Edukira joan

1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
MotaGipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Denbora-tarte1991ko urriaren 25a - 1991ko abenduaren 22a
Edizio zenbakia5
1967
Partehartzaile kopuru54
Irabazlea
Anjel Mari Peñagarikano izan zen txapelduna.

1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako bosgarren Bertsolari Txapelketa izan zen. 1967 urtean jokatu zen aurreko ekitalditik 24 urte beranduago, eta arrakasta itzela izan zuen, finalean 11.000 lagun bildu baitziren Anoetako belodromoan. Telebistak emandako bultzadari esker, eta bertsolari belaunaldi berriak zaletutako ikusleak medio, boom-aren txapelketa izan zen.

Finalaren aurretik, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Xabier Euzkitze ziren faborito nagusiak baina saio bikaina egin ostean Anjel Mari Peñagarikanok eskuratu zuen txapela[1]. 1967ko ekitaldia irabazita 24 urtez txapeldun izan zen Txomin Garmendiak jantzi zion txapela[2].

Izen ematea librea izan zen eta 54 bertsolarik hartu zuten parte. Horregatik bost kanporaketa jokatu ziren txapelketara sailkatzeko. Ondoren lau final laurden eta bi finalerdi jokatu ziren, eta azkenik zortzi onenekin finala.

  • Kanporaketak:
    • Antzuola (urriaren 25ean)
    • Deba (urriaren 27an)
    • Usurbil (urriaren 31n)
    • Aretxabaleta (azaroaren 1ean)
    • Hondarribia (azaroaren 3an)
  • Final laurdenak:
    • Beasain (azaroaren 15ean)
    • Azkoitia (azaroaren 17an)
    • Oiartzun (azaroaren 22an)
    • Eibar (azaroaren 24an)
  • Finalaurrekoak:
    • Tolosa (abenduaren 6an)
    • Oñati (abenduaren 8an)
  • Finala:
    • Donostia (abenduaren 22an)
  • Agirre, Bittor "Bitti"
  • Aizpurua, Felix
  • Aizpurua, Karlos
  • Arrieta, Agustin "Ibergun"
  • Arrizabalaga, Xabier "Ziarda"
  • Azpillaga, Bernardo
  • Begiristain, Juan Inazio
  • Egaña, Andoni
  • Eizmendi, Jon
  • Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
  • Elortza, Jose Ramon
  • Etxabe, Xabier "Armendia"
  • Etxebeste, Aitor
  • Etxezarreta, Pedro
  • Gerriko, Juan Ramon
  • Gesalaga, Jose Antonio "Zaldubi"
  • Igartzabal, Euxebio
  • Iribar, Jexux "Olalde"
  • Izagirre, Santi "Attola-Berri"
  • Izeta, Joxe Mari
  • Izeta, Nikolas
  • Jauregi, Jexux Mari "Altzo Txiki"
  • Kortabarria, Jesus "Kaxeta"
  • Lasarte, Eusebio "Lasarte II"
  • Lertxundi, Joxe Mari
  • Lizaso, Sebastian
  • Loidi, Arantzazu
  • Loiola, Juan
  • Lopetegi, Jesus
  • Lopez, Juan Mari
  • Maia, Jon
  • Mendizabal, Mikel
  • Munduate, Joxe
  • Murua, Iñaki
  • Narbaiza, Juan Mari (1949-2016)
  • Narbarte, Xabier
  • Olaizola Olaizola, Manuel "Uztapide-II"
  • Otamendi, Luis
  • Peñagarikano, Anjel Mari
  • Rezabal, Martin "Olaso"
  • Salegi, Joxe Angel "Lizarreta"
  • Sarasua, Aitor
  • Sarasua, Jon
  • Sasiain, Jose Antonio
  • Sorozabal, Jokin
  • Telleria, Millan
  • Urdangarin, Jose Luis
  • Usarraga, Juanjo
  • Xabier "Euzkitze"
  • Zabala, Xanti "Lexo"
  • Zeberio, Xabier "Zeberio I"
  • Zelaia, Iñaki
  • Zelaia, Koldo "Etxeberri"
  • Zendoia, Nikolas

Finalaurrekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Postua Bertsolaria Puntuazioa
1 Andoni Egaña 526,5
2 Iñaki Murua 513,5
3 Anjel Mari Peñagarikano 507,5
4 Mikel Mendizabal 490,5
5 Martin Rezabal "Olaso" 482
6 Jokin Sorozabal 481,5
7 Millan Telleria 476
8 Joxe Mari Lertxundi 473,5
Postua Bertsolaria Puntuazioa
1 Xabier Euzkitze 530,5
2 Sebastian Lizaso 528
3 Jon Sarasua 493,5
4 Xabier Zeberio 480,5
5 Jexux Iribar "Olalde" 476,5
6 Jon Maia 467
7 Jose Antonio Sasiain 455
8 Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" 454

Anoetako belodromoan jokatu zen abenduaren 22an. Finalaren bezperan, 101 urterekin Joxe Migel Barandiaran hil zela eta, haren oroimenez minutu bateko isiltasuna gordez hasi zen saioa.

Postua Bertsolaria Puntuak
Txapelduna Anjel Mari Peñagarikano 708,5
2.a Andoni Egaña 706,5
3.a Xabier Euzkitze 698,0
4.a Jon Sarasua 696,0
5.a Sebastian Lizaso 690,5
6.a Iñaki Murua 685,5
7.a Martin Rezabal "Olaso" 671,5
8.a Mikel Mendizabal 669,5

Jon Sarasuak "Sortutako morboaren aurka erreakzionatu nahi" izan zuen. Zazpi puntuko bi bertsoren ostean, zortziko "eskas" (sic) bat bota zuen, propio. Morboaren kontra erreakzionatu, eta eztabaidarako gai bihurtu zen hurrengo egunetan[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hogeita bost urte Gipuzkoako Txapelketa hartatik. (kontsulta data: 2017-11-18).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (kontsulta data: 2017-11-18).
  3. SLU, Herritar Berri. (2016-01-28). ««Gero eta urrunago sentitzen naiz euskal progresista batek pentsatu behar duenetik»» GAUR8 (kontsulta data: 2017-11-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]