1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
Mota | Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa |
Denbora-tarte | 1995eko apirilaren 28a - 1995eko abenduaren 17a |
Irabazlea | |
1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako seigarren Bertsolari Txapelketa izan zen. 1991ko ekitaldi arrakastatsuaren ondoren bertsolarien belaunaldi berri batek hartu zuen erreleboa. Bertso eskolen txapelketa bezala ezagutzen da[1]. Aitor Mendiluze izan zen txapelduna.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketa hastean, adinen bataz-bestekoa 23 urtekoa zen. Bittor Agirre (59 urte), Narbaiza eta Xabier Zeberio (46na urte) ziren zaharrenak, eta Maialen Lujanbio (19 urte) gazteena. Txapeldun atera zen Aitor Mendiluzek berak, 20 urte zituen.
Ez zuen aurreko ekitaldiak izandako arrakasta berdindu. Hainbat arrazoi izan ziren:
- Hilabete asko ziren Hitzetik Hortzera telebista programa eten zela.
- Finala ere ez zen telebistaz eskaini.
- Aurreko txapelketako faborito eta txapeldunek ez zuten parte hartu, belaunaldi berriari bultzada ematea baitzen txapelketaren helburu nagusietako bat.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen ematea librea izan zen eta 58 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketako sei kanporaketa jokatu ziren udaberrian. Txapelketaren azken fasea urrian hasi zen jokatzen bost final laurden eta hiru finalerdirekin. Finala Donostian jokatu zen Josean Gasca pabiloian.
- Kanporaketak:
- Urretxu (apirilaren 28an)
- Urnieta (apirilaren 29an)
- Elgoibar (maiatzaren 5ean)
- Mutriku (maiatzaren 6an)
- Villabona (maiatzaren 12an)
- Oñati (maiatzaren 13an)
- Final laurdenak:
- Usurbil (urriaren 20an)
- Arrasate (urriaren 22an)
- Zumaia (urriaren 29an)
- Alegia (azaroaren 1ean)
- Ataun (azaroaren 5ean)
- Finalaurrekoak:
- Azpeitia (azaroaren 19an)
- Errenteria (azaroaren 26an)
- Ordizia (abenduaren 3an)
- Finala:
- Donostia (abenduaren 17an)
Bertsolariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Finalaurrekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
1 | Jose Ramon Elorza | 608 |
2 | Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe" | 599,5 |
3 | Millan Telleria | 586 |
4 | Martin Rezabal "Olaso" | 577 |
5 | Juan Mari Narbaiza | 567 |
6 | Jose Luis Urdangarin | 559 |
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
1 | Aitor Mendiluze | 640 |
2 | Iñaki Murua | 603,5 |
3 | Mikel Mendizabal | 603,5 |
4 | Jexux Mari Irazu | 601 |
5 | Iñaki Zelaia | 596 |
6 | Andoni Larrañaga | 573,5 |
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
1 | Jokin Sorozabal | 607,5 |
2 | Bixente Gorostidi | 593,5 |
3 | Maialen Lujanbio | 590 |
4 | Unai Agirre | 583,5 |
5 | Jon Eizmendi | 566 |
6 | Aitor Sarriegi | 562 |
Finalurrekoetako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fase honetako sailkapena honela gelditu zen:
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa | Oharrak |
---|---|---|---|
1 | Aitor Mendiluze | 640 | Errenteriako saioko garailea |
2 | Jose Ramon Elorza | 608 | Azpeitiako saioko garailea |
3 | Jokin Sorozabal | 607,5 | Ordiziako saioko garailea |
4 | Iñaki Murua | 603,5 | |
5 | Mikel Mendizabal | 603,5 | |
6 | Jexux Mari Irazu | 601 | |
7 | Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe" | 599,5 | |
8 | Iñaki Zelaia | 596 | |
9 | Bixente Gorostidi | 593,5 | |
10 | Maialen Lujanbio | 590 | |
11 | Millan Telleria | 586 | |
12 | Unai Agirre | 583,5 | |
13 | Martin Rezabal "Olaso" | 577 | |
14 | Andoni Larrañaga | 573,5 | |
15 | Juan Mari Narbaiza | 567 | |
16 | Jon Eizmendi | 566 | |
17 | Aitor Sarriegi | 562 | |
18 | Jose Luis Urdangarin | 559 |
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian jokatu zen Josean Gasca pabiloian, abenduaren 17an[2],[3]
Postua | Bertsolaria | 8ko Handia | 8ko Txikia | Bakarka | 6 Puntuko | Azken Puntua | Ganbara | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1. | Aitor Mendiluze | 121.50 | 114.50 | 128.50 | 124.00 | 45.50 | 112.00 | 646.00 |
2. | Jexux Mari Irazu | 112.00 | 114.00 | 118.00 | 125.00 | 44.00 | 114.50 | 627.50 |
3. | Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe" | 112.50 | 116.50 | 117.50 | 110.00 | 40.50 | 122.00 | 619.00 |
4. | Mikel Mendizabal | 114.00 | 112.50 | 115.50 | 105.50 | 38.00 | 124.50 | 610.00 |
5. | Iñaki Murua | 115.00 | 108.50 | 114.50 | 107.50 | 42.00 | 119.50 | 607.00 |
6. | Iñaki Zelaia | 116.00 | 109.50 | 106.50 | 119.50 | 35.00 | 118.00 | 604.50 |
7. | Jokin Sorozabal | 113.50 | 118.50 | 109.50 | 114.00 | 36.00 | 92.00 | 583.50 |
8. | Jose Ramon Elorza | 101.00 | 103.00 | 115.50 | 101.50 | 41.50 | 103.00 | 565.50 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. 1995-12-17 Donostia Txapelketa - Saioa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
- ↑ «Mendiluze Gipuzkoako txapeldun berria» euskaldunon egunkaria 1995-12-19.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak | ||
---|---|---|
1959 • 1962 • 1964 • 1967 • 1991 • 1995 • 1999* • 2003 • 2007 • 2011 • 2015 • 2017* • 2019 • 2024 |