2016ko Munduko Xake Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2016ko Munduko Xake Txapelketa orduko txapelduna zen Magnus Carlsenen eta Sergei Kariakinen artean jokatutako txapelketa izan zen, FIDEk antolatua. Txapelketa azaroaren 11tik 30era jokatu zen New York hirian. 12 partidako lehia izan zen eta berdinketa gertatu zenez, xake azkarreko (25 min + 10 s/mugimendu) 4 partida jokatu ziren berdinketa hausteko[1]. Magnus Carlsen izan zen garaile, eta Munduko Xake Txapeldun titulua mantendu zuen.

Carlsen faborito garbia bazen ere, Kariakinek defentsa joko bikaina erakutsi zuen eta lehenbiziko 7 partidak berdindu zituzten. Horren ostean, Kariakinek 8. partida irabazi zuen (pieza beltzekin) eta markagailuan aurre hartu zuen, eta aurreko partidetan erakutsitako defentsa zela-eta, bazirudien txapeldun titulua eskura zuela. Hala ere, Carlsenek 10. partida irabazi eta norgehiagoka berdintzea lortu zuen. Ondorengo bi partidetan Carlsenek berdinketaren bila jokatu zuen, eta berdinketa hausteko xake aktiboko partidetan nagusitasunez gailendu zen.

Munduko Xake Txapelketa 2016
Rating Partida klasikoak Partida azkarrak Puntuak
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
ErrusiaSergey Karjakin 2772 ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 1 ½ 0 ½ ½ ½ ½ 0 0 7
NorvegiaMagnus Carlsen 2853 ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 0 ½ 1 ½ ½ ½ ½ 1 1 9

Hautagaien Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Hautagaien Txapelketan erabaki zen 2016ko Munduko Xake Txapelketa jokatuko zuen hautagaia. Txapelketa, 2016ko martxoaren 11tik 30era jokatu zen Moskun, bi itzuliko round-robin ligaxka moduan. Parte-hartzaileak, FIDEk iragarritako ordenean, hauek izan ziren [2]:

Sailkatzeko modua Jokalaria Adina Elo[3] Rank
2014ko Munduko Txapelketako galtzailea India Viswanathan Anand 46 2762 12
2015eko Munduko Kopako irabazlea Errusia Sergei Kariakin 26 2760 13
2015eko Munduko Kopako bigarren sailkatua Errusia Peter Svidler 39 2757 16
2014-2015eko FIDEren Sari Nagusiko bi lehen sailkatuak Italia Fabiano Caruana[oh 1] 23 2794 3
Ameriketako Estatu Batuak Hikaru Nakamura 28 2790 6
2015eko Munduko Kopako edo 2014-2015ko FIDEren Sari Nagusiko parte-hartzaileen arteko
hurrengo bi jokalariak Eloaren arabera (2014 eta 2015 artean zuten Eloaren batazbestekoa kalkulatuz)
Bulgaria Veselin Topalov 41 2780 8
Herbehereak Anish Giri 21 2793 4
Antolatzaileak gonbidatutako jokalaria (2015eko uztailean gutxienez 2755 Elo puntu zituena) Armenia Levon Aronian 33 2786 7
Post. Jokalaria 1 2 3 4 5 6 7 8 Puntuak Berdinketa haustekoak
Elkarren aurka Garaipenak S-B
1 Sergei Kariakin ( Errusia) 1 ½ 1 0 ½ ½ ½ ½ ½ ½ 1 ½ 1 ½ 8,5
2 Fabiano Caruana ( AEB)[oh 1] ½ 0 1 ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 1 ½ ½ ½ 7,5 1,5
3 Viswanathan Anand ( India) 1 0 ½ 0 1 ½ 1 ½ ½ ½ ½ 0 1 ½ 7,5 0,5
4 Peter Svidler ( Errusia) ½ ½ ½ ½ ½ 0 ½ 1 ½ ½ ½ ½ ½ ½ 7 3,5
5 Levon Aronian ( Armenia) ½ ½ ½ ½ ½ 0 0 ½ ½ ½ 1 ½ ½ 1 7 3 2
6 Anish Giri ( Herbehereak) ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 7 3 0
7 Hikaru Nakamura ( AEB) ½ 0 ½ 0 1 ½ ½ ½ ½ 0 ½ ½ 1 1 7 2,5
8 Veselin Topalov ( Bulgaria) ½ 0 ½ ½ ½ 0 ½ ½ 0 ½ ½ ½ 0 0 4,5

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Fabiano Karuanak herritartasun bikoitza du; 2014-2015eko FIDEren Sari Nagusia Italiako banderapean jokatu zuen, baina 2015ean Italiako federazioa utzita AEBen banderapean jokatu zuen Hautagaien Txapelketa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]