2005eko urriaren 3ko eguzki eklipsea

Wikipedia, Entziklopedia askea
2005eko urriaren 3ko eguzki eklipsea
Eklipse anularra Espainiatik ikusita
Map
Eklipse mota
MotaAnularra
Gamma0.3306
Magnitudea0.9576
Eklipse maximoa
Iraupena4m 32s
Koordenatuak12°54′N 28°42′E / 12.9°N 28.7°E / 12.9; 28.7
Bandaren zabalera maximoa162 km
Denborak (UTC)
(P1) Partzialaren hasiera3:53:56
(U1) Osoaren hasiera18:40:59
Eklipse maximoa10:32:47
(U4) Osoaren bukaera1:22:35
(P4) Partzialaren bukaera24:27:52
Erreferentziak
Saros134 (71(e)tik 43)
Katalogoa # (SE5000)9520

2005eko urriaren 3ko eguzki eklipsea eklipse anularra izan zen.[1] Eguzki eklipse bat Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean igarotzen denean gertatzen da, Lurrean dagoen ikusle batentzat Eguzkiaren argia osorik edo zati batean estaliz. Eguzki eklipse anular bat gertatzen da Ilargiaren itxurazko diametroa Eguzkiarena baino txikiagoa denean, zuzenean eguzkiaren argi gehiena blokeatuz, eta Eguzkia koroa zirkular bilakatuz. Anulartasuna Lurraren gainean oso esparru estuan gertatzen da, eta eguzki eklipse partziala bere inguruan milaka kilometrotan zehar hedatzen da.

0,9576ko magnitudea izan zuen. Eklipse anularraren iraupenik handiena erdialdeko Sudanen izan zen eta 4 minutu eta 31 segunduko iraupena izan zuen. Iberiar Penintsula (non azken eklipse anularra 241 urte aurrerago izan zen) eta Afrika zeharkatu zituen. Europan 2028ko urtarrilaren 26ko eguzki eklipsearen aurretik azken eguzki eklipse osoa izan zen.

Ez zuen Euskal Herritik pasa, lekurik gertuena Salamancako probintzia izan zen.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]