Edukira joan

2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
MotaGipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Denbora-tarte2003ko irailaren 26a - 2003ko abenduaren 14a
2007
Irabazlea
Maialen Lujanbio izan zen txapelduna.

2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako zortzigarren Bertsolari Txapelketa izan zen. 1999an jokaturiko Herri Artekoaren ondoren berriz ere bakarkako txapelketara itzuli zen. Maialen Lujanbio izan zen txapelduna.

Txapelketa honek arnasa eman nahi izan zion batez ere bertso eskoletatik eta ikastetxeetatik etengabean datorren bertsolaritzaren mugimendu berriari, eta lehendik dagoenari bideak jarri nahi izan zizkion gorpuzten eta zabaltzen segitzeko. Aurrerantzean, Gipuzkoako Txapelketa lau urtez behin egitea eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sartzeko ere balio izatea erabaki zen.

Txapelketa honek bi fase nagusi izan zituen. Lehenengo fasea eskualdeka jokatu zen, Herri Arteko txapelketaren filosofiari eutsita. Fase horretan, bertso eskolek eta beren inguruak parte hartze zuzena izan zuten saioen antolaketan, eta planteamendu horren helburu nagusia bertsolaritzaren oinarria lantzea izan zen. Saio bakoitzean 6 bertsolarik kantatu zuten. Eskualdeko fasearen ondoren, final laurdenak eta finalerdiak jokatu ziren urrian eta azaroan, eta finala Irunen izan zen[1].

  • Lehen fasea:
    • Astigarraga (irailaren 26an)
    • Aia (irailaren 26an)
    • Mutriku (urriaren 3an)
    • Zaldibia (urriaren 3an)
    • Pasaia (urriaren 3an)
    • Zestoa (urriaren 3an)
    • Legorreta (urriaren 10ean)
    • Orio (urriaren 10ean)
    • Bergara (urriaren 10ean)
    • Oiartzun (urriaren 10ean)
  • Final laurdenak:
    • Oñati (urriaren 25ean)
    • Ordizia (urriaren 26an)
    • Hernani (azaroaren 1ean)
    • Zumaia (azaroaren 2an)
    • Andoain (azaroaren 9an)
  • Finalaurrekoak:
    • Eskoriatza (azaroaren 16an)
    • Zarautz (azaroaren 23an)
    • Tolosa (azaroaren 30ean)
  • Finala:
    • Irun (abenduaren 14an)

2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak parte hartze benetan zabala eta erakargarria izan zuen: denera 71 bertsolari.

  • Agirre, Amaia
  • Agirre Goia, Unai
  • Agirreazaldegi, Ainhoa
  • Aiertza, Mikel
  • Alberdi, Oskar
  • Albistur, Aitor
  • Alustiza, Enaitz
  • Alustiza, Iker
  • Ansa, Ion
  • Apalategi Astigarraga, Iñaki
  • Aranburu, Aritz
  • Aranburu, Joxe Anjel
  • Arrillaga, Mikel
  • Astigarraga, Xabi
  • Azkarate Torner, Gorka
  • Barandiaran, Joseba
  • Egaña Calderon, Urko
  • Eizagirre Aduriz, Egoitz
  • Eizagirre, Estitxu
  • Elustondo, Nerea
  • Esoain, Ibai
  • Etxeberria, Gorka
  • Fernandez, Antton
  • Fernandez, Uxue
  • Gabilondo, Nahikari
  • Goikoetxea, Arkaitz
  • Goikoetxea, Ekaitz
  • Gorostidi, Bixente
  • Gurrutxaga, Iñaki
  • Iraola, Jon
  • Irazu Muñoa, Jexux Mari
  • Iribar, Gorka
  • Iriondo, Asier
  • Iriondo, Zigor "Zipri"
  • Izagirre, Iñigo
  • Jimenez, Alfonso
  • Labayen, Jokin
  • Laburu, Agin
  • Lizarazu, Imanol "Habana"
  • Lizarralde Jimeno, Ander
  • Lizarralde Lizarralde, Ander
  • Lizaso, Beñat
  • Lujanbio, Maialen
  • Maia, Jon
  • Mendiluze, Aitor
  • Miner, Ibon
  • Mitxelena, Joanito
  • Mujika, Manex
  • Munduate, Joxe
  • Muñoa, Unai
  • Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
  • Oiartzabal, Josu "Xamoa"
  • Ojanguren, Gorka
  • Osa, Iker
  • Ostolaza, Leire
  • Otamendi, Andoni
  • Petxarroman, Iñaki
  • Sarasola, Alaitz
  • Sarriegi, Aitor
  • Sukia, Xabier
  • Uranga, Jokin
  • Urdangarin, Iban
  • Urdangarin, Jose Luis
  • Usandizaga, Aitor
  • Zelaia, Iñaki
  • Zerain, Aritz
  • Zubeldia, Iker
  • Zubia, Felix
  • Zulaika, Julen

Finala Irunen jokatu zen, Artaleku kiroldegian, abenduaren 14an, arratsaldez. Finala Irunen izateak ere bere garrantzia izan zuen. Gipuzkoako eskualde guztiek ez dute bertsolaritza tradizio bera eta, Elkartearen ustez, txapelketako ekitaldi nagusia Bidasoa ertzean izateak hauspo lana egin zezakeen eskualde horretan guztian bertsolaritza indartzeko hainbat eragile egiten ari den esfortzua eta lana bultzatzen laguntzeko. Horixe zen, hain zuzen ere, arrazoi nagusia ekitaldi hori 800 urte bete berri zituen hirian egiteko.

Postua Bertsolaria Puntuak
Txapelduna Maialen Lujanbio 760.5
2.a Jon Martin 726.0
3.a Aitor Mendiluze 514.0
4.a Jon Maia 505.5
5.a Iñaki Gurrutxaga 505.0
6.a Jexux Mari Irazu 502.0
7.a Ekaitz Goikoetxea 500.0
8.a Amaia Agirre 478.0

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2003) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]