Vasili Smyslov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vasili Smislov» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vasili Smyslov
Vassily Smyslov 1977.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1921eko martxoaren 24a
Herrialdea  Errusia
Heriotza Mosku2010eko martxoaren 27a (89 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (Bihotz-gutxiegitasuna)
Lanbidea
Lanbidea xakelaria, abeslaria eta ez-fikzio idazlea
Jasotako sariak
Ahots mota baritonoa

Vasili Vasilievitx Smyslov (errusieraz: Васи́лий Васи́льевич Смысло́в) (Mosku, 1921eko martxoaren 24aibidem, 2010eko martxoaren 27a) xakeko Nazioarteko Maisu Handia, Munduko xake txapelduna 1957tik 1958ra.

8 aldiz izan zen Munduko Xake Txapelketako hautagai (1948, 1950, 1953, 1956, 1959, 1965, 1983, eta 1985). Bitan berdindu zuen Sobietar Batasuneko xake-txapelketako lehenengo postuan, eta guztira, 17 domina irabazi ditu Xake Olinpiadetan (orain arte beste inork lortu ez duena). Gainera, Taldekako Europako Xake Txapelketan bost aldiz parte hartu du, non urrezko 10 domina irabazi zituen. 1950ean FIDEk Nazioarteko Maisu Handia izendatu zuen.

1960 eta 1970eko hamarkadetan, goi-lehiaketazko xakean aritu zen arrakasta handiarekin. 1991ean senior mailako munduko lehen txapelduna izan zen, eta oraindik, senior mailako Munduko Xake Txapelketa eta Munduko Xake Txapelketa absolutua irabaztea lortu duen gizonezko jokalari bakarra da.

Nahiz eta ikusmen-arazoak izan, XXI. mendean xake-problemak sortzen aritu zen. Moskun hil zen, 2010eko martxoaren 27an.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vasili Smyslov (2003) Smyslov's Best Games, Volume 1: 1935-1957 (Moravian Chess Publishing House)
  • Vasili Smyslov (2003) Smyslov's Best Games, Volume 2: 1958-1995 (Moravian Chess Publishing House)
  • Vasili Smyslov (1997) Endgame Virtuoso (Cadogan)
  • Vasili Smyslov (1995) Smyslov's 125 Selected Games (Everyman Chess)
  • Grigory Levenfish eta Vassili Smyslov (1971) Rook Endings (Batsford Edition)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vasili Smyslov Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Mikhail Botvinnik
Munduko Xake Txapelduna
1957-1958
Ondorengoa
Mikhail Botvinnik