1985eko urtarrileko Europako hotzaldia
Appearance
1985eko urtarrileko Europako hotzaldia | |
---|---|
Mota | Hotz-bolada |
Data | 1985eko urtarrila |
Kokaleku | Frantzia |
1985. urteko urtarrilean Europan izandako hotzaldia 1956 urtetik izandako hotzaldi gogorrena izan zen. Urtarrilaren 6an hasi eta bi astetara luzatu zen gutxi gorabehera. Euskal Herrian ohikoak ez ziren tenperatura baxuak eta elurteak ekarri zituen; esaterako, Donostian termometroak -6 °C-ra heldu ziren eta 15 cmko elurra pilatu zen kaleetan, Kontxa pasealekuan eski-norgehiagoka antolatu zen eta Gasteizen inoiz izandako hotz handiena erregistratu zen, -16.8 °C-rekin. Garraioa eta errepide gehienak erabat moztuta geratu ziren. Europan, ehundaka hildako izan ziren.
Tenperatura minimoak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenperaturak Euskal Herrian | ||
---|---|---|
Estazioa | Tenperatura | |
Iraizotz (Ultzama) | -20,5 °C | |
Arizkun (Baztan) | -19,0 °C | |
Abaurregaina | -18,0 °C | |
Gasteiz | -17,8 °C | |
Altsasu | -16,5 °C | |
Noain (Iruñeko aireportua) | -16,2 °C | |
Bera | -13,0 °C | |
Biarritz | -12,7 °C | |
Donostia (Ategorrieta) | -10,5 °C | |
Hondarribia | -10,0 °C | |
Donostia (Igeldo) | -9,2 °C | |
Fitero | -9,0 °C | |
Bilbo (Sondika) | -6,6 °C |