1995 urteko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Antolatzailea Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Finala Josean Gasca pabiloia (Donostia)
(1995eko abenduaren 17an)
Txapelduna Aitor Mendiluze
Txapeldun ordea Jexux Mari Irazu
Aitor Mendiluze izan zen txapelduna.

1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako seigarren Bertsolari Txapelketa izan zen. 1991ko ekitaldi arrakastatsuaren ondoren bertsolarien belaunaldi berri batek hartu zuen erreleboa. Bertso eskolen txapelketa bezala ezagutzen da[1]. Aitor Mendiluze izan zen txapelduna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa hastean, adinen bataz-bestekoa 23 urtekoa zen. Bittor Agirre (59 urte), Narbaiza eta Xabier Zeberio (46na urte) ziren zaharrenak, eta Maialen Lujanbio (19 urte) gazteena. Txapeldun atera zen Aitor Mendiluzek berak, 20 urte zituen.

Ez zuen aurreko ekitaldiak izandako arrakasta berdindu. Hainbat arrazoi izan ziren:

  • Hilabete asko ziren Hitzetik Hortzera telebista programa eten zela.
  • Finala ere ez zen telebistaz eskaini.
  • Aurreko txapelketako faborito eta txapeldunek ez zuten parte hartu, belaunaldi berriari bultzada ematea baitzen txapelketaren helburu nagusietako bat.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen ematea librea izan zen eta 58 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketako sei kanporaketa jokatu ziren udaberrian. Txapelketaren azken fasea urrian hasi zen jokatzen bost final laurden eta hiru finalerdirekin. Finala Donostian jokatu zen Josean Gasca pabiloian.

  • Kanporaketak:
    • Urretxu (apirilaren 28an)
    • Urnieta (apirilaren 29an)
    • Elgoibar (maiatzaren 5ean)
    • Mutriku (maiatzaren 6an)
    • Villabona (maiatzaren 12an)
    • Oñati (maiatzaren 13an)
  • Final laurdenak:
    • Usurbil (urriaren 20an)
    • Arrasate (urriaren 22an)
    • Zumaia (urriaren 29an)
    • Alegia (azaroaren 1ean)
    • Ataun (azaroaren 5ean)
  • Finalaurrekoak:
    • Azpeitia (azaroaren 19an)
    • Errenteria (azaroaren 26an)
    • Ordizia (abenduaren 3an)
  • Finala:
    • Donostia (abenduaren 17an)

Bertsolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre, Amaia
  • Agirre, Bittor "Bitti"
  • Agirre Goia, Unai
  • Aiestaran, Jon "Txesta"
  • Aizpuru, Egoitz
  • Aldasoro, Aitor
  • Alustiza, Iker
  • Aranburu, Mikel
  • Azpillaga, Bernardo
  • Bergaretxe, Asier
  • Diaz De Gereñu, Lander
  • Eguren, Igor
  • Eizmendi, Jon
  • Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
  • Elortza, Jose Ramon
  • Epelde, Imanol
  • Esoain, Ibai
  • Etxaniz, Anton
  • Garmendia, Jon "Txuria"
  • Gerriko, Juan Ramon
  • Gorostidi, Bixente
  • Igartua, Iosu
  • Irazu Muñoa, Jexux Mari
  • Iribar, Jexux "Olalde"
  • Iruretagoiena, Iñigo
  • Izeta, Nikolas
  • Jauregi, Jexux Mari "Altzo Txiki"
  • Jimenez, Alfonso
  • Karrera, Ibon
  • Larrañaga, Andoni
  • Lasagabaster, Joseba
  • Lopez, Juan Mari
  • Lujanbio, Maialen
  • Maia, Jon
  • Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
  • Meabebasterretxea, German
  • Mendiluze, Aitor
  • Mendizabal, Mikel
  • Mitxelena, Joanito
  • Munduate, Joxe
  • Murua, Iñaki
  • Narbaiza, Juan Mari (1949-2016)
  • Narbarte, Xabier
  • Nazabal, Xabier
  • Oiarbide, Asier
  • Olalde, Iñaki
  • Otamendi, Andoni
  • Otamendi, Luis
  • Rezabal, Martin "Olaso"
  • Salegi, Joxe Angel "Lizarreta"
  • Sarriegi, Aitor
  • Sorozabal, Jokin
  • Sukia, Xabier
  • Telleria, Millan
  • Urdangarin, Jose Luis
  • Zeberio, Xabier "Zeberio I"
  • Zelaia, Iñaki
  • Zendoia, Nikolas

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian jokatu zen Josean Gasca pabiloian, abenduaren 17an[2].

Postua Bertsolaria Puntuak
Txapelduna Aitor Mendiluze 646,0
2.a Jexux Mari Irazu 627,5
3.a Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe" 619,0
4.a Mikel Mendizabal 610,0
5.a Iñaki Murua 607,0
6.a Iñaki Zelaia 604,5
7.a Jokin Sorozabal 583,5
8.a Jose Ramon Elorza 565,5

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea . Noiz kontsultatua: 2017-11-18 .
  2.   Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale 1995-12-17 Donostia Txapelketa - Saioa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea . Noiz kontsultatua: 2017-11-18 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]