Vladimir Kramnik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vladimir Kramnik
London Chess Classic 2010 Kramnik 04.jpg
Bizitza
Jaiotza Tuapse1975eko ekainaren 25a (43 urte)
Herrialdea  Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak xakelaria eta idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm3793549
http://www.kramnik.com/

Vladimir Borisovitx Kramnik (errusieraz: Владимир Борисович Крамник; Tuapse, 1975ko ekainaren 25a) errusiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta munduko xake txapelduna, Xakelari Profesionalen Elkarteak antolatutako txapelketan (Klasikoa) 2000tik 2006ra, eta FIDEren txapelketan 2006tik 2007ra (2006an, banatuta zeuden txapelketa Klasikoa eta FIDErena batu ziren).

2000. urtean PCAk antolatutako Munduko Xake Txapelketa (klasikoa) irabazi zuen orduko txapeldun zen Gari Kasparoven aurka (6½ - 8½). Gainera, txapelketa hartan tituluaren defendatzaileak ez zuen partida bakar bat irabazi, 1921ean Capablankak Lasker garaitu zuenetik gertatzen ez zena. 2004an Péter Lékó hungariarraren aurka jokatu zuen Munduko Xake Txapelketa (klasikoa); emaitza berdinketa izan zen (7 - 7), eta txapelketaren arauen arabera Kramnikek titulua mantendu zuen. 2006an, 1993tik xake mundua banatzen zuten PCAren eta FIDEren txapelketak batu zituzten, erakunde horien txapeldunak elkarren aurka leihatuz munduko txapeldun bakarra erabakitzeko asmoz; Kramnikek FIDEren txapeldun zen Veselin Topaloven aurka jokatu eta zazpinako berdinketaren ostean berdinketa hausteko partida lasterretan Kramnik gailendu zen (azken emaitza 8½ - 7½). Titulua 2007ko Munduko Xake Txapelketan galdu zuen, Viswanathan Ananden atzetik bigarren egitean.

Errusiako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 1992, 1994 eta 1996ko Xake Olinpiadetan eta 2013ko Taldekako Munduko Xake Txapelketan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Kramnik Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Gari Kasparov
Munduko Xake Txapelduna (Klasikoa)
2000-2007
Ondorengoa
Viswanathan Anand
Aurrekoa
Veselin Topalov
Munduko Xake Txapelduna (FIDE)
2006-2007
Ondorengoa
Viswanathan Anand