Magnus Carlsen

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Magnus Carlsen
Magnus Carlsen (2012).jpg
Bizitza
Jaiotza Tønsberg1990eko azaroaren 30a (26 urte)
Herrialdea  Norvegia
Bizilekua Tønsberg
Bærum
Hezkuntza
Hizkuntzak norvegiera
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea xakelaria
Jasotako sariak
IMDb nm2106432
www.magnuscarlsen.com

Magnus Carlsen (Tønsberg, 1990eko azaroaren 30a) norvegiar xake jokalaria da. Maisu Handia da 13 urte zituenetik, eta munduko xake txapelduna 2013tik gaur arte. Gainera Nazioarteko Xake Federakuntzaren zerrendaburua ere bada.

2010 urtetik, era etengabean, Nazioarteko Xake Federakuntzaren elo zerrendaren buruan izan da, eta 2013ko otsailean jokalari batek sekula lortu duen puntuaziorik altuena lortu zuen, 2882 puntu hain zuzen ere[1].

2012ko Hautagaien Txapelketa irabazi ostean 2013ko Munduko Xake Txapelketa jokatu zuen Viswanathan Anand orduko txapeldunaren aurka, eta munduko txapeldun bihurtu zen Anandi 3½ eta 6½ irabaztean.

2014ko Munduko Xake Txapelketa Ananden aurka jokatu zuen berriro, eta titulua mantendu zuen 6½ eta 4½ irabazita.

2016ko Munduko Xake Txapelketa Sergey Karjakin errusiarraren aurka jokatu zuen New Yorken eta han xake klasikoko partidak 6nako berdinketarekin bukatu ostean, xake aktiboko partidetan 1-3ko emaitzarekin garaitu zuen errusiarra.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magnus Carlsen Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Viswanathan Anand
Munduko Xake Txapelduna
2013--
Ondorengoa
-