1970eko Eurovision Kantu Jaialdia

Wikipedia, Entziklopedia askea

1970eko Eurovision Kantu Jaialdia Eurovision Abesti Txapelketaren 15. edizioa izan zen. 1970eko martxoak 21ean ospatu zen Amsterdamen. Willy Dobbe izan zen edizio honen aurkezlea, eta Irlandako ordezkariak irabazi zuen txapelketa All Kinds of Everything kantuarekin.

Aurreko urtean gertatu zen lau herrialderen arteko berdinketaren ondorioz, lau herrialde horien artean zozkatu zen 1970eko edizioaren egoitza zein izango zen. Finlandiak, Norvegiak, Suediak eta Portugalek jaialdia boikoteatzea erabaki zuten botoa emateko moduaren aurkako euren desadostasuna adierazteko.

1969an gertatu zena berriz gertatzea eragozteko araudi berezi bat sortu zen. Honen bidez, bi kanturen arteko berdinketarik balego, hauek berriz kantatuko ziren, eta epaimahaikideek berriz eskua altxata bozkatuko zuten bi kantu horien artean. Hala ere berdinketa mantenduko balitz, biek jarraituko lukete garaileak izaten.

Herbeheretatik hirukote bat aurkeztu zen, Hearts of Soul izenekoa. Garai hartako araudiak, alabaina, soilik bakarlariei eta bikoteei koruak egiten zizkietenekin parte hartzea baimentzen zien, eta, ondorioz, hirukoteko abeslari ofiziala zen Patriziak bakarlari bezala parte hartu behar izan zuen, bere bi kideek koruak egiten zizkiotelarik, taldearen izena zen Hearts of Souls mantenduz. Hau izan zen araudi hau indarrean egon zen azken edizioa.

Aurreko urtean gertatukoaren ondorio izan zen partehartzaile kopuru txikia zela eta, igortze denbora osatzeko, kantu bakoitzaren aurretik bideoklip labur bat eman zen, abeslaria eta ordezkatzen zuen herrialdearen toki batzuk erakusten zituena. Hain gustukoa izan zen hau, ezaugarri hau, aldaketaren batzuekin, egundaino erabili izan dela.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Herrialdea eta TB Abeslaria(k) Abestia Itzulpena Hizkuntza Tokia Puntuak
1 Herbehereak
NOS
Patricia & Hearts of Soul Waterman Akuario Holandés 7 7
2 Suitza
SSR SRG
Henri Dès Retour Itzulera Frantsesa 6 8
3 Italia
RAI
Gianni Morandi Occhi di ragazza Emakume begiak Italiera 9 5
4 Jugoslavia
JRT
Eva Sršen Pridi, dala ti bom cvet Zatoz, lore bat emango dizut Esloveniera 11 4
5 Belgika
RTB
Jean Vallée Viens l'oublier Zatoz ahazteko Frantsesa 8 5
6 Frantzia
ORTF
Guy Bonnet Marie-Blanche - Frantsesa 5 8
7 Erresuma Batua
BBC
Mary Hopkin Knock, knock - Who's there? Kox, kox - Nor da? Ingelesa 2 26
8 Luxenburgo
CLT
David Alexandre Winter Je suis tomé du ciel Zerutik erori naiz Frantsesa 12 0
9  Espainia Espainia
TVE
Julio Iglesias Gwendolyne [1] - Gaztelania 4 8
10 Monako
TMC
Dominique Dussault Marlène Marlena Frantsesa 10 5
11 Alemania
ARD
Katja Ebstein Wunder gibt es immer wieder Mirariak behin eta berriz gertatzen dira Alemán 3 12
12 Irlandako Errepublika
RTÉ
Dana All kinds of everything Orotarik Ingelesa 1 32
Tokia: Rai Kongresugunea - Amsterdam, Herbehereak

Boto taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitzak
 Herbehereak  Suitza  Italia  Jugoslavia  Belgika  Frantzia  Erresuma Batua  Luxenburgo  Espainia  Monako  Alemania  Irlanda
Partehartzaileak Herbehereak   0 3 3 0 0 1 0 0 0 0 0
Suitza 2   0 0 0 2 1 0 0 0 2 1
Italia 0 0   1 0 0 0 0 2 0 2 0
Jugoslabia 0 0 0   0 0 4 0 0 0 0 0
Belgika 0 0 0 0   3 0 1 0 0 0 1
Frantzia 0 0 1 2 0   0 0 0 2 0 3
Erresuma Batua 3 2 2 4 0 2   2 0 4 4 3
Luxenburgo 0 0 0 0 0 0 0   0 0 0 0
Espainia 0 0 3 0 0 0 0 2   3 0 0
Monako 0 1 0 0 1 2 0 0 1   0 0
Alemania 0 1 1 0 0 0 0 3 4 1   2
Irlanda 5 6 0 0 9 1 4 2 3 0 2  
Taula agerpenaren arabera ordenatua dago

Mapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BelgikaFrantziaItaliaHerbehereakSuitzaAlemaniaDanimarkaAustriaSuediaErresuma BatuaMonakoLuxenburgoNorvegiaFinlandiaEspainiaJugoslaviaPortugalIrlanda
Berdez edizio honetan parte hartu zuten herrialdeak. Horiz aurreko urteetan bai baina honetan parte hartu ez zuten herrialdeak.

Aurrekoa eta hurrengoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
1969ko Eurovision Kantu Jaialdia
Eurovision Kantu Jaialdia
1970eko martxoak 21
Ondorengoa
1971ko Eurovision Kantu Jaialdia

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1970eko Eurovision Kantu Jaialdia