Edukira joan

2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara

Koordenatuak: 3°17′42″N 95°58′55″E / 3.295°N 95.982°E / 3.295; 95.982
Wikipedia, Entziklopedia askea
2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara
Irudia
2004 Indonesia Tsunami Complete.gif
Motalurrikara
tsunami
hondamen natural
hondamen
Data2004ko abenduaren 26a
HerrialdeaIndonesia, Thailandia, Myanmar, Bangladesh, India, Sri Lanka, Maldivak, Kenya, Tanzania, Komoreak, Hegoafrika, Frantzia, Frantziaren lurralde austral eta antartikoak, Txagos uhartedia, Seychelleak, Malaysia, Somalia, Madagaskar, Maurizio eta Yemen
Koordenatuak3°17′42″N 95°58′55″E / 3.295°N 95.982°E / 3.295; 95.982
Magnitudea Richter eskalan9,3
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale IX (en) Itzuli
Sakonera bertikal30 km (hipozentro)
Pertsona hilak227.898
Pertsona zaurituak125.000
Multimedia

2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara 2004ko abenduaren 26an izandako itsas azpiko lurrikara izan zen: 9,1 eta 9,2 graduko indarra izan zuen Richter eskalan, eta 230.000 pertsona hil ziren lurrikararen eta ondorengo tsunamiaren eraginez.

Lurrikararen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako neurketen arabera, lurrikararen indarra Richter eskalan 8,9 graduan zehaztu zen, baina ondorengo neurketa zehatzagoek 9,1 eta 9,2 gradu bitartera handitu zuten hasierako magnitudea.

2004ko abenduaren 26an urpeko lurrikara bat gertatu zen. Epizentroa Sumatrako (Indonesia) mendebaldeko kostaldean izan zuen. Lurrikara horrek tsunami ugari eragin zituen. Urpeko lurrikararen sorrera ez da oso erraza azaltzeko. Lurrazalaren behealdean plaka tektonikoak daude. Indiako ozeanoaren azpian dagoen plaka bat energi asko pilatuta zeukan eta gehiegi mugitzen ari zen, lurrazaleko harrietan puntu ahul bat aurkitu zuenean. Harrik gora jo zuen eta lurra inarrosi egin zen eta Richter eskalan 9,0-ko lurrikara bat sortu zuen. Horren ondorioz, plaka tektonikoak 1.200 kilometro mugitu egin zen. Hori guztia itsasoaren 30 kilometroko sakoneran gertatu zen. Handik egun batzuetara, lurrikara Richter eskalan 9,1 eta 9,3 heldu zen, eta munduko bigarren lurrikararik handiena izan zen, beraz. Faila geologikoei dagokienez, ikusteko denbora gehien egon den lurrikara izan zen, 500 eta 600 segundo bitartean; horren ondorioz, gai izan zen planeta osoa bibrarazteko eta zentimetro bat mugiarazteko. Lurrikara hain handia izan zenez, epizentrotik 8.000 km-ra heldu zen. Haren epizentroa Sumatrako 120 kilometro mendebaldera zegoen, 30 kilometroko sakoneran. Azken datu hori handik urte batzuetara jakin zen, gertatu zenean hamar kilometrora zegoela esan baitzuten. Lurrikara horren ondorioz eta berak sortutako tsunami eta beste lurrikara batzuk zirela kausa, 288.000 pertsona hil ziren eta oraindik ere 14.100 pertsona galduta daude. Gainera, 1.126.900 pertsona utzi zituen etxerik gabe.

Hildakoak, zaurituak, galduak eta etxerik gabe geratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikarak, eta ondoren Indiako ozeanoan zehar zabaldutako tsunamiak, 283.100 gizaki hiltzea, 14.100 desagertzea eta 1.126.900 etxerik gabe geratzea eragin zuten, Ameriketako Estatu Batuetako institutu geologikoak dioenez.

Gizaki hilen, galduen eta etxerik gabe geratuen kopuruak, herrialdez herrialde:

Herrialdea Hilak Zaurituak Desagertuak Etxerik gabe
Egiaztatuak Zenbatespena1
Indonesia 130.736 167.736 37.063 500.000+
Sri Lanka2 35.322 35.322 21.411 516.150
India 12.405 18.045 5.640 647.599
Thailandia 5.3953 8.212 8.457 2.817 7.000
Somalia 78 289 5.000
Birmania 61 400-600 45 200 3.200
Maldivak 82 108 26 15.000+
Malasia 68–  69 75 299 6
Tanzania 10 13
Seychelleak 3 3 57 200
Bangladesh 2 2
Hego Afrika 24 2
Yemen 2 2
Kenia 1 1 2
Madagaskar 1.000+
Guztira ~184.168 ~230.210 ~125.000 ~45.752 ~1.69 milioi
edit

Oharra: Kopuru guztiak gutxi gorabeherakoak dira eta alda litezke.
1 Konfirmaturikoak ere biltzen ditu. Ez bada zenbatespenik eman, zutabeko datuak "Egiaztatuak" zutabeko datu berak dira.
2 Ez ditu kontuan hartzen hasieran Tamilen kontrolpeko lurretan desagertutzat jo ziren 19.000 pertsona. [1].
3 Datuek 2.464 kanpotar kontuan hartzen dituzte.
4 Ez ditu Hego Afrikatik kanpo hildako hegoafrikarrak kontuan hartzen (esaterako, Thailandian hildako turistak).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]