2006, 2009 eta 2010.
TKE Ligako banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orioko Bandera (1): 2011.
- Flaviobriga Bandera (Castro Urdiales) (1): 2012.
- Ambilamp Bandera (Sestao) (1): 2013.
- Concello de Moaña Bandera (1): 2013.
Galiziatik kanporako beste banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Getxoko Bandera (1): 1996.
- Donibane Lohitzuneko Bandera (4): 1998, 2000, 2001 eta 2002.
- Asturiasko Printzearen Bandera (2): 1998 eta 2007.
- Errioxako Bandera (1): 2001.
- S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2008.
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa (2): 1997 eta 1998.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa (1): 2012
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| TKE | 14 | |
| LGT 1 | 9 | |
| LGT 2 | 0 | |
| 2025 barne. | ||
- (p.o.) play-offak
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Sociedad Deportiva Tirán | |
|---|---|
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | urdin iluna eta argia |
| Trainerua | Mosqueira |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga 2 Galiziako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025 | 2.a (Galiziako Ligan) |

2014an trainerua osatzea lortu eta Galiziako Ligan hirugarren postuan gelditu zen. 2015ean ez zuen trainerurik atera.
2019an berriz osatu du trainerua eta Galiziako Ligan ari da. Espainiako Txapelketan ere hartu zuen parte eta hirugarrena izan zen hiru traineruren artean. 2020an Galiziako Ligan Cabo da Cruzekin lehia estuan aritu zen eta estropada bat irabazi zuen. Bigarren amaitu zuen azkenean. 2022ko Ligan laugarren egin zuen arren, Chapelak (2.a) eta Mugardos-A Cabanak (3.a) Euskotren Ligari uko egin ziotenez, kupoengatik bera igo zen mailaz[14]. 2023 eta 2024an azkena izan zen Ligan eta lehenengo urtean arautegiak hala zehaztuta salbuetsita egon bazen ere[15] 2024an maila galdu du.[16]
2024an ekainean jokatu zen Galiziako txapelketa irabazi zuen.[17] Denboraldiaren amaieran maila galdu zuen.
2025ean bigarren urtez jarraian Galiziako Txapelketa irabazi zuen [18] eta Ligako azpitxapelduna izan zenez igoera play-offak jokatu zituen, arrakastarik gabe ordea.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa:
- Hirugarrena (1): 2019.
- Galiziako Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2024, 2025.
- Bigarrena (1): 2023.
- Hirugarrena (2): 2020, 2021.
- Parte hartzeak (2): 2023, 2024.
- Galiziako Liga (0): bigarrena 2020an.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Concello Moaña (1): 2020.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| Euskotren | 2 | |
| LGT | 6 | |
| 2025 barne. | ||
- (p.o.) play-offak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Verdeal*, Vicente. (2022-04-19). «Remero extraordinario» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-10-25).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Traiñeiras: Tirán, campiona de España en 1961 (e II)» La Voz de Galicia 2015-09-12 (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ a b c d «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Galiziar arraunketa, 20 urte olatuan / El remo gallego, 20 años en la ola – TOSTA. 2015-08-01 (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Castro, Jorge. (2009-09-16). «Galicia modificó la historia» Atlántico (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) GOÑI, IÑIGO. (2007-09-24). «Getaria rozó el ascenso a la ACT» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Moaña, fran g sas. (2011-08-28). «Tirán hace historia y gana la Bandera de Orio» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) gondra, aner. (2013-07-01). «La ría elige a Tirán» Deia (kontsulta data: 2025-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Descalifican a Tirán de la Bandera de La Concha de 2016» Diario Vasco 2017ko uztailaren 13an.
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-09-01). «Tirán se suma a las favoritas y San Pedro se queda a las puertas» GARA (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guinea, Oskar Ortiz de. (2018-08-26). «ACT: Urdaibai gana en Boiro y Tirán desciende» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ www.ligalgt.com (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2023-08-07). «El Club de Remo de Ares hizo historia al proclamarse campeones de España de traineras!» concellodeares (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jose. (2022-09-13). «NUESTRO EQUIPO FEMENINO YA ES EQUIPO DE LA LIGA EUSKOTREN» SD Tiran (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Castaño, Iker. (2023-08-21). «Hibaika se jugará la salvación en la Liga Euskotren a mediados de septiembre» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Collarte, César. (2024-08-12). «Tirán desciende y Cabo apunta a la promoción» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ares y Tirán reinaron en el campeonato gallego de traineras» La Voz de Galicia 2024-06-09 (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Puebla, Samertolameu, Tirán y Ares alzan el título gallego de traineras» La Voz de Galicia 2025-06-08 (kontsulta data: 2025-06-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Galizieraz)(Gaztelaniaz)